Argi estalia

Aurreko mende bukaeran kokatzen da eleberria. Goikoetxea familiakoak ama Agustiñeren testamentua entzutera joan dira eta han, hiru seme-alabek eskutitz bana jasoko dute. Eskutitzetan azaltzen dena gero luzeago azaltzen da hainbat ataletan.

Egilea: Julen Garate Azpitarte
Argitaletxea: Erroteta
Argitalpen-urtea: 2017

Agustiñe hil eta bi hilabetera hasten da nobela, bere seme-alabei gutuna idazten dienean. Bada beste gutun bat ere, igorle berarena. Jasotzailea Joan, Cadaques-koa, Goikoetxea familiari Euskal Herrian txakolindegia jartzen lagundu diena eta bazkide baino gehiago familiako seigarren partaide bihurtutakoa. Hilberriak testamentuan sartu du hau ere.

Hona pasarte bat:
Juan maitea:
Beste ezeren aurretik, eskerrak eman nahi dizkizut txakolindegian egin duzun lan guztiagatik. Esan nahi dizut oso maitea izan zaitudala beti. Neuk esan gabe ere badakizu tratuan ez garela goxoak, baina, gure hoztasun guztien atzean, maitasunak indartsu iraun du beti. Bizirik izan naizen bitartean esan gabekoak eskutitz honen bitartez adierazten saiatuko naiz.

 

(19.or.)

 

Julen Garate egileari Urola Kostako Hitzan egindako elkarrizketa, hemen duzu irakurgai.

Segidan, liburuaren egileek egindako liburuaren aurkezpena.
 

Orrialdeak: 212

Interesatzen zaizu

  • Etxe bihurria

    Etxe bihurria

    Etxe bihurria oso handia da eta hantxe bizi da Aristide Leonides patriarka bere bigarren emaztea, seme-alabak, ilobak eta bilobekin. Halako batean, hil egingo dute aitona Aristide, pozoituta. Misterio-kutsuz betetako eleberri hau hilketa horren inguruan dago antolatua.

    Etxe bihurria
  • Auzolanean

    Auzolanean

    Usadio zaharretik datorren ideia da auzolana, gure artera berrituta iritsi dena. Sekuentzia honetan ekimena zertan den jakingo duzu, eta, gainera, auzolanean jarduteko eskakizuna egiteko gutuna idatziko duzu.

    Auzolanean
  • Testamendu Bitala

    Testamendu Bitala

    Koldo Martinez Urionabarrenari "Testamentu bitala" gaitzat hartuta egindako elkarrizketa dugu abiapuntu eta aztergai sekuentzia honetan. Koldo medikua da, intentsibista zehazkiago esateko, eta Nafarroako Ospitalean dihardu lanean, bertako Zainketa Intentsiboetako Unitatean. Horretaz gain, aspaldian buru-belarri dabil Bioetikako kontuetan.

    Testamendu Bitala
  • Testamentua

    Testamentua

    Azken nahiak adierazten dituen dokumentuari deitu ohi zaio testamentua. Gai gozoa ez izan arren, hobe da argi izatea zer den eta zein eragin duen egin gabe izateak. Irratsaio honetan gai horri buruzko azalpenak entzuteko aukera duzu.

    Testamentua
 
 

Comments
Login for comment

B2
Oct 11, 2017
Number: 15911200
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 1401

You may be interested