Istanbulen elkartuko gara (+CD)

Intrigazko nobela. Anjelak Tom senargaiarekin pasa ditu oporrak: berriz ikusi nahi du, Istanbulen.

Han dabil lanean Anjela. Tom hegazkinez doa Istanbulera. Anjelak esaten dio aireportuan taxia hartzeko, baina Tomek autobusa hartuko du Anjelarekin Park Hotelean elkartzeko. Autobusa semaforo batean geratuko da, eta barrutik Tomek Anjela ikusiko du; ematen du bi gizonek Anjelari bultza egiten diotela hirurak eraikin batean sartzeko. Anjelaren bila hasi eta aspaldi hilda dagoela esaten diote Tomi. Baina Tomek badaki gezurra dela. Non dago Anjela? Zer gertatzen ari da? Zergatik esan dio Anjelak Tomi Istanbulera joateko? Zein dira bi gizon horiek?

 

Egilea: Richard Chisholm
Itzulpena: J.A. Mujika
Argitaletxea. Elkar
Argitalpen-urtea: 2014


Oharrak: liburua 14 atalek osatzen dute. Bi atalez behin ariketak dituzu eta ariketen jarraibideak euskaraz eta gaztelaniaz. Testuak hitz batzuk azpimarratuta ditu; hitzaren itzulpena bukaeran duzu, hiztegi lagungarrian. Ondoren ariketen erantzunak dauzkazu. Badago libururik gabe nobela osoa irakurtzea, bukaeran dagoen CDa entzunda: 14 entzungai guztira.
Hona pasarte bat:(Anjelak Tomi idazten dion gutunaren hasiera. Gutunean ez dio ezer txarrik kontatzen).
 

Resat Bey 11-3

Kamerot Sokak

Ayazpasa, Istanbul
 

Tom maitea:
Hartu nuen zure gutuna. Eskerrik asko. Oso pozik nago oporrak nirekin igaroko dituzulako. Istanbulen bizitza oso interesgarria da. Gustura nabil nire lanean, baina asko gogoratzen naiz zutaz. Badut zu berriz ikusteko gogoa!
Oso egun onak pasako ditugu, ikusiko duzu. Udaberrian gaude eta eguraldi zoragarria dugu.
Apirilaren 14an iritsiko omen zara. Lastima, nik lana dut egun horretan. Beraz, ezingo naiz joan aireportura zure bila.

(6. or; CDan: 1. Entzungaia: 1:59-2:42)


•   Nahi baduzu, irakurri gutun osoaren jarraipena liburuan, eta gero saiatu testua zure hitzekin osatzen. Edo nahi baduzu, entzun gutunaren jarraipena CDan: 1. Entzungaia: 2.43-3:15, eta saiatu elementu hauek topatzen: Non dago Taksim plaza? Non dago Park Hotela? Hoteleko zein lekutan elkartuko dira? Zein ordutan?)
 

Orrialdeak: 82

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

A2
Sep 26, 2014
Number: 1695632
Number of visits: 9393

You may be interested