Lasai, ez da ezer gertatzen

Umorea, sarkasmoa eta (auto)ironia dute gidari mikroipuin hauek.

Hitz hauek ez dira gureak, Iban Zaldua idazlearenak baizik, liburu honen hitzaurrean idatziak. Bakarrik ez sentitzen edo bakardadea arintzen laguntzen omen dute: halaxe dio. Bada zerbait. Egia esan, bakardadea oso presente dago 162 ipuintxo horietan, frustazioa, inkomunikazioa… Orri betera heltzen den ipuinik ez da. Berez, amuari jartzen zaion beita dirudite. Eta, irakurle, beitari heltzen dion arraina bazara, ipuinak zeure parte izango dira, zeure osagai.

Egilea: Ana Malagon
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2013


Hona hemen ipuinetako bat:

LEHENENGO BELDURRA
Behin esan zioten txikle bat irenstean urdaileko paretak itsatsi egiten zirela. Oierren urtebetetzean izan zen, honek banaturiko goxokiak jan eta gero. Komunera joan zen, eseri, eta negarrez hasi. Hura izan zen bere lehenengo beldur sakona. Paretak itsasten zitzaizkion urdailarena. Hiru urte besterik ez zituen izango. Eta bizitza osoa aurretik.

13.or.

Helbide honetan dituzu beste ipuin batzuk.

 

Segidan, berriz, Sautrela saioan egileari egindako elkarrizketa duzu ikusgai.
 

Orrialdeak: 172

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Feb 20, 2014
Number: 1531643
Number of visits: 1668

You may be interested