"Nork" ergatiboa


K.- Inguruko erdarek ez bezala, euskarak bere-berea du nork izen sintagmak daraman "-k" atzizkia, gramatikariek ergatibo izena ematen dioten hori, alegia. Eta beti-beti, euskaraz, subjektua dena.

N.- Baina badu nork izen sintagma honek funtsezkoa eta oinarri-oinarrizkoa den berezitasun edo ezaugarri bat: nork izen sintagma honek beti daramala "-k" atzizkia, hau da, hitz bukaerako "-k" hori beti  agertzen dela.

K.- Kontu egin gaztelaniaz subjetuak ez duela horrelako aldaketarik, baina ikus dezagun esaten ari garen hau pare bat adibidetan.

N.- Gaztelaniaz, esaterako, "ha venido Mikel" eta "lo ha traido Mikel" esaldietan beti Mikel agertzen da, inolako aldaketarik gabe; azken "-k" hori gabe, alegia.

Baina, euskaraz bereizi egiten ditugu: "Mikel etorri da" eta "Mikelek ekarri du".

K.- Horra hor, beraz, nork izen sintagmaren ezaugarri hori: "Mikelek". Beraz, esandakoaren arabera, honatx oker-zuzenketa.

Ez esan "gu bezala idazten du", baizik eta...

N.- "Guk bezala idazten du".

K.- Ez esan "Marian baino hobeto egin dituzte gauzak", baizik eta...

N.- "Marianek baino hobeto egin dituzte gauzak".

K.- Edota, azkenik, ezta ere, ez esan "hi adina irabazten dik hark", baizik eta...

N.- "Hik adina irabazten dik hark".


 + "Guk bezala idazten du"


 - "Gu bezala idazten du"


 
 

Comments
Login for comment

Dec 31, 1969
Number: 311405
Number of visits: 16313

You may be interested