Tristezia, zer berri

Liburu hau argitaratu zenetik, urtebetean, 850.000 ale saldu ziren Frantzian. Protagonistak bost dira: Raymond, Cécile, Elsa, Anne eta Cyril mutil gaztea.

Raymond alarguna da, bon vivant bat; oporretan dago bi emakumerekin. Bata Cécile alaba, nerabea. Bestea Elsa, maitale gazte ederra. Bi emakume hauen artera Anne azalduko da, emakume argia, kultura-zalea… eta Raymond konkistatuko du. Oporretako maitasun-istorio horietako bat? Ez dirudi! Beraz, akabo bakea! Akabo ordura arteko aita-alaben eta Elsaren arteko bizimodua! Anne Cécile zentzatzen saiatuko da, baina honek ez du nahiko. Cécile aita nahasten saiatuko da, noraezean jarri nahiko du, ea horrela berriro Elsaren besoetara itzultzen den. Eta aita nahasteko, Cécilek erabili egingo du Cyril gaztea. Nola? Dena ezin esan…
Liburuak hasieran idazlearen biografia laburra du.

 

Egilea: Françoise Sagan
Itzultzailea: Gerardo Markuleta
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2014

 

Hona pasarte bat:
-Ezkondu? Eta berak, Raymondek, ezkondu nahi du?
-Bai -esan zuen, Raymond ezkondu egingo da. […] Ezkontzen badira, Elsa, akabo gu hiruron arteko bizitza. Aita defendatu beharra daukagu, haur handi bat da… Haur handi bat…
“Haur handia” errepikatu nuen kemenez. Melodramara makurtuxea iruditzen zitzaidan, baina ordurako Elsaren begi berde ederrak bustitzen hasiak ziren. Kantika batean bezala amaitu nuen:
-Lagun iezadazu, Elsa. Zuregatik, aitagatik eta zuen bion arteko maitasunagatik diotsut. […]
-Baina zer egin dezaket nik? –galdetu zuen Elsak. Ezinezkoa iruditzen zait.
-Ezinezkoa iruditzen bazaizu, orduan utzi bere horretan –esan nion, ahots hautsia esaten zaion horrekin.
-Mari-urdanga halakoa! –xuxurlatu zuen Elsak.
-Horra hitz zehatza –esan nuen, nik ere aurpegia jiratzen nuela.


(74-75 or.)

 

Orrialdeak: 131

Interesatzen zaizu

  • Bikote-harremanetatik polimaitasunera

    Bikote-harremanetatik polimaitasunera

    Gure gizartean bikote monogamikoa da eredu nagusia, baina egon badaude -edo egon litezke, behinik behin- bestelako harremanak ere. Kontua da gero eta bikote gehiago banantzen direla, eta pertsona bakar bati leial izatea, itxura denez, gero eta gehiago kostatzen zaigula. Gai horretaz hitz egin dute Euskadi Irratiko Faktoria saioan Ziortza psikologoarekin.

    Bikote-harremanetatik polimaitasunera
  • Telesailetako topiko gaiztoak

    Telesail askok topikoei iraunarazten diete, eta gazteengan eragin handia dute. Maitasunaren eta harreman sexualen gainean telebistako zenbait telesailek zabaltzen dituzten ideia eta topikoak ez dira batere onuragarriak. "Maitasunaren mitifikazio gaizto bat gertatzen da maiz". Hori ondoriozta daiteke Kataluniako Ramon Llull Unibertsitatekoi komunikazio irakasle talde batek egindako ikerketatik.

    Telesailetako topiko gaiztoak
  • Maitasunak iraungitze data du

    Maitasunak iraungitze data du

    Alemaniako diputatu batek proposatu du ezkondu eta zazpi urtera ezkontza kontratu berria egin behar luketela bikote guztiek. Gai mamitsu horren inguruan iritzia ematen dute sexologo eta psikologoek irratsaio honetan.

    Maitasunak iraungitze data du
  • Jeloskor

    Jeloskor

    Maitasunaren alderdi bat ote da jeloskor izatea? Erreportaje honetan hainbat iritzi entzuteko aukera duzu.

    Jeloskor
  • Opor ostean dibortzioak ugaritu egiten al dira?

    Opor ostean dibortzioak ugaritu egiten al dira?

    Apartatzea, banatzea edo dibortziatzea izan dute Euskadi Irratiko Faktoria saioan hizpide. Saioan Pilar Legarra psikologo eta bitartekariak hainbat bikotek hartu duten edo hartzear dauden erabaki honi buruz aritu da: honen haritik, batetik, oporretan elkarrekin emandako denborak bikotearen haustura ekar lezakeen, eta bestetik, krisi ekonomikoa gordindu denetik eraginik izan ote duen azaldu digu.

    Opor ostean dibortzioak ugaritu egiten al dira?
  • Zer ote da nerabeen guraso izatea?

    Zer ote da nerabeen guraso izatea?

    Seme-alabak nerabe izatera iristen direnean, nerabezarora, alegia, gurasoen jokabidea ere aldatu egiten da. Sasoi hori oso gorabeheratsua izaten da eta ez da erraza izaten senideen arteko harremana. Nola jokatu behar dute gurasoek harremana indartu eta aberasteko? Galdera honi eta antzekoei erantzungo die Beatriz Ezeiza Mezularia saioko kolaboratzaileak. Aholku ugari eta baliagarriak emango dizkigu. Entzun ea zer iruditzen zaizun!

    Zer ote da nerabeen guraso izatea?
 
 

Comments
Login for comment

C1
Dec 19, 2014
Number: 1770519
Number of visits: 1621

You may be interested