Zuri-beltzeko argazkiak

Idazlea zahartzaroaren atarian dago. Eta bere belaunaldia nola hezi zuten kontatu nahi du liburu honetan.

 

Liburuak 1974-1960 tartea hartzen du. 1974an Donostiako Loiolan jaio zen Urretabizkaia, baina umetan Egia auzora joan zen bizitzera. Liburuak bi zati ditu: “Notario batek egiaztatuko lukeeena” izenekoa bata eta “Argazkiak” izenekoa bestea. Lehen zatian orduko giroa azaltzen du batez ere familiako kideez baliatuz. Bigarren zatian hainbat gai jorratzen ditu: Eliza, Franko, Euskara, Jatekoak, Mutilak eta Neskak, Jolasak…

 

 

Egilea: Arantxa Urretabizkaia
Argitaletxea: Pamiela
Argitalpen-urtea: 2014

 

 

 

Hona pasarte bat:
Ama. Carmen Bejarano Luluaga (1909-2005)
Bost ahizpetan txikiena zen eta handik gutxira lautan txikiena, tarteko bat laster hil baitzen. Oso txikia zela, familia osoa alde zaharretik Bellas Artes antzokira bizitzera joan zen. Aitona Tomas Orfeoi Donostiarraren kide zen eta, orfeoiaren egoitza zaintzearen truke, debalde zuen etxea, azken pisuan, terraza eta guzti. Amona Euxebik egiten zuen lan hori, noski, alaben laguntzaz. Tapizatzailea zen aitona Tomas eta Itsasondon zuen jatorria, amona Euxebik bezala. […] Ahizpa guztiek egin zuten lan gaztetan. Saltzailea, jostuna… Ezkondu ziren arte. […] Ezkondu zenean ez zuen lana utzi, ez feminista zelako, ezta gutxiagorik ere… […]
Pentsatu omen zuten laster utziko zuela lana, aitaren lan bizitza egonkortu bezain laster. Etorri ziren seme-alabak baina aitaren lan bizitzak ez zuen onera egin.

(22-23 or.)


Nahi baduzu, narrazio labur baterako gaia: ezkontzak aldatzen du bizitza? (idatzi hamar bat lerro).

 

Orrialdeak: 137

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Dec 19, 2014
Number: 1770533
Number of visits: 4901

You may be interested