Learn playing / Tales

ipuinak
Imprimir
  • Author: Mario Meunier
  • Type: Bestelakoak
  • Keywords: errementaldegi, vulcano, tronu, hefesto, hera, zeus, olinpo, amildu, herren, pandora, ipotx, sutegi, errementari, bitxi, metal, hauspo, erregina, sumendi, jainko, su, sorgin, kutxa, ipuin
  • Number of visits: 1028

Hefesto edo Vulcano

HABE aldizkariaren 42. alean eman zen argitara ipuin hau, 1984an. Testua eguneratuta ekarri dugu orain IPUINAK atalera.

Mario Meunier-en “La leyenda dorada de los dioses y de los héroes” liburutik egokitua (Aguilar, S. A. Ediciones, 1962).

Hefesto, suaren jainkoa zen. Zeus eta Heraren semea, herren jaio zen, eta bizitzan osoan tximistaren gisa zeharka-meharka ibili izan zen. Bere amak, hain itxuragabe eta hutsal ikusita, gorrotoa hartu zion eta gainontzeko jainkoen barreetatik apartatzeko, Hefesto gizajoaren itxurari barre egiten baitzioten, Olinpo gailurrean behera amildu zuen. Egun osoan erori eta erori, azkenik, ilunabarrean, bolido baten antzera ailegatu zen Lemnos ugartera. Han, ipotx batek brontzea, burdina eta metal baliotsuak lantzen irakatsi zion, eta haren laguntzarekin, sutegi bat jaso zuen sumendi baten ondoan.

Bederatzi urtetan jo eta ke bitxi miresgarriak asmatzen aritu zen, eta eraztun, zarrailu eta eskumuturreko asko egiten zuen. Baina bere amaren oroitzapena ezin kendu zuen burutik eta amaren ondora itzultzeko eraren bat bilatzea erabaki zuen. Jainko herrenak, bere errementaldegiko tokirik ezkutuenean bilduta, erregali eder bat prestatu zuen eta Herari bidali zion. Urrezko tronua zen, apaingarri finez edertua eta ezkutuan lakio batzuk zituena.

Olinpoko erregina harrituta gelditu zen, baina eseri bezain laster ustekabeko lakioek kateatu egin zuten, eta hainbeste jainkoren artean ere ezin izan zuen askatuko zuenik topatu. Zeusek orduan, Hermes bidali zuen Hefestoren bila, baina suaren jainkoak kasu gutxi egin zion, hasieran behintzat, bere aitak bidalitako mandatariaren erreguari. Baina seme otzan eta zintzoa zen eta azkenean Hera askatuko zuela agindu zuen, baldin eta Olinpora itzultzeko baimena ematen bazitzaion eta, Afrodita guztizko hura emaztetzat ematen bazioten.

Berriz ere Jainkoen jauregira iritsi zenean, eguna argitzen hasi orduko ekiten zion Hefestok bere lanari. Ingude zabal eta altu bat finkatzen zuen enbor baten gainean lehenik, eta gero, mailua eta suhatzak eskuan, aberastasun eta edertasun handiko lanen forjan aritzen zen.

Zeusentzat zetro bat eta urrezko tronu bat egin zituen, Demeterrentzat igitai zoragarri bat landu, eta Apolok eta Artemisak ibiltzen zituzten gezi-mutur aberatsak ere berak suberatu zituen. Honekin guztiarekin batera, eta Eguzkiaren etxea jaso ondoren, Olinpoa edertzeko gutizia sortu zitzaion, eta bere errementaldegian landutako brontzezko plakez indartu zituen hango jauregi handietako harresiak.

Eskuzabal eta ongilea zen gizon-emakumeekin; paregabeko diadema zizelkatu zion Ariadnari; Herminiarentzat iduneko distiratsua; Herakles Diodenesentzat urrezko koraza; eta Akilesentzat, azkenik, armadura osoa eta ezkutu liluragarria prestatu zituen.

Eguneko lanak bukatu eta gero, Hefestok, sutegietako hauspoak gelditu eta erremintak zilarrezko kutxa batean gordetzen zituen. Izerdi patsetan, eskuak kedarrez beltz-beltzak, lepoa zaintsu eta bular bilotsua burdin kizkurrez beteta, lanari utzi eta aurpegia lehortu ondoren, urrezko tunika bat janzten zuen. Gero bastoi gisa zetro gogor bat hartzen zuen, eta herrenka, jainkoen artean zegokion lekura joan eta bertan esertzen zen.

Lehenengo emakumea egiteko lana ere Hefestori eman zion Zeusek. Bere aitaren esanetara, buztina beratu, orea egin eta Olinpoan bizi ziren jainkosen antzera osatu zuen Hefestok emakume hura. Irudia amaitu eta gero, su txinpart bat eman zion arimatzat. Emakumeak orduan, ireki zituen bere begi zabalak, bere gorputz atalak askatu, eta azkenik, hitz egiten hasi zen.

Afroditak, jainkoa sorgin eta zoragarri hark, lilurazko grazia isuri zion burutik behera, adats ederreko ninfek udaberriko loreez egindako koroia jarri zioten, eta diotenez, Zeusek berak ere kutxa zoragarri bat eman zion opari gisa.

"Har ezazu kutxa hau -esan zion- baina ez ezazu sekula ireki. Irekiko bazenu, gordetzen dituen ondasunak zugandik urruti eskapu joango lirateke, eta haien ordez, kaltearen kaltez, ezbehar guztiak zureganatuko zenituzke."

Pandorak -honela zuen lehenengo emakume honek izena- ez zuen luzaro iraun kutxa sorginduaren tapa zabaldu gabe. Azkar alde egin zuten ondasun guztiek halabeharrez. Ohartu bezain laster, Pandorak ahalik eta azkarren, kutxaren tapa itxi zuen ondasunen ihesa galarazi nahian. Itxaropena izan zen gorde ahal izan zuen bakarra.

HIZTEGI LAGUNGARRIA

ADATS.- Ile-korda, mototsa. Trenza.
AMILDU ZUEN.-Bota zuen.
APAINGARRI.-Edergarria. Adorno.
BILOTSUA.-Iletsua.
ENBOR.-Tronco.
ERREMENTALDEGIA.-Errementariaren lantegia. Herrería.
ESKUMUTURREKO.-Pulsera. Eskumuturreko erlojua = reloj de pulsera.
EZBEHAR.- Desgracia
EZKUTU.-Escudo.
GEZI-MUTUR.-Punta de flecha.
GUTIZIA.-Nahia, desira.
GUZTIZKO.-Ezin hobea, nahi guztiak betetzen dituena.
HARRESI.-Muralla. Harri + hesi.
HAUSPO.-Fuelle.
HERREN.-Cojo/a.
HERRENKA.- -KA atzizkiak adberbio bihurtzen ditu hitzak: garrasika, saltoka, puskaka ...
HUTSAL.- Pulamenturik gabea.
IDUNEKO.-Lepokoa. Collar.
IGITAI.-Hoz.
IHESA.- Huida.
INGUDE.-Txingudia. Yunque.
IPOTX.- Nanoa. Enano/a.
ISURl.- Derramar.
ITXURA.- Era, tankera. Aspecto.
ITXURAGABE.- Deforme.
IZERDI PATSETAN.-Izerditan blai, izerdiz busti-bustia.
KATEATU.-Lotu.
KEDAR.- Hollín.
LAKIO.-Lazo.
MANDATARl.-Mandatuak edo enkarguak egiten dituena.
MlRESGARRI.-Liluragarria, harrigarria.
ONGILE.-On egiten duena. Benefactor/a.
OREA.-Masa. Irina oratu egiten da ogia egiteko.
OROITZAPENA.-Recuerdo.
OTZAN.-Sotila, apala.
SORGIN.- Liluragarria, grazia handikoa.
SORGINDU.-Encantar. Aladinoren argimutila bezala.
SU TXINPART.-Chispa de fuego.
SUBERATU.-Sutan gorituz landu. Forjar.
SUHATZ.-Errementariaren tenazak.
SUMENDI.-Su + mendi. Volcán.
SUTEGI.-Fragua.
TOPATU.-Aurkitu, kausitu.
UHARTE.-Irla.
USTEKABEKO.-Uste ez zuen.
ZARRAILU.-Broche.
ZEHARKA-MEHARKA.-Balantzaka. Haciendo eses.
ZIZELKATU.-Zizelez landu. Cincelar.
 

 
 

Comments
Login for comment

You may be interested

  • Emaztearen erretratua
    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Emaztearen erretratua

    Tales - Aug 18, 1984 - 834 Visits
  • Zeus eta Hera

    Mario Meunier

    Text Irakurriaren ulermena
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Zeus eta Hera

    Tales - Aug 17, 1984 - 1658 Visits
  • Hontza eta elefantea
    Text Irakurriaren ulermena
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Hontza eta elefantea

    Tales - Aug 16, 1984 - 1122 Visits
  • Zeus eta Europa

    Mario Meunier

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Zeus eta Europa

    Tales - Apr 12, 1983 - 2459 Visits
  • HABE Aldizkaria - 42 alea
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    HABE Aldizkaria - 42 alea

    Aurkibidea 6 "Rock-ak aspertu egiten nau". Xabier Leterekin elkarrizketa 10 Zer egingo dute Eusko Jaurlaritzako dirulaguntzarekin? 16 Aitlanda: ahaztutako ametsa. Euskal Herriko lehen kala artifiziala egin nahi zuten 22 Sukarrietako borda-eskola. Eginez ikasten dute umeek 26 Heroinatik hamazazpi kilometrotara. Euskal Herriko lehen komunitate terapeutikoa 31 Mundaka: surfzaleen paradisua. Surfean egiteko munduko tokirik onenetakoa da 36 Ipuinak: Hefesto edo Vulcano   ...[+]

    HABE Magazine - May 1, 1984 - 416 Visits
  • Mamutaren arima

    Karlos Santisteban

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Mamutaren arima

    Tales - Aug 23, 1984 - 3055 Visits
  • Dedalo eta Ikaro

    Mario Meunier

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Dedalo eta Ikaro

    Tales - Aug 23, 1984 - 1802 Visits
  • Etxegiroan.com

    Etxegiroan.com

    Etxegiroan.com atarian aurkituko ditugunak narrazio laburrak, poemak, liburuen pasarteak eta haurrentzako ipuinak dira, ahoz grabatuak eta musikaz batera eskainiak. ...[+]

    Services and resources - Jul 26, 2010
  • Radio Dramas

    Radio Dramas

  • Narration exercises

    Narration exercises