Txalorik ez, arren

Liburu honen abiapuntua da Antoni Muntadasen On translation serieko instalazio baten inguruan Harkaitz Canok egin zuen hitzaldia.

Txaloak historian eta arteen luze-zabalean izandako esanahi desberdinak aletu ditu Canok liburu honetan, istorio baten bidez.
Protagonistak akufeno gaitza dauka: inguruan existitzen ez den hots bat entzuten du bere buruan, txalo baten itxura duena. Bere bitartez, txaloaren atzean ezkutatzen diren harreman anbibalenteei buruz hitz egiten du Canok.
Beraz, ez nahastu izenburuarekin, lan hau ez baita txaloen kontrako liburua.

 

 

 

Egilea: Harkaitz Cano
Argitaletxea: Edo!
Argitalpen-urtea: 2014


 

Hona pasarte bat:
Erromatarrek, onespenaren zenbatekoa neurtze aldera, txalo mota edo eskala ezberdinak zituzten: hatzak elkarren kontra igurztea, kasu, edo esku ahur plegatuarekin txalo egitea; togaren faldoiak astintzea zen txalo egiteko modu bat (Aureliano enperadoreak, orarium izeneko painelu batzuk banatu zituen herritarren artean, togaren faldoia astintzearen ordez painelua astintzearekin nahikoa izan zedin handik aurrera).

(42-43.or)


Erantzun galdera honi paragrafo batean: zuri txaloak jasotzea ala ematea, zer gustatzen zaizu gehiago. Zergatik?

Orrialdeak: 56

Interesatzen zaizu

  • Filmen kritikei kasurik egiten al diezu?

    Filmen kritikei kasurik egiten al diezu?

    Askotan entzun eta irakurtzen ditugu film edo liburuei buruzko kritika edo iruzkinak. Horietaz gain, sariak ere egoten dira tartean: halako lanak saririk jasoz gero, badirudi ona izan behar duela eta eragin handiagoa izan ohi du guregan. Baina, ganorazkoak eta objektiboak al dira kontu horiek? Ala halamoduzkoak eta lerratuak? Gai horren inguruan jardun du Santi Leonék Euskadi Irratiko Faktoria saioan.

    Filmen kritikei kasurik egiten al diezu?
  • Zebra efektua

    Zebra efektua

    Zebra-efektua deitzen zaio tuneletan argiak jartzeko modu jakin bati, tunelean sartzen denak perspektibarik ez galtzeko argiak jartzeko modu zehatz bati. Komiki honetan ere zuriak eta beltzak dira protagonista; baina galbidean jarriko ote dira kolorez aldatzen direnak, hots, zuri bihurtzen diren beltzak, perspektibarik galtzen ote dute bizitzan?

    Zebra efektua
  • Pasaia blues

    Pasaia blues

    Pasaian eta Euskal Herriko beste hainbat toki urbanotan girotzen da nobela beltz hau. Euskal gatazkan dago kokatua. Baina erne: fikzioa nagusitzen zaio errealismoari, nolabait esatearren: ez da saiakera.

    Pasaia blues
  • Agur Jaunak

    Agur Jaunak

    Idazleak zergatik ez duen kantatzen, txalotzen edo ez den jaikitzen, kantu hori entzuterakoan, arrazoitzen du: mezua soilik gizonentzakoa delako, ez andrazkoentzat.

    Agur Jaunak
  • Harkaitz Cano:

    Harkaitz Cano: "Idaztea eta irakurtzea ariketa berdina dira niretzat"

    Orri zuriaren aurrean bertigorik sentitu gabeko idazle oparoa da Harkaitz Cano (Lasarte 1975), obra trinko, askotariko eta pertsonalaren egilea. Lehen liburua argitaratu zuenetik hamaika urtera, izan du pozerako motiborik udazken honetan: Neguko zirkua (Susa) ipuin-liburua jarri du plazan, bere ibilbideko liburu azpimarragarrienetakoa, eta Euskadi Saria eskuratu berri du, iaz argitaratutako  Belarraren ahoa (Alberdania) narrazioari esker. Hala ere, atzera baino, aurrera begira dago idazlea, eta garbi du zer erosiko duen sariak emandako diruarekin: denbora, zer eta azken sei urteetan buruan darabilen nobelari gorputza emateko. Euforiarik gabe, poz neurtuaz eta nora doan badakienaren ziurtasunaz mintzatu zaio HABEri Cano.

    Harkaitz Cano: "Idaztea eta irakurtzea ariketa berdina dira niretzat"
  • Nori egiten diogu txalo?

    Nori egiten diogu txalo?

    Txaloen inguruan arituko gara jarduera honetan: zeri egiten diogun txalo, zer adierazten duten txaloek... Horretarako, Harkaitz Cano idazleak egindako hausnarketa hartuko dugu abiapuntu.

    Nori egiten diogu txalo?
 
 

Comments
Login for comment

C1
Mar 9, 2015
Number: 1829366
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 2340

You may be interested