Gelditu zaitezte gurekin

Hamalau ipuinez osatutako liburu honetan asko gozatu gabeko pertsonak ageri dira batez ere, nahi eta ezin batek zanpatuak baleude bezala. Adin eta mota askotako pertsonak ageri dira, bakoitza bere min eta ezinarekin.

Egilea: Ana Malagon
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen urtea: 2017

Familiaren oporretako etxean bildu dira berriro anai-arrebak jada helduak direnean, baina hor daude oraindik min zaharrak. Etxebizitza erosi du azkenean emakume gazte batek, baina han bizi den agurea bertan geratzekotan. Beste istorio batean berrogei urte betetzean, gaztetan hegoalderantz egindako bidaia berregitea erabaki dute lau lagunek; aita dibortziatuak alaba hartu du astebururako, eta bere txikitako jolasak erakutsi nahi dizkio.

Hona pasarte bat:
Nerea kontzertu batean ezagutu nuela gogoratzea gustatzen zait, baina ez da egia. Ez nuen kontzertu batean ezagutu. Ez arte galeria batean. Ez liburu-denda batean. Ezta parkean, txakurrak paseatzen genituen bitartean. Botikan izan zen. Bera dermatitiserako krema bat eta ni Frenadola erostera gindoazela. Gure aurretik zegoen adineko emakume hark errezetekin izan zuen korapiloak eta botikakoak izan zuen pazientziak ireki zuten aukeraren leihoa.

(84 or.)

Sautrela saioko elkarrizketa:
 

Orrialdeak: 154

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Apr 20, 2017
Number: 10725359
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 1101

You may be interested