Danba!: belaunaldi kronikoa

Nobela beltz honek Bilbon gertatzen den droga trafikoarekin lotutako kasu bat kontatzen du. Hiru gazte drogan sartuko dira, eta horietako bat atxilotu egingo dute. Gazte horren abokatu Paula Badiola da eleberri honetako protagonista.

Egilea: John Andueza
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2017

Paula Badiolak zalantza izango du gaztearen defentsa onartu ala ez. Eta behin onartutakoan, jabetuko da ze nahaspila arriskutsua duen eskuartean. Jabetuko da bere bizitza pertsonala hondatzeko ahalmena duen iceberg baten puntan jarri duela gazteak.
Bere estiloari jarraituz, gertaerak erritmo bizian idatzi ditu Andueza telebistarako gidoigile ohiak. Anduezari ez zaio deskribapen luzeetan kateatzea atsegin, eta horregatik, gertaerak pelikula bat ikusten arituko balitz bezala eskaini nahi dizkio irakurleari.

Hona pasarte bat, Paula Badiola eta Xixo Sagasta lankideak hizketan:

- Atzo arratsaldean hogeita hiru urteko mutil bat atxilotu zuten. Luken Igartua du izena. Antza denez, gorpua estaltzen zuen zorroan haren hartz-marka atzeman dute. Erandioko komisaldegian inkomunikatuta dago eta ez dauka abokaturik – laburtu du Xixok.
- Ofiziokoa jarriko diote.
- Bai, zuzen-zuzenean urkamendira eramateko.
- Tipo horrek pertsona bat akabatu baldin badu, legeak ezarritako zigorrik luzeena merezi du.
- Hitz egingo zenuke berarekin, Paula? – galdetu dio gizonak ahots mehez, erreguaren tonuaz.
- Nik? Zu burutik jota zaude? Hamazortzi urteko neska baten ama naiz. Ze demontre daukat nik hitz egiteko andre gazte bat hil duen zoro batekin?
- Luken Igartua nire loba da.
Kito. Azkenean Xixo Sagastak garbi adierazi du zein den bere estutasunaren arrazoia.

 

(22 or.)

 Hemen ikusgai liburuaren egileari nobela honi buruz eginiko elkarrizketa.

 

Orrialdeak: 192

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Jan 15, 2018
Number: 19111345
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 1476

You may be interested