Learn playing / Tales

ipuinak
Imprimir
  • Author: Jim Goitik
  • Type: Bestelakoak
  • Keywords: liher, jim, goitik, habe aldizkaria, zekor, bihurri, bihurrikeria, zintzarri, txahal, txekor, lokarri, ama, ipuin, mediku, haur, ume
  • Number of visits: 1936

Zintzarriaren hotsa

HABE aldizkariaren 50. alean eman zen argitara ipuin hau, 1984an. Testua eguneratuta ekarri dugu orain IPUINAK atalera.

Zeru azpian sortu den umerik bihurriena nor ote da? Galdera latza, baina niri galdetuko balidate, batere pentsatu gabe Liher Musugorri Txinpartabeitia esango nuke.

Atsoei koska egiten zien (ez zitzaizkion batere gustatzen), baina ez zazpi urteko mutiko normal batek egingo lituzkeenak, baizik eta adin berdineko Niloko krokodilo sendo batek. Gaur ez bazituen hamabi litro olio Enparantza Nagusira doan aldapatxoan botatzen, lehengo asteazkenean egin zuen bezalaxe (bederatzi oinezko Gurutze Gorrira, berrogeita bost praka eta hamazortzi jertse garbitegira, bi erloju eta bosgarrenean bizi den Maria Luisak egindako erosketa guztiak zakarrontzira eta zeharo histeriko jarri zen goiko kaleko Koxmeren zakurra albaiteroarengana), sokak lotuko zituen espaloietan (horiek muturrekoak, horiek), erretiratuen elkartera "sua, sua" deiadar eginez sartuko zen edo San Isidroko zezen-korridarako ziren adardun beltzak askatuko zituen. Barrabaskeria hauek guztiak Josefa, bere ama gajoa, atzetik harrapatu ezinik zebilela, "etor zaitez hona", "ikusiko duzu gero" eta horrelakoak esanez. Seme bakarra izanik, errieta egiteko behar den kemena ez zuen inondik ere bilatzen eta aita pentsamendu sakonetan galduta bizi zen, Liherrek egindakoaz ezertxo ere jakin gabe; horrela ez zegoen umea bide onera ekartzerik.

Hauxe zen egoera; hala ere, lasaitzeko hamalau ezki-ur hartu zitueneko egun berean zerbait egin behar zela erabaki zuen Josefak:

"Egun guztian nire semetxoari segika ari naiz eta beti despistatzen nau; non den jakitea da gakoa orduan jarraitu ahal izateko zerbait behar dut, baina zer? Nola? Horixe, badakit!"

Hurrengo egunean baserrian zuen lehengusuari idatzi zion, zintzarri txiki bat bidaltzeko esanez (zertarako behar zuen ez zion jarri, ez) eta ostiral horretantxe eskuetan zeukan eskatutakoa.

Lepotik zintzilikatu zionean, Liherrek ez zuen purrustadarik egin; aitzitik, gustura zegoela zirudien eta tilintolon famatuak laster etxeko zoko guztiak bete zituen.

Ordu erdi bat geroxeago ulertu zuen: eritegiko bihotz gaixoen departamenduan ehun eta berrogeita zortzi armiarma iletsu barreiatu behar zituenean, amaren esku sendoak, zintzarri-hotsak gidatuta, belarritik heldu zion.

Pozez zoratu beharrean zegoen Josefa eta amorruz gaixotuta Liher, bere behatz txikiez ezin baitzuen inolaz ere zintzarriaren lokarri lodia askatu. Lehertu arte jardun eta gero etsi egin zuen, baina burua pil-pil zeukan pentsaketan.

Zorioneko egun hura bukatu zen eta zintzo-zintzo portatutako umea lotaratu zuen Josefak, musuka eta "nire seme polit eta zintzo hau" eta antzeko zurikeriak esanez. Haurra onbideraturik, txit alai oheratu zen ama, buruhauste guztiak amaituta zirelakoan.

Goizean, alderik aldeko irribarrez Liher esnatzera joan zen Josefa.

- Nire azukre koxkorra, ene aingerutxoa, munduko umerik maitagarriena; esna zaitez, potxolo!

- Muuuuuuuuu!

- Lihertxo! Baina zer duzu? Esaiozu egun on amatxori!

- Muu, muuu, muuuuu!

Ohetik jaitsi eta lau hankatan zebilela ikusi zuenean, tximista baino azkarrago sendagilearengana atera zen Josefa.

- la, mingaina atera ezazu, Liher.

-Muuu!

- Noiztik dago honela?

- Aiii jauna! Erru guztia nirea da! Nik jarri nion zintzarri madarikatu hori eta orain nire ume ederra eduki beharrean txekor bat dut!

- Atzo jarri zenion, ezta?

- Bai! Hortensiak jaten aurkitu dugunean! Arantzazuko Ama! Nire seme laztana!

- Ez diot ezer txarrik ikusten; zerbait psikologikoa izan daiteke; ken iezaiozu oraintxe zintzarria.

- Kaixo ama! Nor da gizon hau? Gosaria ipini didazu, ama?

- Liher! Nire bihotzeko haurra! Ez zara txahal bat, ez? Nire ume maitea! Mua, mua, mua. Zintzarri itsusi hau ez dizut inoiz jarriko; oraintxe botako dut zakarrontzira! Deabruaren tresna!

Amak sendagileari ateraino lagundu zionean, irribarre maltzur batekin gelditu zen Liher, eguneko bihurrikeriei ekiteko prest.

HIZTEGI LAGUNGARRIA

ALBAITERO.- Veterinario/a.
ALDERIK ALDEKO lRRIBARREA.- lrribarre zabala.
AlTZlTIK.- Alderantziz, bestera baizik. Al contrario.
ARMIARMA.- Araña.
BARREIATU.- Zabaldu, han eta hemen banatu.
ERlTEGl.- Gaixoetxea.
ERRIETA EGIN.- Demanda egin, agirika egin.
ESPALOI.- Acera.
GAKO.- Giltza, koxka. "Hortxe dago gakoa".
KOSKA EGIN.- Hozka egin.
OINEZKO.- Peatón.
SENDAGILE.- Medikua.
TXAHAL.- Ternero, ternera.
TXEKOR.-Novillo, choto, ternero/a.
UME BIHURRIA.- Oker edo barrabaskeria asko egiten dituen umea.
ZAKARRONTZI.-Cubo de la basura.
ZEZEN-KORRIDA.- Zezenketa.
ZINTZARRI.- Arrana.
ZIRELAKOAN.- Zirelako ustean.
ZURIKERIAK.- Lausenguak, hitz goxoak.

 
 

Comments
Login for comment

You may be interested

  • Aldatu behar

    Karlos Santisteban

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Aldatu behar

    Tales - Aug 22, 1984 - 1494 Visits
  • Dokoa
    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Dokoa

    Tales - Aug 17, 1984 - 2128 Visits
  • Lau gizon burusoilak
    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Lau gizon burusoilak

    Tales - Aug 12, 1984 - 1128 Visits
  • Ez al gara denok gizakiak ala?
    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Ez al gara denok gizakiak ala?

    Tales - Aug 12, 1983 - 1557 Visits
  • HABE Aldizkaria - 50 alea
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    HABE Aldizkaria - 50 alea

    Aurkibidea 6 Kontulari zaharraren erretiroa. Iñaziomari Atxukarrorekin solasean 10 Euskarazko marrazki bizidunetako lehen luzemetraia laster. Euskal Herriko zenbait ipuin zahar kontatzen du. 13 "Estropadak neguan irabazten dira, ez udan" 18 Roberto Zarrabeitia: "Gure artean, inbidiak ere izaten dira" 26 Hondarribia: artisten bizileku eta azoka 29 Bernardo Atxaga: "Umore gaitasunik ez duen jende asko dago" 36 Ipuinak: Zintzarriaren hotsa   ...[+]

    HABE Magazine - Sep 15, 1984 - 373 Visits
  • Irma

    Mariasun Landa

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Irma

    Tales - Feb 28, 1985 - 770 Visits
  • Firen bueltatxoa

    Jim Goitik

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Firen bueltatxoa

    Tales - Feb 13, 1985 - 531 Visits
  • Umetxo urdina

    Karlos Santisteban

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Umetxo urdina

    Tales - Feb 8, 1984 - 656 Visits
  • Bi andre zituen gizonaren istorioa

    Ezezaguna

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Bi andre zituen gizonaren istorioa

    Tales - Feb 1, 1983 - 459 Visits
  • Etxegiroan.com

    Etxegiroan.com

    Etxegiroan.com atarian aurkituko ditugunak narrazio laburrak, poemak, liburuen pasarteak eta haurrentzako ipuinak dira, ahoz grabatuak eta musikaz batera eskainiak. ...[+]

    Services and resources - Jul 26, 2010
  • Radio Dramas

    Radio Dramas

  • Narration exercises

    Narration exercises