Jarduerak

Joera

Dokuteka

Aldizkaria

Talderako jarduerak

Mintzamena Lantzen

Irakurgai Mailakatuak

  • Sara

    Sara

    Jabi Elortzaren lehen eleberria den honek 15 urte inguruko nerabe-talde baten bizipenak kontatzen ditu. Gazte hauek ikastetxe berekoak dira eta ikastetxetik kanpo ere hainbat kontutan nahastuko dira: abortua, drogak, bortxaketa…

    Sara
  • Gu orduko hauek

    Gu orduko hauek

    Zortzi kontakizunekin osatu du bere lehen liburua Garazi Arrulak, eta azkenak eman dio izenburua bildumari. Gizakien arteko distantzia eta inkomunikazioa dira ipuin hauetako gai nagusiak.

    Gu orduko hauek
  • Jessicaren itzala

    Jessicaren itzala

    Eleberri honetan Francis nerabe bakartia eta Jessica mamuaren arteko harremana kontatuko zaigu, desberdin izateaz eta nerabeek jasaten dituzten traumez ere hitz egingo digu Andrew Norrissek.

    Jessicaren itzala
  • Gailur Ekaiztsuak

    Gailur Ekaiztsuak

    Umetako lehen amodio bortitz eta menderaezin baten istorioa da eleberri honetan kontatzen dena, XIX. mendean kokatutako obsesio baten kontakizuna.

    Gailur Ekaiztsuak
  • Arrotza

    Arrotza

    Albert Camus idazle eta filosofo frantziarrak 1942an idatzi zuen nobela hau. Bertako pertsonaia nagusia Meursault jauna da, bulegari arrunta eta gizaki axolagabea, bere inguruan dagoenaren aurrean guztiz pasibo jokatzen duena. Izan ere, arrotza da bere inguruan gertatzen denarekiko.

    Arrotza
  • Hitzontziak

    Hitzontziak

    Hitzontzi hutsak dira eleberri honetako lau protagonistak, iraganeko mamuen sufrikarioa eraman ezinda dabiltzanak. Elkar ezagutzen ez duten lau pertsona hauek taberna batean egingo dute topo eta maiz elkartzen hasiko dira, bakoitzaren nahigabea eta iragana azaleratuz.

    Hitzontziak
  • Horma

    Horma

    Bere lana maite duen itzultzailea da nobela honetako narratzailea. Narratzailearen amak alzheimerra du, eta semeak, maiz, interpretatu egin beharko ditu amaren mezu eta asmoak.

    Horma
  • Arbasoen ituna

    Arbasoen ituna

    Eleberri honekin Toti Martinez de Lezeak Enda Lur eleberriaren jarraipena dakarkigu. Eleberri hura kokatuta zegoen garaitik berrogei bat urtera gertatzen dira eleberri honetako istorioak, eta jentil eta pertsonaia mitologikoetan sinesten zen leinuen sasoian dago kokatua, Erdi Aroan.

    Arbasoen ituna
Open mobile version