Pedro Páramo

2017an bete dira 100 urte Juan Rulfo idazle mexikarra jaio zela. Pedro Páramo izan zen bere lehen eleberria eta 1955ean argitaratu zen lehen aldiz. Argitalpen elebiduna (euskara-gaztelania) da El Gallo de oro argitaletxeak egin duen hau, bere 5.urteurrena ospatzeko.

Páramo hitzak basamortua edo mortua esan nahi du, eta halaxe utzi du Pedro Páramo jauntxoak Comala herria. Gizona ezkonduta dago, baina beste emakume batekin, Dolores Preciadorekin, izan du semea: Juan Preciado. Hainbat urte beranduago, Juanen ama hiltzear dagoela, Juanek Comalara joango dela aginduko dio amari, aita ezagutzeko asmoz.
Nobela honetan bi narratzaile nagusi daude: Juan Preciado eta Pedro Páramo. Juanek, Comalara iristean, ikusiko du herria hutsik dagoela, hildakoen arimak baino ez direla geratzen, lurzoruan, guztia kexu eta lantu. Arimei esker, Juan Preciadok Comalaren eta aitaren nondik norakoak ezagutuko ditu, baina Pedro Páramok ere bere bertsioa ematen du. Idazle mexikarrak istorio honekin jauntxokeriaren kritika egiten du.

Egilea: Juan Rulfo
Itzulpena: Juan Garzia Garmendia
Argitaletxea: El Gallo de Oro
Argitalpen-urtea: 2017

Hemen duzu liburua irakurgai.

Hona pasarte bat:
Los Encuentrosen egin nuen harekin topo, zenbait bide gurutzatzen ziren lekuan. Hantxe zain egon nintzen, harik eta azkenean gizon hau agertu zen arte.
-Nora zoaz? –galdetu nion.
-Beherantz, jauna.
-Ezagutzen duzu Comala izeneko leku bat?
-Haraxe noa.
Eta jarraitu egin nion. Beraren urratsera egokitzeko ahaleginean joan nintzaion atzetik, harik eta, antza, jarraitzen niola konturatu, eta lasterketa presatia mantsoagotu zuen arte. Gero biok gindoazen itsatsirik, elkarren sorbalda ukitzen genuen ia.
-Ni ere Pedro Páramoren semea naiz –esan zidan.


(7-8. or)
 

Orrialdeak: 158

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Jul 26, 2017
Number: 14173733
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 783

You may be interested