Learn playing / Tales

ipuinak
Imprimir
  • Author: Karlos Santisteban
  • Type: Bestelakoak
  • Keywords: ur-jauzi, santisteban, 1984, lo-kanta, karlos, senar-emazte, sehaska, alaba, altzari, haurdun, itsaso, ipuin, aborto, haur, ume, guraso
  • Number of visits: 655

Umetxo urdina

HABE aldizkariaren 55. alean eman zen argitara ipuin hau, 1984an. Testua eguneratuta ekarri dugu orain IPUINAK atalera.

Senarra goizean lanerako irtetera zihoanean, ahots batek geldiarazi zuen.

-Baina, Manolo, umetxoa agurtu gabe joango al zara?

-Egia da, maite, egia da, barka ezazu, presaka nabil eta ez naiz konturatu.

Manolo umetxoaren logelara abiatu zen.

Umetxoek edukitzen dituzten gela pinpirin horietako bat zen, dena jostailuz eta panpinaz betea. Paretak kolore urdinez pintaturik zeuden, zeruko kolore urdinez, eta altzari guztiak kolore berekoak ziren, baina altzarietan marrazturiko zuhaitz, txakur, umetxo, izar, ilargi bete eta abarrek kontrastea ematen zioten tonu bakarrari, Leiho zabalak zeuzkan logelak, itsaso urdin aldera begira. Gauetan batez ere, itsasoaren mugida entzun zitekeen oso garbi. Leiho zabal haien aurretik gortinak zeuden, sotilki zintzilik, erdialdekoak uhindura ugariz, itsaso kolorekoak, eta haize boladek higiarazten zituztenean itsaso bera zela ematen zuen, itsasoa baina bertikala. Ertzetako gortinek, aldiz, ez zuten tolesturarik eta ongi ezin adieraz daitekeen kolore batekoak ziren; ez ziren zuriak, grisak ere ez, ezta koloregabeak ere, nola adierazi haien kolorea? Bai, erreka baten kolorekoak ziren, hain zuzen ere, ur-jauzi bat ziruditen, itsasoaren ondoan ur-jauziak gela hartan.

Lehen lehorrean bizi ziren, hiri ziztrin eta zaratatsu batean, baina Joxefa haurdun geratu zenean aldatzea erabaki zuten. Zoratu egin zen bere sabelean bolatxoa handitzen hasi zitzaionetik.

-Gure alabatxoak -ziur dakidalako neskatxoa izango dela- toki lasai eta osasuntsua behar du, Manolo, ondo hezi behar dugu eta -errepikatzen zion egunero Joxefak.

-Bai, bai, aldatuko gara, maite, bai -erantzuten zion gogo handirik gabe.

Baina Joxefak bila eta bila ibili ondoren, berehala aurkitu zuen leku egoki bat eta aldatzeko konbentzitu zuen.

-Orain bai gaudela ondo, Manolo! Lehen egunetik erakutsiko diot itsaso ederra geure umetxoari; zoriontsua naiz, Manolo, zoriontsua!

-Bai, maite -ihardesten zion automatikoki, bere eskuez sabel puztu hura suabeki laztantzen zion bitartean.

Egunero joaten zen Josefa jantzi-dendetara arropatxoak erostera: gantxiloz egindako bragatxo eta txupintxoak, kolore guztietako txoritxoak ilerako, belusezko zapatatxo txiki-txikitxoak, sehaskarako maindirexka eta burusitxoak... denetatik. Erditzeko oraindik bost hilabete falta zitzaizkionean, bazuen amaetxe oso bat hornitzeko adina arropa. Bere umetxoaz aparte ez zegoen ezer bizitzan; laster izango zuen alabatxoa zen haren ardura bakarra.

Erditu ondoren, bere hitza bete zuen Joxefak. Lehen egunean bertan logelako leihoak ireki zituen eta itsasoa erakutsi zion bere alabatxoari.

-Ikusten duzu zein ederra den, ene laztana? Ikusten duzu? Dena urdin-urdina, beti mugitzen, freskoa...

Eta gauero, itsaso eta izarrei begira, lo-kantak abesten zizkion emekiro Joxefak, loak hartu arte.

Manolo umetxoaren logelara sartu da, Joxefak atetik begiratzen du nola ematen dion musutxo bat eta agur esaten; orain lasaitu egin da. Senarra ateraino laguntzen du eta agurtu ondoren bere alabatxoaren logelara itzultzen da. Begirada bat botatzen du, "bai, lotan dago ene laztantxo maitea", alde egiten du oin-puntan ibiliz umea ez iratzartzeko; bakarrik uzten du.

Gela erdian sehaska dago; oso leunki, oso leunki, gortinak mugitzen dira; zirrikitu batetik sartzen den aire hil batek mugiarazten ditu, ondoko itsasoaren antzera mugitzen dira, baina itsasoko uhinen bizitasuna falta zaie, gela triste dago, sehaskan ez dago umerik, bakar-bakarrik belusezko zapatatxo urdin bi, dena ametsa besterik ez da, amets urdina, Josefak hilaur egin zuelako.

HIZTEGI LAGUNGARRIA

AHOTS.- Voz.
ALTZARI.- Errediza. Mueble.
ARDURA.- Kezka.
BURUSITXO.-Manta txikia.
ERDlTU.- Umea egin.
HAURDUN GERATU.- Quedar embarazada, encinta.
BELUS.- Terciopelo.
HIGIARAZI.- Mugiarazi.
HILAUR EGIN.- Abortar.
IHARDETSl.- Erantzun.
IRATZARRl.-Esnatu.
LEHORREAN.- Itsasotik urrun.
MAINDIREXKA.- Izara txikia.
PINPIRIN.- Oso dotorea.
TOLESTURA.- Pliegue.
TXUPIN.- Chaleco.
UHINDURA.- Uhin edo olatuen itxura.
UR-JAUZI.- Salto de agua.
ZIRRIKITU.- Rendija.
ZlZTRlN.- Sastarra.
 

 

 
 

Comments
Login for comment

You may be interested

  • Edanaren kalteak

    Jim Goitik

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Edanaren kalteak

    Tales - Feb 1, 1984 - 676 Visits
  • Zintzarriaren hotsa

    Jim Goitik

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Zintzarriaren hotsa

    Tales - Aug 24, 1984 - 1936 Visits
  • Aldatu behar

    Karlos Santisteban

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Aldatu behar

    Tales - Aug 22, 1984 - 1494 Visits
  • Dokoa
    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Dokoa

    Tales - Aug 17, 1984 - 2128 Visits
  • HABE Aldizkaria - 55 alea
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    HABE Aldizkaria - 55 alea

    Aurkibidea 6 Pilotaren artista sentibera. Elias Pierolarekin solasean 14 Umeentzat programa berezia Gipuzkoako irratietan 15 Pierre Topet-Etxahun 19 Etxekogizon: krisi garaiko lanbidea 22 Bardeak bisitatzeko zeinbait ibilbide. Bardeak, parajerik ezezagunena (eta II) 26 Euskararen salbazioa tripatik pasatzen da. Bazter guztietan euskal txoko, euskal afari eta euskal txikiteoak 36 Ipuinak: Umetxo urdina   ...[+]

    HABE Magazine - Dec 15, 1984 - 313 Visits
  • Marilu

    Esther Esparza

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Marilu

    Tales - Apr 18, 1985 - 450 Visits
  • Firen bueltatxoa

    Jim Goitik

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Firen bueltatxoa

    Tales - Feb 13, 1985 - 531 Visits
  • Etxegiroan.com

    Etxegiroan.com

    Etxegiroan.com atarian aurkituko ditugunak narrazio laburrak, poemak, liburuen pasarteak eta haurrentzako ipuinak dira, ahoz grabatuak eta musikaz batera eskainiak. ...[+]

    Services and resources - Jul 26, 2010
  • Radio Dramas

    Radio Dramas

  • Narration exercises

    Narration exercises