Learn playing / Tales

ipuinak
Imprimir
  • Author: Karlos Santisteban
  • Type: Bestelakoak
  • Keywords: zaharkitu, tantaka, pipiak janda, aspertuta, santisteban, mutxurdin, karlos, auzoko, altzari, alokatu, jabe, ipuin, pisu
  • Number of visits: 1515

Aldatu behar

HABE aldizkariaren 46. alean eman zen argitara ipuin hau, 1984an. Testua eguneratuta ekarri dugu orain IPUINAK atalera.

Aspertuta zegoen jadanik pisu zaharkitu hartan Elena. Eta arrazoia zuen, ene ustez. Hamar urte ziren pisu hartara bizitzera joan zenetik eta, alde batetik, hori aski da; hamar urtetan zehar edonor asper daiteke. Eta bestetik... beti leku bat bera, beti ere pareta ilun berberak, bakar bakarrik noizik behin pixka bat aldaturik paper berriarekin edota pintaturik. Beti sukaldeko sabaian eta bainugelakoan ura tantaka, sabaia erortzear, goiko auzoari griforen bat irekita ahazturik edota umeak suhiltzailetan arituz. "Sua! Sua!" oihukatzen zuen batek eta berehala besteek ura botatzen zuten botilaka, baldeka nahiz eskuka.

Beti zarata etxeko alde guztietatik, batez ere aurrean autobus geltokia eta ondoan, oso hurbil, autobidea jarri zituztenetik. Elenak hautsa kentzen zuen, eta baieta batez izerdia atera arte igurtzi arren, berehala desagertzen zitzaion dirdira, hainbeste maite zuen garbitasunaren dirdira.

Bestalde, pisua alokatua zeukanez gero, ezin zuen Elenak altzaririk aldatu, ezta obrarik egin ere, jabearen baimenik gabe bederen. Eta jabea, uf!, hura andre kirtena halakoa! Harekin solasean hastea eta haserretzea dena zen bat. Behin, pendulodun erloju bat zaborretara botatzeko baimena eskatzea okurritu zitzaion Elenari.

- Baina zertan ari zara, neska? Gaurko gazteok azkar baino azkarrago botatzen duzue dena eta inoren sentimendurik ez duzue errespetatzen! Ba al dakizu zenbat urte duen erloju eder horrek? E, ba al dakizu?

-Ez, baina ...

-Ia ehun urte ditu, mende oso bat! Nire amari bere amonak erregalatu zion ezkontzako egunean. Antikuarioek ederki ordainduko lukete, ziur nago, eta zu bota nahian.

Elenak ezin zuen mintzatu, berehala mozten zuelako andre hark; alferrik zen argudiorik ematea. Erloju "baliotsu" hura kontserbako poto baten barruan sartuta -pipiak janda zegoelako erabat, zur-hautsa besterik ez zen- erakutsi zion arte, ez zen konbentzitu mutxurdin kaskarin hura.

Eta berdintsu gainerako gauza guztiak zirela eta. Obrarik egitea? Ezta pentsatu ere! Belaunaldi oso baten etxea aldatu!...

Eta hala ere, ez zen hori txarrena. Elenaren pazientzia urratuko zuena bere logela gainean gertatzen zena izango zen. Familiaburua alkoholikoa zen, erremediorik gabekoa. Gizon lodikotea izandakoa, orain hezurra baino ez zeukan, dena jaten zion alkoholak. Eta ez bere emazteak ez beste inork agoantatzen ez zuelako, gela hartan giltzapetu zuten. Elenaren gela gainean hain zuzen ere! Tipo hark, jakina, denetik egiten zuen: saltoka aritu gaualdeko edozein ordutan, oihuka hasi, kristalak apurtu, kalera kaka egin... Hantxe bertan pixa egiten zuen, eta Elenak ohean etzanda zegoenean, sabaiari begira, lohidurak ikusten zituen. Hasieran hori bakarrik, lohidurak, baina denbora aurreratu ahala, kiratsa ere nabaritzen hasi zen. Oraingoan erabatekoa izan zen haren erabakia: etxe hura utzi egingo zuen, etsita zegoen.

Haren poza pisu berri batera bizitzera joan zenean! Sinetsi ere ezin zuen. Pareta guztiak zuri-zuri, pintatu berriaren usainez. Argia nonahi, ia zaratarik ez... "Hauxe da behar nuena, hauxe", esaten zion bere buruari.

Ostera, egunak pasatu ziren, eta asteak, eta hilabete berriak etorri, eta denbora igaro ahala, zerbait falta zuela konturatu zen. Orain ezin zuen goiko auzoarekin eztabaidatu, sabaia lehor-lehor baitzegoen. Zaratarik ere ez zen entzuten, pisua erabat intsonorizaturik zegoelarik, eta gauean beldur izaten zen Elena, bere arnasketak berak oihartzuna sorrarazten baitzuen logelako paretetan. Altzariak oso noizetik noizera garbitu behar zituen, oso hauts gutxi sartzen zelako eta, noski, orain ez zuen ezein jaberekin eztabaidatu behar, bera zelako jabe bakarra, banketxe baten kredituari esker.

Telefono dei bat egin zuen behin:

-Egun on, andrea; Elena naiz. Oraindik alokatu gabe duzu pisua, ezta?

- Bai, zer ba?

- Nire lagun maite batek pisu bat behar du eta, beste bat aurkitzen duen bitartean agian, zurean ...

HIZTEGI LAGUNGARRIA

ALOKATU.- Errentan hartu.
ALTZARI.- Errediza. Mueble.
ARNASKETA.- Arnasa hartu eta botatzea.
BAINUGELA.- Cuarto de baño.
BEDEREN.- Behinik behin.
BELAUNALDI.- Generación. "Belaunez belaun".
DIRDIRA.- Brillo, resplandor.
ETSITA EGON.- Pazientzia galduta, desesperaturik.
EZEIN.- Ningún, ninguno/a.
IGURTZI.- Frotar.
KIRATS.- Usain txarra.
LOHIDURA.-Zikinkeria.
MUTXURDIN.- Neskazaharra.
NONAHI.-Alde guztietatik.
PIPIAK JANDA.- Comido por la carcoma.
SOLASEAN HASI.-Hizketan hasi.
SUHILTZAILETAN ARITU.-Jugar a bomberos.
ZABORRETARA BOTA.-Zakarretara bota.
ZAHARKITU.- Zahartu.
ZUR-HAUTS.- Zur + hauts. Zurak edo egurrak botatzen duen hautsa.
 

 
 

Comments
Login for comment

You may be interested

  • Gizagailuak

    Karlos Santisteban

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Gizagailuak

    Tales - Aug 19, 1984 - 1399 Visits
  • Dokoa
    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Dokoa

    Tales - Aug 17, 1984 - 2147 Visits
  • Lau gizon burusoilak
    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Lau gizon burusoilak

    Tales - Aug 12, 1984 - 1139 Visits
  • Ez al gara denok gizakiak ala?
    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Ez al gara denok gizakiak ala?

    Tales - Aug 12, 1983 - 1585 Visits
  • HABE Aldizkaria - 46 alea
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    HABE Aldizkaria - 46 alea

    Aurkibidea 6 "karreratako zaldiak erabateko atletak dira" 10 Aurtengo UEUn ezin denak kabitu. Sail berriak sortuko dira 16 Bederatzi mila pertsona bakarrik kabitzen dire gure kanping-etan? 18 Andima Ibiñagabeitia 22 Eguzkia: ez gara asetzen 26 Mexikon tontoarena ez egiteko (eta II) 36 Ipuinak: Aldatu behar   ...[+]

    HABE Magazine - Jul 1, 1984 - 804 Visits
  • Irma

    Mariasun Landa

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Irma

    Tales - Feb 28, 1985 - 784 Visits
  • Firen bueltatxoa

    Jim Goitik

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Firen bueltatxoa

    Tales - Feb 13, 1985 - 554 Visits
  • Umetxo urdina

    Karlos Santisteban

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Umetxo urdina

    Tales - Feb 8, 1984 - 670 Visits
  • Bi andre zituen gizonaren istorioa

    Ezezaguna

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Bi andre zituen gizonaren istorioa

    Tales - Feb 1, 1983 - 466 Visits
  • Zintzarriaren hotsa

    Jim Goitik

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Zintzarriaren hotsa

    Tales - Aug 24, 1984 - 1948 Visits
  • Etxegiroan.com

    Etxegiroan.com

    Etxegiroan.com atarian aurkituko ditugunak narrazio laburrak, poemak, liburuen pasarteak eta haurrentzako ipuinak dira, ahoz grabatuak eta musikaz batera eskainiak. ...[+]

    Services and resources - Jul 26, 2010
  • Radio Dramas

    Radio Dramas

  • Narration exercises

    Narration exercises