Ametsondoa

Hirurogeita hemeretzi ipuin labur eta oso laburrez osatua dago 95 orrialdeko liburu hau. Ipuin hauek ametsak dituzte ardatz; horregatik du izenburu Ametsondo. Laburrak, zoroak eta zoragarriak dira idatziok, mistikari umore-puntua gehitzen diotenak.

Egilea: Peru Magdalena
Argitaletxea: Elkar

Argitalpen-urtea: 2017  

Ametsek beti izaten dute alderdi irrazional bat, eta hortik tiraka osatu ditu ipuinak Peru Magdalenak. Ahozko tradizio zaharretan munduan barna  errepikatzen diren hainbat elementuri buruz idatzi du: harriez, otsoez, amatasunaz, gauaz, desertuez, heriotzaz…. Gure tradizioko beste elementu batzuk ere ageri dira. Adibidez, zaldiak, baserriak, txoriak, ispiluak…
 

Hona ipuinetako bat: "Bertsolari mutua"
Bertsolari mutu batek bertso-eskola bat zabaldu zuen. Ikasle denak isilean abestera derrigortu zituen. Zioenez, bertsotan hitz ozenez egitea isiltasuna eta artea zikintzearen parekoa omen zen.

(37. or.)
 

Orrialdeak: 95

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Nov 14, 2017
Number: 17065769
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 1663

You may be interested