Jarduerak

Joera

  • Aritz Aranburu surflaria:

    Aritz Aranburu surflaria: "Bakarrik bidaiatzeak bizirauten irakasten du"

    Surflari guztien ametsa lortu du Aritz Aranburuk: WCT zirkuitu garrantzitsuan lehiatzea. Horrek esan nahi du munduko 45 surflaririk onenen artean dagoela. Zazpi urte zituela igo zen lehen aldiz surf oholaren gainean. Harrez gero, Australia, Hawaii... leku askotako olatuak ezagutu ditu 22 urteko zarauztar honek. Gazte-gaztetik ekin zion bakarrik bidaiatzeari, eta bidaia horietan eskolan baino gehiago ikasi duela aitortzen du. Otsailean egin zuen debuta WCT zirkuituan, baina lesionatu eta bi hilabete eman behar izan ditu lehorrean . Geroztik, GlobePro Fiji proban parte hartu du baina hirugarren saioan kaleratu egin dute. Ikus ezazu EITBk egindako bideoa: bertan Aritzek lehiaketan izandako gorabeherak azaltzen ditu.

    Aritz Aranburu surflaria: "Bakarrik bidaiatzeak bizirauten irakasten du"
  • Plazan (A1E03)

    Plazan (A1E03)

    Amaiak eta Josuk plazara jo dute, zer edo zer erosi nahi dutelako bazkaltzeko. Bertan, sukaldean ohitura handirik ez eta bertako saltzaileari galdetuko diote gauzak nola prestatu.

    Plazan (A1E03)
  • B2. mailako idazlanak hobetzen

    B2. mailako idazlanak hobetzen

    Sekuentzia honetan aurkituko dituzun idazlanak zuk bezalako ikasleek idatzitako idazlanak dira. Hona ekarri ditugu eredugarri izango zaizkizulako eta, bide batez, hainbat ariketa egingo ditugu.

    B2. mailako idazlanak hobetzen
  • Zer da kyudoa?

    Zer da kyudoa?

    Kirola eta izpiritualtasuna lotzen ditu kyudoak. Diziplina horri buruz argibide gehiago jakite aldera, kyudoa egiten dutenekin hitz egin dugu.

    Zer da kyudoa?
  • Eta zahartzaroan zer?

    Eta zahartzaroan zer?

    Etxean geratzea, adinekoen egoitzara joatea, tutoretzapeko apartamentu batean bizitzea... Gaur egun, aukera desberdinak dituzte adineko pertsonek eta horien inguruan arituko gara.

    Eta zahartzaroan zer?
  • Blanca Urgell, euskara-ikaslea

    Blanca Urgell, euskara-ikaslea

    Blanca Urgell Kultura Sailburua gasteiztarra eta euskaldun berria da. Hasieran euskara zegoenik ere ez zekien pertsona zela esan digu elkarrizketa egin diogunean. Familiako senide batzuen eraginez hasi zen hurbiltzen eta hamalau urte zituela euskara ikasteari ekin zion. Pixkanaka, zenbait ikasturte ikasten eman eta gero, Euskal Filologia ikastea erabaki zuen: "Niretzat hori erabakigarria izan zen, zeren eta, batez ere, han, unibertsitate inguruan nituen euskaldunekin ikasi bainuen. Aurretik egindako kurtsoek asko lagundu zidaten baina mintzapraktika serio orduan hasi nuen".  

    Blanca Urgell, euskara-ikaslea
  • Kukua

    Kukua

    Dokumental honetan, kuku-kumea, bere bizitza aurrera ateratzeko ahaleginean, habian dauden gainontzeko txitak akabatu beharrean dago.

    Kukua
  • Etxeetako etorkizun teknologikoa

    Etxeetako etorkizun teknologikoa

    Urte gutxi barru etxetresna elektrikoak gure ahotsez erabili ahal izango ditugu: hozkailua, berogailua, ordenagailua... Nola imajinatzen duzu etorkizun teknologikoa?

    Etxeetako etorkizun teknologikoa
  • Zenbakien arrastoari jarraituz

    Zenbakien arrastoari jarraituz

    Denbora askoan, ordena kosmikoaren irudikapen gisa hartuak izan dira zenbakiak. Esate baterako Babiloniarrek sakonki aztertzen zituzten ohiko gertaera kosmikoak: gaua eta eguna, ilargi-faseak eta urte-zikloak. Agian, hortik dator zenbakien irudikatze kosmiko hori. Kultura askotan, zenbakiek goi-mailako esanahi sinbolikoa dute eta askotan erabiltzen da zenbakien zientzia etorkizuna iragartzeko ere. Bat, bi eta hiru... Has gaitezen!

    Zenbakien arrastoari jarraituz
  • Ikasleen etxeko lanak, bai ala ez?

    Ikasleen etxeko lanak, bai ala ez?

    Ikasturtean zehar ikasleei bidaltzen zaizkien etxeko lanek eztabaida handiak eragiten ditu guraso zein irakasleen artean. Eta gero eta ikastetxe gehiago dira horiei irtenbideak planteatzen ari direnak.

    Ikasleen etxeko lanak, bai ala ez?

Dokuteka

Aldizkaria

Irakurgai Mailakatuak

  • Denok gara Google

    Denok gara Google

    Bi maitasun-istorio aurkituko ditugu liburuan: Lehenengoan, Iñigo Ormazabal donostiar idazleak eta filosofia ikasten ari den Oianko Atxa ezizena duen bizkaitarrak espazio birtualean egingo dute topo. Bigarrenean, gerra-garaiko kontu batetik abiatuta, iraganeko pertsona baten bila hasiko da protagonistetako bat.

    Denok gara Google
  • Ahazten diren gauzak

    Ahazten diren gauzak

    Bederatzi narrazio hauek ahanztura dute lotune, ahanztura pertsonala eta kolektiboa hainbat gairi lotua: sexu-jazarpena, errefuxiatuak, borroka armatuaren eragina bikote batean, gaixotasun baten eragina gogoratzeko orduan, nola ari garen hiriko eskaleak ahazten…

    Ahazten diren gauzak
  • Printze Txikia

    Printze Txikia

    Antoine de Saint-Exupéryk 1943an idatzitako liburu honek kontatzen du nola Printze Txikiak unibertsoko hainbat leku ezagutzen dituen bere asteroidetik abiatuta. Lur planetan hegazkin-pilotu bat ezagutuko du, eta jabetuko da pertsona helduek oso era bitxia dutela mundua ikusteko.

    Printze Txikia
  • Ur biren artean

    Ur biren artean

    Lehen Mundu Gerran girotutako hamabi ipuin ekarri dizkigu Patxi Iturregik, horietako hiru itsaso zabalean kokatuak eta beste bederatziak Bilbo edo Bilboko itsasadarrean. Ipuinotan garai hartako Bilboko bizimodua eta jendearen erretratua osatu digu idazleak.

    Ur biren artean

C1 Idazmena

Talde-lana

Open mobile version