Learn playing / Tales

ipuinak
Imprimir
  • Author: La Fontaine
  • Type: Bestelakoak
  • Keywords: egurzale, bizkarreratu, bizkarreko mina, la fontaine, hurbildu, fabula, herio, alegia, heriotz, egur, ipuin
  • Number of visits: 1086

Egurzalea eta heriotza

HABE aldizkariaren 23. alean eman zen argitara ipuin hau, 1983an. Testua eguneratuta ekarri dugu orain IPUINAK atalera.

LA FONTAINEren Fabula


Egurzale zahar bat, bizkarrean egur-sorta astuna zeramala, mantso-mantso zihoan basoan zehar. Jota zegoen, izerditan blai, ezinean.

-O!- esan zuen-. Oraindik asko falta da nire txabolaraino iristeko eta ezin dut gehiago. Egurra baino gehiago dirudi honek beruna.

Azkenik, zinez ezin zuen eta, bizkarreko minez ezin eraman eta nekeak jota, plausta erori zitzaion egur-sorta lurrera.

-Zoritxarrekoa ni!, bota zuen, hitz egiteko ere indarrik gabe zegoela konturatuz. Ezagutu ote dut plazerik mundu honetara etorri nintzenetik. Ba ote da ni baino gizon eskasagorik mundu zabalean?

-Seme-alabak badituzu -esan zion handik hurbil zebilen txori txiki batek-.

-Bai, arrazoi duzu -erantzun zion egurzaleak-, baina ez dut beraiei jaten ematekorik ere.

-Etxea ere baduzu eta zintzo zaintzen dizu emazteak, jaurti zion berriro txoritxoak-.

-Etxea deitzen al diozu txabola zahar eta txiro horri? Ez! Zertarako jarraitu? Herioak eramango banindu sikiera! Bake ederra denontzako!

Eta horra herioa hurbildu! Egurzalearen nahia betetzera hurbildu ere.

Gizonak, beldurrak jota, berak nahi omen zuena hain gertu ikustean, zera esan zuen eztiki-eztiki:

-Egurra bizkarreratzen laguntzea nahi dut. Barkatu ausardia; ez da lan handia eta ez duzu denbora gehiegi galdu beharrik izango. Neri, ostera, mesede ederra egingo didazu.
 

IKASBIDEA: Heriotzak dena sendatzen du, baina gizakiek nahiago dute edozer gauza hiltzea baino.

HIZTEGI LAGUNGARRIA

AUSARDIA - Atrebentzia.
BERUN - Plomo.
BIZKARRERATU - Bizkarrera jaso .
DIRUDI - Ematen du.
EGUR-SORTA- Carga de leña.
EGURZALE – Leñador/a.
EZTIKI-EZTIKI - Emeki-emeki.
HERIOA - La muerte (Pertsonaia bezala).
HURBIL - Gertu, hur.
IKASBIDE - Moraleja, lección.
JAURTI - Bota, jaulki.
OSTERA - Ordea.
TXIRO - Pobre, arlote.
ZINEZ - Benetan.

 

 
 

Comments
Login for comment

You may be interested

  • Erraldoi berekoia

    Oscar Wilde

    Text Irakurriaren ulermena
    traditional
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Erraldoi berekoia

    Tales - Jul 20, 1982 - 1728 Visits
  • Jostuna, zapataria eta lapurrak
    Text Audio Irakurriaren ulermena Listening
    Basque traditionals Audio
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Jostuna, zapataria eta lapurrak

    Tales - Dec 31, 2000 - 21423 Visits
  • HABE Aldizkaria - 23 alea
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    HABE Aldizkaria - 23 alea

    6 Pello Dospital. Iparraldeko ruggbylaririk famatuena 13 Egutegiak: Babelgo dorrea. Munduan zehar egutegi-mota asko dago 18 Solariuma. Eguzkiaren ordezkoa 19 Bidasoako irlak. Hegazti-gordeleku egin nahi da hor 22 Araba eta Euskara. Garai hobeak datoz 30 Ipuinak: Oreina eta dortoka 31 Ipuinak: Egurzalea eta heriotza 33 Horoskoporik onena. Zure etorkizuna euskaraz.   ...[+]

    HABE Magazine - Jun 15, 1983 - 386 Visits
  • Betiko bizi?

    B2

    Video Listening
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Betiko bizi?

    Zahartzaroa izan du hizpide 'Teknopolis' saioak. Gizartearen zahartzeak dakartzan arazoez eta erronkez hitz egin dute. ...[+]

    Docutec - Oct 27, 2016 - 3706 Visits
  • Emaztearen erretratua
    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Emaztearen erretratua

    Tales - Aug 18, 1984 - 943 Visits
  • Urrutiko enperadorea

    Juan Benet

    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Urrutiko enperadorea

    Tales - Aug 11, 1983 - 1043 Visits
  • Zerura igo nahi izan zuen erregea
    Text Irakurriaren ulermena
    Others
    0
    Number of comments
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa
    izar grisa

    Zerura igo nahi izan zuen erregea

    Tales - Aug 10, 1983 - 966 Visits
  • Etxegiroan.com

    Etxegiroan.com

    Etxegiroan.com atarian aurkituko ditugunak narrazio laburrak, poemak, liburuen pasarteak eta haurrentzako ipuinak dira, ahoz grabatuak eta musikaz batera eskainiak. ...[+]

    Services and resources - Jul 26, 2010
  • Radio Dramas

    Radio Dramas

  • Narration exercises

    Narration exercises