Learn playing / Tales

ipuinak
Imprimir
  • Author: Jim Goitik
  • Type: Bestelakoak
  • Keywords: zurrupaka, irrikaz egon, erlategi, amarauna, hazi, ezti, erle, animalia, aholku
  • Number of visits: 580

Firen bueltatxoa

HABE aldizkariaren 56. alean eman zen argitara ipuin hau, 1985ean. Testua eguneratuta ekarri dugu orain IPUINAK atalera.

Fik bi egun zituen. Mundua ezagutzen hasteko adinekoa zen, beraz. Bazeukan berak, bai, irteteko gogoa, hainbeste jende bizi zen etxean! Ezti-usain honekin ere nazkatu samarra zegoen; erabakia hartuta, amarengana joan zen.

-Ama, hazi naiz. Mundua ezagutzera noa; zure aholkuak aditu nahi nituzke lehenago.

-Baina Fiii, egon zaitez beste egun bat hemeeen. Mundua oso arriskugaaarria da guretzat, oso txikia zara, laztanaaaa.

-Ez, ama, bizia bizitzeko da eta honez gero aspertu naiz zulo honetan; esadazu mesedez kontuan eduki beharrekoa.

-Oooo, zure aita bezalakoa zara, bai jauuuna! Bueno, begira, zu baino handiago diren animalia guztiengandik ihes egin ezazu; denak ez dira etsaiak baina horiixe da seguruena, kontuz gero hankak non jartzen dituzuuun, galduko zaraaa etaaaaa, kontuz amaraunekin; hitz batez, dituzun begi eder horiek erabil itzazuuu, polit horrek; laster itzuli geroooo!

Azkeneko hitz hauek abiada osoan aterantz zihoala aditu zituen eta oaoo! Egun argia, bi zoragarria!

Erlategitik urrundu ala, gero eta alaiago zegoen Fi. Horiek koloreak, usainak, hori haize ederra, benetan xarmangarria dena!

Erne-erne zihoan, amak esandakoa gogoan, baina ez etsairik ez lagunik... e! Bi hankako animalia ikaragarri bat hortxe, hiru metrotara! Azkar asko hanka egin zuen Fik (hego, esan beharko), baina ez ziola jarraitzen ikusita, laguna izango zelakoan harengana bueltatu zen, "egun on" esatera edo; begiak ziruditen haien artean jarrita, "kaixo" esan zion adiskidetsuki; ez dio ba besteak atzapar izugarri batez jotzen! Gizona, sudurraren aurrean erlea ikusita atzeraka hasi zen, eskuez aurpegia "munstro" harengandik salbatu nahian; zuztar batean endredatu eta plof! putzu batera erori zen.

"Arraina izango zen, uretara bota delako, baina ez, lehorrez zebilen eta, noski! Badakit! Lurrez eta urez ibiliz gero igela, aitonak esan zidan, bai, zergatik ikaratuko zen? Igelak berdeak zirela, ba hau ez zen oso berdea, nahastu egingo zen aitona, egun asko ditu eta, berdeak hostoak dira".

Horrela, gogoetatsu, aurrera jarraitu zuen. Gose eta egarrituta kala batzuk ikusi eta gogo handiz zurrupaka hasi zen; ahoa bete gora begiratu eta... itzal beltzak! Zer ote ziren? Kontu handiz muturra atera eta hegazti erraldoiak ikusi zituen; hotzikarak jota, kuzkur-kuzkur eginda arnasa hartzen ere ez zen ausartzen; zorionez ez ziren gelditu.

"Beleak, edo hartzak, ez, hartzek ez dute hegan egiten, xoxoak, ez, enarak beharbada, buf! Izenak badakizkit, baina ez dut ezta bat ere ezagutzen!

Berriz ere aurrera eta halako batean ingurua erabat aldatu zen, orlegia eta lasaia izatetik halako harritzar pilo bat izatera pasa zen, bi hankadun famatu horiek ehunka gora eta behera zebiltzalarik. Erlearen sinistu ezina! Bi hankadun asko, gainera, etxetxo mugikor distiratsuetan zihoan, txistu eta zalaparta artean, hura saltsa!

Etxetxo urdin batera sartu zen eta animalia harrigarri horietako batengana inguratu, "etxetxoa" furgoneta bat zen eta gidariak, erlea uxatu nahiz, gidagailua utzi zuen eta espaloira igoaz, laurogeira, gutxi gorabehera "Trikitri" zinemara sartu zen, bertan "Autopistako borroka" botatzen baitzuten; jarlekuen tartetik igaro eta pantailan iltzatu zen labana gazta bigunean bezalaxe, pelikularen azkeneko eszenarekin kointzidituz; Fi, hainbeste istilurekin eta bat-bateko iluntzeak larrituta "ziuuu" argirantz atera zen.

-Hori da hori bukaera bizia, joe!

-Bai, miresgarriak dira gaurko efektu bereziak, furgoneta hori ukitu zitekeela esango nuke eta motor-hotsa ze ederki aditzen zen!

Horrez gero Fi irrikaz zegoen etxeko bakera bihurtzeko, baina ... nondik joan?

Zer egin jakin ez eta negarrari ekin behar zionean, hots leun ezagun bat belarriratu zitzaion.

-Amatxo!

-Fi, nere umeeeetxo! Denbora guztian atzetik jarraitu diiizut, dardara batean eduki nauzu, maitiiiia!

-Goazen etxera, ama, ni txikiegia edo Mundua handiegia da eta!

-Horiiixe! Ikusiko duzu amaaaaatxok ze salda ederra prestatuko dizuuun!

HIZTEGI LAGUNGARRIA

ABIADA.- Martxa, ziztua.
ADIN.- Edadea.
AMARAUN.- Armiarma-sarea.
ATZAPAR.- Zarpa, garra.
DARDARA BATEAN.- lzututa.
DISTIRATSU.- Brillante.
ERLATEGI.- Erleak bizi diren tokia.
ERRALDOIAK.- Oso handiak.
ESADAZU.- Esan iezadazu.
GIDAGAILU.- Bolantea.
GOGOETATSU.- Pentsakor.
HOTZlKARA.- Escalofrío.
IGEL.- Rana.
ILTZATU.- Clavarse.
IRRIKAZ ZEGOEN.- Desiraz beteta zegoen.
LABANA.- Aiztoa, ganibeta.
MUGIKOR.- Móvil.
XARMANGARRI.- Zoragarria.
ZIRUDITEN.- Ematen zuten.
ZURRUPAKA.- Xurgatzen.
ZUZTAR.- Sustraia.
 

 
 

Comments
Login for comment

You may be interested

  • Sudur handikoen komeriak

    Jim Goitik

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Sudur handikoen komeriak

    Tales - Feb 17, 1985 - 1147 Visits
  • Umetxo urdina

    Karlos Santisteban

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Umetxo urdina

    Tales - Feb 8, 1984 - 712 Visits
  • Zintzarriaren hotsa

    Jim Goitik

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Zintzarriaren hotsa

    Tales - Aug 24, 1984 - 1981 Visits
  • Aldatu behar

    Karlos Santisteban

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Aldatu behar

    Tales - Aug 22, 1984 - 1549 Visits
  • HABE Aldizkaria - 56 alea
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    HABE Aldizkaria - 56 alea

    Aurkibidea 6 Kosetxeroen gorabeherak. Gabriel Txintxetrurekin "Ardoaren Etxean" 11 Literaturgintza eta euskara ona (III) 16 Lana zer den esatea ez da erraza 18 Angularen inguruko sekretuak 26  Txatarreko argia. Jesus Etxeberriak antigualeko 112 bilduma jaso ditu 30 Arabatik Himalayara mendiko gaitzak aztertzera. Lau mediku eta hamar alpinista 36 Ipuinak: Firen bueltatxoa Eranskinean, 1985. urteko aldizkarietako aurkibideak dituzu kontsultagai.   ...[+]

    HABE Magazine - Jan 1, 1985 - 358 Visits
  • Harrigarria zen

    Mª Jesus Vicario Ruiz (Sestao)

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Harrigarria zen

    Tales - Apr 18, 1985 - 443 Visits
  • Marilu

    Esther Esparza

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Marilu

    Tales - Apr 18, 1985 - 499 Visits
  • Irma

    Mariasun Landa

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Irma

    Tales - Feb 28, 1985 - 817 Visits
  • Etxegiroan.com

    Etxegiroan.com

    Etxegiroan.com atarian aurkituko ditugunak narrazio laburrak, poemak, liburuen pasarteak eta haurrentzako ipuinak dira, ahoz grabatuak eta musikaz batera eskainiak. ...[+]

    Services and resources - Jul 26, 2010
  • Radio Dramas

    Radio Dramas

  • Narration exercises

    Narration exercises