Learn playing / Tales

ipuinak
Imprimir
  • Keywords: deabru, elefante, erregina, adiskide, errege, ezkondu, hontza, oihan, ipuin, akabatu, amets
  • Number of visits: 1210

Hontza eta elefantea

HABE aldizkariaren 37. alean eman zen argitara ipuin hau, 1984an. Testua eguneratuta ekarri dugu orain IPUINAK atalera.

Cuentos Populares de Asia, 3, Doncel, 1982, 147-150. orr.


Behin batez, oihan itsu batean hontza eta elefantea bizi ziren, eta oso adiskideak ziren. Urte luzetan elkarrekin eraman zituzten pozak eta atsekabeak, eta unerik zailenetan ahaleginak egin zituzten beti elkarri laguntzeko.

Egun batean, elefantea goseak zegoen eta janari bila hasi zen. Oihanean barrena zihoan eta nahiko barruan sartu zenean, bat-batean deabru-bilera batekin topo egin zuen. Deabruen Erregeak amets egina zuen, hain zuzen, ametsetan elefante bat jan zuelarik. Hori dela eta, deabruek beren aurrean haragi eta hezurrezko elefante bat zeukatela ikustean, Erregearen ametsa egia bihurtu zela uste izan zuten. Harrapatu zuten elefantea eta bera akabatzeko prest zeuden. Nahiz eta elefantearen protestak handiak izan, ez zituzten kontuan hartu. Azkenean, zera esan zuen elefanteak:

- Azken mesede bezala, hauxe eskatzen dizuet: nire adiskiderik zaharren eta minenarekin bilera egiten utz diezadazuela.

Deabruek egin zioten mesede hau elefanteari, eta honek bere hitza eman zien, berehala itzuliko zela bera jan zezaten. Gero hontza bere adiskidea ikustera joan zen. Bidean zera galdetzen zion elefanteak ikusten zuen jende guztiari:

- Egia dela uste al duzu, alegia, zuek zerbait ametsetan jaten baduzue, gero egiaz eta benetan jan behar duzuela?

Egia zela segurtatzen zioten denek; beraz, elefante gaixoa gero eta eroriago zegoen eta oso zorigaiztoko sentitzen zen. Azkenean, bere adiskidea bizi zeneko arbolara iritsi zen elefantea eta hontza adar batean lasai eserita aurkitu zuen. Keinuen bidez, elefanteak kontatu zion hontzari zer gertatzen zen eta esan zion:

- Beno, adio, adiskide maite; orain banoa deabruen Erregeak jan nazan.

- Ez, ez, inola ere ez -esan zuen hontzak-; ez ezazu etsi. Uztazu zeurekin joaten eta asmatuko dut zerbait zu salbatzeko.

Horrela bada, bi adiskideak deabruen Jauregira abiatu ziren. Adiskidearen laguntasunak ederki kontsolatu zuen elefantea. Hontza elefantearen buru gainean jarri zen, zeren eta hegan egin behar izanez gero, elefantea baino lehenago iritsiko baitzen horrela.

Deabruak bilduta zeuden tokira iritsi zirenean, hontzak lozorro sakon batetik esnatu berria balitz bezala egin zuen. Harrotu zituen hegoak eta begiak zabal-zabalik, deabruen batzarrari begira geratu zen. Gero esan zuen:

- Egin berria dut amets zoragarri bat, zeren eta deabruen Erreginarekin ezkontzen nintzela egin baitut amets. Beraz, orain benetan ezkondu behar dut berarekin. Non da bera?

Deabruak, ordea, protestan hasi ziren indar bizian. Honela esan zioten hontzari:

- Ezin ezkonduko zara gure Erreginarekin amets ergel batean berarekin ezkondu zarelako.

Berehalakoan erantzun zuen hontzak:

- Nik ezin badut lortu nire ametsak egia bihurtzea, nolatan nahi du zuen Erregeak elefante hau jatea, berak ametsetan jan duela pentsatu duelako bakarrik? Nire adiskidea jan nahi horretan segitzen badu, nik ere zuen Erreginarekin ezkontzeari eutsiko diot.

Deabruak erabat jota geratu ziren, zer egin ez zekitela. Beraz, hontzari eta elefanteari beren etxera itzultzen utzi zieten, eta horrela salbatu zuen hontzak bere adiskide elefantearen bizia.


HIZTEGI LAGUNGARRIA

ADISKIDE MINA
.- Lagun bihotzekoa. Amigo/a intimo/a.
AKABATU.- Hil. Ehiztariak animaliak akabatu egiten ditu.
ATSEKABE.- Nahigabea, zoritxarra.
EGIN BERRIA DUT.- Duela gutxi egin dut, arestian egin dut. Era berean esaten da: aita etorri berria da, ogia erre berria da.
ELKARREKIN ERAMAN.- Compartir.
ERGEL.- Hutsal, balio gutxiko.
ERORI.- Decaído/a.
HEGOAK HARROTU.-Hegoak astindu.
HONTZ.- Búho.
IRITSI.- Heldu, ailegatu.
ITZULI.- Regresar.
JOTA.- Txundituta, leloturik.
LOZORRO.-.Sueño profundo.
OIHAN.- Basoa.
TOPO EGIN.- Ustekabean aurkitu.
UZTAZU.- Utz iezadazu.
ZORIGAIZTO.- Zoritxarra.

 
 

Comments
Login for comment

You may be interested

  • Urrutiko enperadorea

    Juan Benet

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Urrutiko enperadorea

    Tales - Aug 11, 1983 - 980 Visits
  • Muinoa gorria delako
    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Muinoa gorria delako

    Tales - Aug 10, 1983 - 843 Visits
  • Itsuak eta elefantearen auzia

    Idries Shah

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Itsuak eta elefantearen auzia

    Tales - Aug 8, 1983 - 983 Visits
  • HABE Aldizkaria - 37 alea
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    HABE Aldizkaria - 37 alea

    6 Pedro Aldazabal. Laster Euskadiko filmategi ofiziala sortuko da. 9 "Mikelen heriotza". Imanol Uribe: "Jende asko minduko da" 12 Angoulemako feria. Euskal Herriko komikilariak arrakasta lortu dute Europan 18 Eutanasia gure artean. Ondo hiltzen lagundu! 22 Euskal Herriko Karteldegileak (eta IV) 25 Josu Zabala: "Gehienetan amorruak bultzatzen nau musika jotzera" 30 Ipuinak: Hontza eta elefantea   ...[+]

    HABE Magazine - Feb 15, 1984 - 314 Visits
  • Hefesto edo Vulcano

    Mario Meunier

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Hefesto edo Vulcano

    Tales - Aug 18, 1984 - 1073 Visits
  • Etxegiroan.com

    Etxegiroan.com

    Etxegiroan.com atarian aurkituko ditugunak narrazio laburrak, poemak, liburuen pasarteak eta haurrentzako ipuinak dira, ahoz grabatuak eta musikaz batera eskainiak. ...[+]

    Services and resources - Jul 26, 2010
  • Radio Dramas

    Radio Dramas

  • Narration exercises

    Narration exercises