Learn playing / Recipies


recetas
Imprimir
estrella gris estrella gris estrella gris estrella gris estrella gris
  • Type: postres
  • Keywords: su txikia, koilarakada, aranpasa, konpota, errezil, postre, instrukzio, osagai, sagar, errezeta
  • Number of visits: 1075
  • Comments: 0

Sagar-konpota

Osagaiak:
Kilo bat Errezil-sagar
Azukrea (6-8 koilarakada handi)
Ura (sagar-zatiak estaltzeko adina)

Nola egin:
Sagarrak zuritu, haziak kendu eta zatitu. Ahalik eta azkarren, ontzi batean jarri, azukrea nahastu eta ura bota, dena tapatu arte (azkar ibili, berehala iluntzen baitira sagarrak).
Ontzia su txikian jarri eta utzi sagarrak bigundu arte (30 minutu inguru). Noizean behin, baieztatu nahikoa ur badaukatela eta sua ez dagoela altuegi.

Nahi izanez gero, aranpasa batzuk erantsi.

Konpota asko egiten baduzu, jakin ezazu kristalezko ontzi batean jasotzea komeni dela, leku freskoren batean eta, ahal dela, argitatik urrun. Hainbat aste iraungo du horrela.
 

 
 

Comments
Login for comment

You may be interested