Aiztoa eta arkatza

Idazteari buruzko idazleen aholkuak (autolaguntza gida). Idazle lanbideari buruz idazle ospetsu desberdinek (John Steinbeck, Mark Twain, Virginia Woolf, Stephen King, George Orwell,...) diotena jasotzen da liburu berri honetan. Testuak Irati Jimenezek aukeratu eta itzuli ditu, hitzaurrea Harkaitz Cano idazlearena da eta irudiak Antton Olariagarenak dira.

Liburu hau idazle handien aholkurik aipagarrienak biltzen saiatu da; zentzuzkoak, sinestezinak, barregarriak... idazteaz bezainbeste idazleari buruz hitz egiten digutenak. Horregatik, idaztearen harra barruan ez daukan irakurleak ere gozatua hartuko du idazteari, lanari edo bizitzari buruzko tratatu sorta honekin.

Hautaketa eta itzulpena: Irati Jimenez
Irudiak: Antton Olariaga
Hitzaurrea: Harkaitz Cano
Argitaletxea: Txalaparta
Argitalpen-urtea: 2013

 

 

Irati Jimenezi Euskadi Irratian egindako elkarrizketa.

Txalaparta argitaletxeko Mikel Sotok Info7 irratian egindako liburuaren gomendioa.

 

Liburuaren lehen atala irakurgai PDF formatuan.

Orrialdeak: 143

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Oct 8, 2013
Number: 1432222
Number of visits: 4996

You may be interested