Learn playing / Tales

ipuinak
Imprimir
  • Author: Mariasun Landa
  • Type: Bestelakoak
  • Keywords: zorritsu, jaramon, trukatu, mariasun, arkakuso, landa, ipuin, haur, ume
  • Number of visits: 772

Irma

HABE aldizkariaren 61. alean eman zen argitara ipuin hau, 1985ean. Testua eguneratuta ekarri dugu orain IPUINAK atalera.

Mikel erotua dago leku honetatik mugituko naizela pentsatzen badu. Ez dut hemendik alde egingo Irma gabe, horixe ezetz! Eta gero, hitzez nahiz borrokaz, argitu beharko dugu gertatutako guztia. Mikel maltzur zorritsu hori! Aspalditik zebilen nire Irma lortu nahian ... Niri, berriz, berdin zitzaidan Irmaren truke eskaintzen zidan guztia: bere larruzko baloia, patinak, futbolina bera. Nik ez niokeela inoiz Irma trukatuko, are gutxiago emango, bazekien berak. Irma bezalako arkakusorik ez baitago mundu guztian. Arkakusoren bat nahi bazuen, Mara txakur emearengana joateko esaten nion nik, baina alferrik! Berak Irma nahi zuen. Egia da, Mara txakur beltz desolatu bat dela, kaleko txakur zarpaila baina arkakuso ugari duena. Arkakuso arruntak, noski! Ez Irma bezalakoak, baina nola emango nioke nik hainbat lanordu kostatu zaidan lrma arkakuso aparta? ...

Atzo, bere etxeko atarian eseri nintzen, gaur nagoen leku berberean. Pospolo-kaxatik Irma atera nuenean, nire lepo inguruan jolas zedin agindu nion. Ez zait gustatzen, besterik gabe, nire lagunei inbidiarik ematea, baina ziur nago, Mikel, leihotik begira, amorrazioz beterik zegoela... Irma, inoiz baino arkakuso galantago, arinago, beltzaranago, iruditu zitzaidan... Nire lepotik sudurrera, sudurretik kopetara, kopetatik belarrietara, patxada eta dotoretasun handiz saltoka zebilen. Mikelek ikusten gintuela ziur nago. Banekien Mikel irrikaz egongo zela, baina argi eta garbi adierazi nahi nion horrelako arkakuso heziak preziorik ez zuela. Gainera uste dut Irmak berak, asko maite nauela, edozeinekin moldatzen den horietako bat ez dela...

Etxeko atea zabaldu eta Mikelen ama aurrean geratu zitzaidanean, ez nintzen batere kezkatu. Hitz goxoz inguratu zitzaidan, han zer egiten nuen galdetuz... Zer egiten nuen? Mikelen zain, erantzun nion inozenteki. lrma, bitartean, nire masailean dantzaka zebilen... «Zer duzu hor matrailean?», Gertutik begiratu nahi eta kokotsetik heldu zidan... Nik jakin izan banu emakume haren zitalkeria bat besterik ez zela! Azkarregi izan zen dena: lrma, izuturik, salto bat eginez, andrearengana pasa zen... nire Irma polita! Zutitu nintzen larri-larri. Non sartu ote zen nire arkakuso paregabea? Bular arteko amildegian barrena zuzendu zela iruditu eta, tximista bat bezala, eskua kolkotik sartu nion Mikelen amari. Honek atzeraka salto izugarria eman zuen, oihuka hasi eta belarrondoko galanta eman ere bai. Ez nien bere marruei jaramonik egin. Nik lrma berreskuratzea besterik ez nuen nahi eta eskua hemendik eta handik sartzen saiatu nintzen andrearen jipoiez ohartu gabe...

Bat-batean, errealitateaz jabetu nintzen. Emakume hura bere semearen konplizea besterik ez zen! Amaren bidez, Mikelek nire arkakuso maitagarriaz jabetzea lortu zuela konturatzean, ia negarrez hasi nintzen. Andrea etxe barruan sartu zen, danbateko bat emanez. Leihora begiratu, eta Mikelek irribarre maltzur batez begiratzen zidala ikusi nuen. Gorrotatu nuen, bai, gorrotatu.

Baina ez dezala pentsa, alproja horrek, Irma gabe geldituko naizenik. Itxoingo dut. Agian... lrma bera, askatasuna lortu eta niregana etorriko da. Ez dakit. Hala ere, Irma berreskuratu bezain pronto, Mikel akabatuko dut. Horixe baietz... nire Irma polita!

HIZTEGI LAGUNGARRIA

AKABATU.-Hil.
ALPROJA.- Lotsagabea.
AMILDEGI.- Precipicio.
ARE GUTXIAGO.- Menos aún.
ARKAKUSO.- Pulga.
BELTZARAN.- Moreno/a.
BERRESKURATU.- Recuperar.
DANBATEKO.- Atearen kolpea.
GERTUTIK.- Bertatik, hurretik, hurbiletik.
HEZI.- Domado/a.
INGURATU.- Hurbildu, alderatu.
IRRIKAZ EGON.- Irrikitzen egon, desira biziz egon.
JABETU.- Apropiarse. Konturatu, darse cuenta.
JARAMON EGIN.- Kasu egin.
JIPOI.- Golpe, paliza.
KEZKATU.- Arduratu.
KOKOTS.- Barbilla.
KOPETA.- Bekokia.
MALTZUR.- Astuto/a.
MARRU.- Garrasia, oihua. 
TRUKATU.- Beste zerbaiten ordez eman.
ZARPAIL.- Ondo jantzi edo orraztu gabe dabilena.
ZITALKERIA.- Makurkeria, amarrukeria.
ZORRITSU.- Zorriztoa. Irain-hitza.
 

 

 
 

Comments
Login for comment

You may be interested

  • Firen bueltatxoa

    Jim Goitik

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Firen bueltatxoa

    Tales - Feb 13, 1985 - 532 Visits
  • Edanaren kalteak

    Jim Goitik

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Edanaren kalteak

    Tales - Feb 1, 1984 - 677 Visits
  • Zintzarriaren hotsa

    Jim Goitik

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Zintzarriaren hotsa

    Tales - Aug 24, 1984 - 1937 Visits
  • Aldatu behar

    Karlos Santisteban

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Aldatu behar

    Tales - Aug 22, 1984 - 1497 Visits
  • HABE Aldizkaria - 61 alea
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    HABE Aldizkaria - 61 alea

    Aurkibidea 6 Bitor Garaigordobikalekin solasean 16 Kukua, alproja tunantea. Euskal gizona gehien harritu duen txoria 18 Lesakako zulotik Ameriketako tontorrera 20 Zizareak: ipurditik errenta. Simaurra eta hondakinak ongarri bihurtzen dituzte 22 Ederrenak bizirik oraindik. Gaur egungo prozesioek jendetza haundia erakartzen dute 26 Eztia, erlazainen paradisu gozoa 36 Ipuinak: Irma   ...[+]

    HABE Magazine - Mar 15, 1985 - 394 Visits
  • Etxeko lanak

    Eduardo Ruiz (Urretxuko Udal Euskaltegia

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Etxeko lanak

    Tales - Apr 19, 1985 - 794 Visits
  • Harrigarria zen

    Mª Jesus Vicario Ruiz (Sestao)

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Harrigarria zen

    Tales - Apr 18, 1985 - 386 Visits
  • Marilu

    Esther Esparza

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Marilu

    Tales - Apr 18, 1985 - 454 Visits
  • Etxegiroan.com

    Etxegiroan.com

    Etxegiroan.com atarian aurkituko ditugunak narrazio laburrak, poemak, liburuen pasarteak eta haurrentzako ipuinak dira, ahoz grabatuak eta musikaz batera eskainiak. ...[+]

    Services and resources - Jul 26, 2010
  • Radio Dramas

    Radio Dramas

  • Narration exercises

    Narration exercises