San Ferminetan, Lesakan

San Fermin eta Lesaka, zein hiru hitz indartsu irakurle gazteak harrapatzeko! Zeren idazleak 14-15 urte inguruko ikasleak izan ditu gogoan, eta istorio honetara ekarri ditu. Ikasleak dira protagonista, eta institutu-garaiko bidaia, ikastaro-bukaerakoa, antolatzen ari dira, zerbait bidaia arriskuan jartzen hasten den arte.

Eta protagonista gazteak izaki, musikak ere bere tartea du istorioan, eta musika-letrak ere ageri dira. Musika agertzearena ez da berria gazteentzako istorioetan. Beraz, musika, eta bidaia-mota ere betikoak, baina umorez zipriztinduak, eta egungo ohiturez jantziak. Adibidez, WhatsApp-etan erabiltzen den ikono berdea dator ikasleek modu hori darabiltenean komunikatzeko. Eta idazleak ere bere WhatsApp-zenbakia jarri du kontrazalean irakurleen eskura. Zertarako? Bukowski tribua sortzeko idazle-irakurleen artean. Eta zuzenenean irakurleei galdetzeko nolako istorioak irakurri nahi dituzten. Eta zergatik Bukowski izena? Ba “San Ferminetan, Lesakan” honen aurrekari izan zelako Anduezaren beraren “Larunbatean Bukowskin” eleberria.

 

Egilea: John Andueza
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2014

 

Hona hemen pasarte bat:
Badakizue nora joango nintzatekeen ni gustura? Kubara. La Habanara, mi amol. Baina Nikolas Egidazu tutore tiranoak Europatik ateratzea debekatu digunez, bidaia hori ez da posible izango.
         Beste leku bat aukeratu beharko dut. Eta hara zer okurritu zaidan: Marinaleda, Sevilla. Herri horretan oso alkate berezia daukate: Juan Manuel Sánchez Gordilo. Auzolanean antolatzen ditu Marinaledako kontu guztiak. Familia bakoitzari etxe bat eman dio, eta denek egiten dute lan denen alde.

(64. or)

 

 

Orrialdeak: 152

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Apr 14, 2014
Number: 1575271
Number of visits: 9048

You may be interested