Learn playing / Tales

ipuinak
Imprimir
  • Author: Mario Meunier
  • Type: Bestelakoak
  • Keywords: pauma, itzain, inako, hermes, io, zeus, meunier, bargos, mario, zekor, atezain, sandalia, jainko, ipuin
  • Number of visits: 2395

Hermes eta Argos

HABE aldizkariaren 45. alean eman zen argitara ipuin hau, 1984an. Testua eguneratuta ekarri dugu orain IPUINAK atalera.

Mario Meunier-en “La leyenda dorada de los dioses y de los héroes” liburutik egokitua (Aguilar, S. A. Ediciones, 1962).

Hermes sandalia hegaldunak zeramatzan jainko arin hura zen. Zeus eta Maia euriaren ninfa ederraren arteko semea. Haizeak datozen espazio zerutiarraren semea. Haizearen jainkoa izanik, kanaberadietatik barrena zebilenean, txistu eta kanta egiten zuen. Beraz, jainko kantaria eta soinularia ere bazen. Hala bada, eta arrazoi hauengatik guztiengatik, jainko subiranoak bere zerbitzurako mezulari hautatu zuen.

Jainko eta gizonen erregerekin beti otzan, behin, bere jaunaren amodioei laguntzeagatik, errudun gertatu zen itzain baten heriotzan. Garai hartan Zeus, Inakoren alabarekin, begi urdineko dontzeila zoragarri harekin zebilen maiteminduta, eta maiz jaisten zen zeruetatik lo izeneko birjina hura gorteatzera. Bisita ohi baino gehiago luzatu zuen egun batean, Hera, zelati eta haserre bizitan, lurreratu egin zen. Zeusek, ordea, aldez aurretik ikusia zeukan bere emaztearen etorrera, eta zekor txuri itxura eman zion lnakoren alabari badaezpada ere. Herak, abere bitxi honen edertasuna miretsi bazuen ere, beste zerbait izan zitekeela susmatu zuen, eta erregaliatzat eskatu zion bere senarrari. Susmorik sortarazi gabe bere emaztea kontentatzeari uko ezin eginik, onartu egin zuen Zeusek, eta eskatzen ziona eman egin behar izan zion. Aberearen jabe jadanik, Herak sekulan ere lorik egiten ez zuen Argos itzainaren ardurapean utzi zuen zekorra. Bere buruaren inguruan koroi gisa jarritako ehun begien jabe, zekorrak bizkarra emango bazion ere, inoiz ez zuen begien bistatik galtzen. Esaten zen, astroen agertzearekin batera irekitzen zitzaizkiola begi batzuk eta besteak, aldiz, eguzkiaren sartzearekin ixten.

Egunez Argosek zuhaitz batean lotzen zuen zekorra soroan, eta arratsean ukuilu sakon batean giltzapetu eta atezain geratzen zen. Jainkoen jabeak, artean, Inakoren alaba nahigabetzen zuten gaitz krudelak jasan ezinik, jainko mezulariarengana jo zuen, eta zekorra itzain beldurgarri haren zaingotik lapurtzeko agindua eman zion. Hermes, bere oinetako hegaldunak jantzi, makila eta kaskoa hartu, eta zeru garaitik lurrera abiatu zen azkar. Lurrean jadanik, kaskoa eta hegoak ongi gorde, artzain baten itxura hartu, eta edozein itzain bere artaldea gidatzeko makilaz baliatzen den gisa, bera ere bere hartaz baliatu zen. Maiaren semea zekorrarengandik hurbil enbor baten gainean eseri zen, eta izarrez betetako buruaren jabe zen Argos ikaragarri hura, bere begiradak edonondik paseatzeko hainbat begi zituen munstro hura ikusi bezain laster, txirula jotzen hasi zen.

Hermesen musikak liluratuta utzi zuen Argos itzaina. Amets goxo batek harrapatzen zuela sentitu zuen, eta begi guztiak pixkanaka-pixkanaka ixten hasi zitzaizkion ezinbestean. Lokarturik zegoela konturatu zenean, Zileneko jainkoa hurbildu zitzaion eta sarraski handi batez lepoa moztu zion. Handik aurrera libro izan zen lo.

Herak ez zuen bere mendekua asko luzatu. Ezten krudeleko mandeuli bat sortu zuen, eta zekorraren saihetsetan ziztatu eta zirikatzeko agindu zion. Eztenkada sutsu baten minez leher eginda, lo gizajoak, tregoa eta atsedenik gabe, ihes egin behar izan zuen. Bosforo zeharkatu, Feniziatik iragan eta Egiptora iritsi arte ez zen gelditu. Han, Nilo ibaiaren ertzetan jadanik, Zeus joan zitzaion laguntzera, eta hainbeste tormentatzen zuen mandeulia uxatu ondoren, aurretik zeukan itxura bera bueltatu zion. Herak, berriz, Argos itzain ikaragarri hura zigortzearren, haren ehun begiak jaso, eta paumaren isats naroa apaintzeko erabili zituen.

HIZTEGI LAGUNGARRIA

ALDEZ AURRETIK.- Aurretiaz, aurrez.
ARDURAPEAN.- Babesean.
ATEZAIN.- Atea zaintzen duena. -ZAIN atzizkiaz hitz asko egiten da: umezain, bidezain, erizain...
BALIATU.- Servirse de.
EZTEN.- Aguijón.
GILTZAPETU.- Giltzaperatu, giltzapean itxi.
ISATS NAROA.- Buztan ugaria edo iletsua.
KANABERADI.-Cañaveral.
LILURATUTA.- Liluraz beteta. Encantado/a, encandilado/a.
LOKARTURIK.-Lotan, loak harturik.
lTZAIN.- Boyero/a. Atzizki berarekin: artzain, atezain, ertzain...
MANDEULI.- Mando + euli. Euli handi samarra.
MENDEKU.- Bengantza.
MEZULARI.- Mensajero/a.
MIRETSI.- Admirar.
OTZAN.- Pacífico/a.
PAUMA.- Pavo real.
SANDALIA HEGALDUNAK.- Sandalias aladas.
SARRASKI.- Zauri edo ebaki handia, hilkintza.
SUSMATU.- Susmoa hartu.
TREGOA.-Tregua.
ZAINGO.- Babesa.
ZELATI.- Celoso/a.
ZERU GARAI.- Zeru altua.
ZERUTIAR.- Celeste.
ZIZTATU.- Eztena sartu.
 

 
 

Comments
Login for comment

You may be interested

  • Erabaki latza

    Karlos Santisteban

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Erabaki latza

    Tales - Aug 19, 1984 - 1251 Visits
  • Zeus eta Hera

    Mario Meunier

    Text Irakurriaren ulermena
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Zeus eta Hera

    Tales - Aug 17, 1984 - 1649 Visits
  • Eros eta Psikis

    Mario Meunier

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Eros eta Psikis

    Tales - Aug 16, 1984 - 1506 Visits
  • HABE Aldizkaria - 45 alea
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    HABE Aldizkaria - 45 alea

    Aurkibidea 6 Gauzak edeki kontatzen dakien jendea lortu behar da. Koldo Mitxelenarekin elkarrizketa 11 Ijitoek bazuten beren euskara propioa 16 Udako bidaia alternatiboak (eta 2) 22 Sugeak: naturako piztia madarikatuak 26 Mexikon tontoarena ez egiteko (eta I) 20 Sei egunetan hegaz ikasi 36 Ipuinak: Hermes eta Argos   ...[+]

    HABE Magazine - Jun 15, 1984 - 626 Visits
  • Giltzapeko zorion iheskorra

    Karlos Santisteban

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Giltzapeko zorion iheskorra

    Tales - Aug 29, 1984 - 2527 Visits
  • Ilunabarren ehiztari

    Julio Cortazar

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Ilunabarren ehiztari

    Tales - Aug 23, 1984 - 1334 Visits
  • Etxegiroan.com

    Etxegiroan.com

    Etxegiroan.com atarian aurkituko ditugunak narrazio laburrak, poemak, liburuen pasarteak eta haurrentzako ipuinak dira, ahoz grabatuak eta musikaz batera eskainiak. ...[+]

    Services and resources - Jul 26, 2010
  • Radio Dramas

    Radio Dramas

  • Narration exercises

    Narration exercises