Aliceren abenturak lurralde miresgarrian

1865eko azaroaren 26an argitaratu zen Aliceren abenturak lurralde miresgarrian, Lewis Carrollen liburu ezaguna. Alice aspertuta dabil, ez du ahizpa irakurtzen ari den liburua atsegin, marrazkirik eta elkarrizketarik ez duelako.

Erloju bat daraman untxi bati entzungo dio ezkarai dabilela, eta atzetik jarraituko dio, eta bere gordelekuan sartzea lortuko du. Gordelekua putzu antzeko zulo handi bat zen, eta bertan eroriko da Alice. Janari eta edari magikoak hartuta tamainaz aldatu ondoren, joko-karta batzuk ikusiko ditu, baina hankak, buruak eta besoak dituztenak. Zertan dabiltzan galdetuko die Alicek, eta hauek erantzungo diote arrosa zuriak gorriz margotzen ari direla, nahi gabe erreginaren arrosa gorriak puskatu dituztelako. Joko-kartako untxiek erregina dute nagusi, buru. Eta beldur dira ez ote dien burua moztuko. Baina erreginak Alice joko du errudun, eta burua mozteko aginduko du. Alicek, ikaraz, putz egingo dio harrapatu nahi duen joko-karta multzo guztiari, dena irauliz, baina erreginak ez du etsitzen. Berriro astinduko du besotik helduta.


Halako batean, ahots bat entzungo du Alicek: bere ahizpa da esnatzeko esanez. Eskerrak, dena ametsa izan da! Alice esnatu ostean, ahizpak lo hartu eta bera hasten da ametsetan: Alice amestuko du, emakumetuta, baina haurtzaroko bihotz maitagarriarekin, haurren lagun.

 

Liburuak horrenbeste arrakasta izan zuenez, bigarren parte bat izan zuen. Disney eta Tim Burton zine-zuzendariek pelikulak egin zituzten Carrollen lana oinarri hartuta, antzokirako ere egokitua izan da maiz. Eta euskaraz hainbat itzulpen egin izan dira. Liburu zailenetako bat da itzultzeko, hitz-jolas mordoa duelako, hainbat pertsonaiaren izenetik hasita.
 

Egilea: Lewis Carroll
Itzultzailea: Manu Lopez Gaseni
Argitaletxea: Pamiela
Argitalpen-urtea: 1989

 

 

 

 

Liburuaren 150. urteurrena ospatzeko, edizio berri bat egin zuen Pamiela argitaletxeak 2015ean, Alizia herrialde miresgarrian izenburupean, hainbat eduki aldatu eta moldatuz. Edizio honek 141 orrialde ditu.

 

Orrialdeak: 129
 
 

Comments
Login for comment

B2
Nov 26, 1989
Number: 1473575
Number of visits: 3388

You may be interested