Beruna patrikan

Tourra aitzakia hartuta, txirrindularitza-istorioak bildu ditu Ander Izagirre kazetariak.

Istorio batzuk epikoak dira, beste batzuk umoretsuak, tragikoak ere bai, adibidez Tourrean hildako lehena euskaldun bat izan zela, eta abar.
Idazlea txirrindulari izana da Orbea taldean, eta bera ere azaltzen da liburu saritu honetan. Liburuak 16 atal ditu; horietako bat bi eratara dator, liburu eta komiki gisara. Komikiko marrazkiak Patxi Gallegok egin ditu, eta Tourra Pirinioetan, Tourmalet mitikoan, sartzea nola erabaki zen kontatzen du. 1910ean “hiltzaileak”, horixe esan zien antolatzaileei urte hartako Tourraren irabazleak, Lapize txirrindulariak, Tourmaleteko lehen etapa ezin gogorragoa irabazi zuenean. Urte horretan bilbotar batek ere hartu zuen parte, herrena bi hankatatik. Beste Tour irabazle batek, berriz, beruna patrikan sartzen zuen, hortik liburuaren izenburua, mendateak azkarrago jaisteko. Beruna patrikan sartzea tranpa izango zen, baina ez da tranpa-bilduma bat liburua. Izan ere, Tourra 1903an hasi zen, eta gaurdaino iritsi da. Askorako ematen du. Adibidez, irakurriz gozatzeko.

 

Egilea: Ander Izagirre
Itzulpena: Julen Gabiria
Argitaletxea: Libros del K.O.
Argitalpen-urtea: 2015


Hona pasarte bat.
Luis Ocañak ere bazuen zer esatekorik. [] Ziklismoa hautatzeko arrazoia zinez bitxia izan zen: berak kontatzen zuenez, aroztegi batean lanean ari zela, nagusiak iraindu egin zuen, eta ordainetan, Ocañak aizkora jaurti zion. Aizkora Ocañaren nagusiarengandik zentimetro gutxira pasatu eta ate batean sartuta geratu zen. Gertakari horren ondorioz, Ocaña lantokitik bota zuten, eta pentsatu zuen bizikletarekin atera zezakeela bizimodua aurrera.

(139.or)


•    (Nahi baduzu, azaldu zergatik aukeratu zenuen zure lanbidea. Ocañari buruzko testuaren antzekoa sortzerik bai? Hiruzpalau lerro).

Liburuaren aurkezpena:







 

Orrialdeak: 257

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Apr 30, 2015
Number: 1869505
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 2471

You may be interested