Learn playing / Tales

ipuinak
Imprimir
  • Author: Mario Meunier
  • Keywords: orakulu, makris, kronos, inude, hilezkortasun, hera, eragotzi, dibino, rea, zeus, olinpo, meunier, mario, sastraka, jainkosa, erditu, errege, jainko, otoitz, irentsi, ezkondu, ipuin, haur, ume
  • Number of visits: 1699

Zeus eta Hera

HABE aldizkariaren 40. alean eman zen argitara ipuin hau, 1984an. Testua eguneratuta ekarri dugu orain IPUINAK atalera.

Mario Meunier-en "La leyenda de los dioses y de los héroes" liburutik egokitua (Aguilar, S. A. Ediciones, 1962).

Munduaren jaun eta jabe, gizon-emakume eta jainko guztien aita bera, Zeus zen Olinpoko errege gorena. Olerkariek, tximistaren jainkoaren hilezkortasuna adieraztearren, Kronosen semea zela esan ziguten, hau da, Denboraren indar egile eta desegilearen arteko semea. Bere ama, Rea, mendeen isuri geldia presiditzen zuen jainkosa zen, eta aroen bilakaera luzean, seme-alabak ematen zizkion etengabeki munduari. Umeak aitaren belaunetan utzi bezain azkar, ordea, honek irentsi egiten zituen. Denborak, izan ere, oro irentsi eta sortu berria duen guztia desegin egiten du etengabe.

Hala eta guztiz ere, gose hondagarri honek bukaera behar zuen. Rearengandik -aurreratu zuen orakulu batek- munduaren errege izango zen haur bat jaio behar zuen, unibertsoa bere osotasunean mantenaraziko zuena, eta bere aita birrintzailea destronatuko zuena. Min neurtezin batek saminduta, haur berriaren irenstea eragoztearren, Reak, bere erraietan sentitu orduko, zeruetatik ezkutuka jaitsi eta nekez beterik, haran sakon batera jo zuen. Han, sastrakarik zerratuenean gordeta, Zeus izeneko jainkoa ekarri zuen mundura. Gero, jaioberria garbitzeko ur garden eta isurkorra bilatzen zebilela, eta inguruko lur guztia idor eta elkorra zegoenez gero, jainkosa beneragarri honek, desesperaturik eta egarriz hiltzen, belaunak lurrean finkatu eta lur urrikariari honela·erregutu zion:

-O, lur, ama eta laguna, erdi zaitez zeu ere, zure erditzeak errazak izaten dira eta.

Horrela egin zuen otoitz. Eta gero, besoa jasoz, arroka bat zauritu zuen bere zetroaz ireki egin zuen harria, eta bertatik iturri garbi eta freskoa hasi zen isurtzen. Jainkosa soberanoak, bere semea bainatu, garbitu eta pixoihaletan bildu ondoren, ninfa baten. ardurapean utzi zuen. Alde egin aurretik, Kretako uharte handira eraman eta ezkutuko haitzulo batean gordetzeko agindu zion.

Bilo samur batek distirazko urrez koloretu zituenean semearen masailak, eta urteek gaztearen edertasuna eman ziotenean, Zeusek bere aita destronatu eta munduaren domeinua konkistatu zuen betikoz.

Bere boterea tinko eraberritu zuenean, Zeusek, Kronosen lehen alaba eta bere arreba propioa zen Hera urrezko tronuan ezarri, eta emaztetzat hartu zuen. Edertasun distirant eta handi baten jabe, Olinpoko biztanleek atseginezko harrera egin zioten, eta egoitza hartako jabearen pareko ondratu zuten.

Zeusek bere adiskide egin zuenean, aurpegi goxoko birjina zen artean. Makris, bere inude zaharra, adi-adi egoten zen zain, eta istant batean ere ez zion begirik galtzen. Hala bada, neguko egun beltzenetako batean, basamortuaren erdian bakarrik zebilela, horra zer gertatu zitzaion: supituki, dardarka eta kikilduta, kuku aztoratu bat pausatu zitzaion bizkarraren gainean. Gupidak eraginda, Herak, txoria jaso eta beroa ematearren, bere golkoan limurtu zuen. Baina kuku hau, bere senargai distiratsua, Zeus bera gertatu zen.

Bere itxura propiora itzuli zen berriro eta, "O, Hera!" esan zion-, "legezko emaztetzat nahi zaitut. Zatoz, begi zabaleko jainkosa, eta nire eskuinetara erreinatuko duzu lilurazko tronu batean eserita".

Birjinak baiezkoa eman zion, eta Zeusek, ezkontza ospatzeko, zuhaitzez betetako Ziteron mendi puntara eraman zuen bere emaztea. Lurrak belarrezko ohe leuna eskaintzen zien, ireki egiten ziren lore-sortak beren aurrean, eta zuhaitzek, agurtzeko, samurturik, beren hostaila makurtu eta anbrosia lurrinak botatzen zizkieten. Jainko guztiak jaitsi ziren eztei haietan parte hartzera. Eta gero, Hera tximistaren jainkoarekin esposatu zenean, hodei urreztatu batek eraman zituen biak Olinpoko zorionbidetan barrena.

Jainko hilezkor haien artean adats ederraren erregina deitzen zitzaion, eta bere senar erregearen nagusigo dibinoan hartzen zuen parte. Zeusek bezala berak ere durunda egiten zuen batzuetan, eta ortziaren goialde nahastuetan itsasoak asaldatzen zituzten haizeak askatzen zituen. Urtaroen eraberritzea ere presiditzen zuen, eta bere oinpetan dirdiratzen zuten izarretara ere ailegatzen zen bere boterea. Olinpon bizi ziren jainkosa guztien artean, bera zen ederrena, augustoena eta errespetatuena. Eta jauregi dibino hartan sartzen zenean, bere begirada noblearen aurrean, altxatu egiten ziren jainko guztiak, eta ondotik pasatzen zitzaienean, kopak jasoz, agurtu egiten zuten.


HIZTEGI LAGUNGARRIA


ADATS EDERRAREN ERREGINA.- La reina de la cabellera hermosa.
AITA BIRRINTZAILEA.- El padre destructor.
AROEN BILAKAERA.-El devenir de las estaciones.
ASALDATU.- Nahastu, irabiatu.
AZTORATU,- Azorado/a.
BILO.- Cabello, pelo..
DlSTIRANT.- Brillante, resplandeciente.
DOMElNU.- Dominio.
DURUNDA EGIN.- Retumbar.
ERDITU.- Parir.
ERREGE GORENA.- El rey supremo.
ETENGABE.- Sin cesar.
GUPlDA.- Errukia.
HAITZULO.- Caverna, gruta.
HILEZKORTASUN.- Inmortalidad.
HODEI URREZTATU.- Nube dorada.
HOSTAlLA.-Hostoak.
KIKILDUTA.- Kikilduta, beldurtuta.
LlMURTU.- Labaindu. Deslizar.
lNUDE.- Nodriza.
LORE-SORTAK.- Los ramilletes de flores.
LUR URRIKARIA.- La tierra compasiva.
LURRlN.- Perfume, aroma.
MENDEEN ISURI GELDIA.- El curso lento de los siglos.
PlXOIHAL.- Troxa. Pañal.
SASTRAKA ZERRATUA.- Matorral espeso.
SUPITUKI.- Derrepente, bat-batean.
UR GARDEN ETA ISURKORRA.- Agua cristalina y corriente.
 

 
 

Comments
Login for comment

You may be interested

  • Mozorroen alegia

    Juan Benet

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Mozorroen alegia

    Tales - Aug 17, 1984 - 997 Visits
  • Eko eta Nartziso

    Mario Meunier

    Text Irakurriaren ulermena
    traditional
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Eko eta Nartziso

    Tales - Aug 12, 1984 - 1134 Visits
  • Legearen aurrean

    Franz Kafka

    Text
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Legearen aurrean

    Tales - May 17, 1983 - 2843 Visits
  • Istorio bat

    Jean Diharce, Iratzeder

    Text Irakurriaren ulermena
    Basque traditionals
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Istorio bat

    Tales - Apr 27, 1982 - 2169 Visits
  • HABE Aldizkaria - 40 alea
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    HABE Aldizkaria - 40 alea

    Aurkibidea 6 Idazle kontentagaitzaren tristura. Jon Etxaiderekin elkarrizketa 18 Sail berria: Kuxkuxeroak 26 Detektibe pribatuak. Beldurrez bizi dira Euskadin 30 Sail berrria: testigantza. 48.000 kilometro Land Roverrez Asian zehar (I) 31 Sail berria: kirola. Jokin Mugikarekin elkarrizketa 36 Ipuinak: Zeus eta Hera 41 Sail berria: fotonobela. "Ezer ez da festa" (I)   ...[+]

    HABE Magazine - Apr 1, 1984 - 576 Visits
  • Betiko bizi?

    B2

    Video Listening
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Betiko bizi?

    Zahartzaroa izan du hizpide 'Teknopolis' saioak. Gizartearen zahartzeak dakartzan arazoez eta erronkez hitz egin dute. ...[+]

    Docutec - Oct 27, 2016 - 3525 Visits
  • Hermes eta Argos

    Mario Meunier

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Hermes eta Argos

    Tales - Aug 22, 1984 - 2536 Visits
  • Gizagailuak

    Karlos Santisteban

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Gizagailuak

    Tales - Aug 19, 1984 - 1359 Visits
  • Erabaki latza

    Karlos Santisteban

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Erabaki latza

    Tales - Aug 19, 1984 - 1300 Visits
  • Hefesto edo Vulcano

    Mario Meunier

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Hefesto edo Vulcano

    Tales - Aug 18, 1984 - 1056 Visits
  • Etxegiroan.com

    Etxegiroan.com

    Etxegiroan.com atarian aurkituko ditugunak narrazio laburrak, poemak, liburuen pasarteak eta haurrentzako ipuinak dira, ahoz grabatuak eta musikaz batera eskainiak. ...[+]

    Services and resources - Jul 26, 2010
  • Radio Dramas

    Radio Dramas

  • Narration exercises

    Narration exercises