Learn playing / Recipies


recetas
Imprimir
estrella gris estrella gris estrella gris estrella gris estrella gris
  • Type: postres
  • Keywords: xehe-xehe egin, orea, ogi-mami, adaxka, limoi-azal, zuritu, kanela, azukre, esne, intxaur, instrukzio, errezeta
  • Number of visits: 1071
  • Comments: 0

Intxaur-saltsa

Osagaiak 4/5 lagunentzat:

• 250 g intxaur (zurituak)
• Litro bat esne oso
• 100/200 g azukre, norberaren gustuaren arabera
• Kanela-adaxka bat
• Limoi-azal zatitxo bat
• 50 g ogi-mami lehor


Postre goxo hau prestatzeko, lehenengo, intxaurrak kraskatu eta oskolak kenduko dizkiegu. Gero, arrabolez (nahiz ardo-botila batez…) xehe-xehe egingo ditugu ore fin bat lortu arte.
Bestetik, lapiko batean esnea berotzen jarriko dugu eta limoi-azala eta kanela-adaxka gehituko dizkiogu esneak zaporea har dezan.


Esnea irakiten hasten denean, lapikoa sutatik kendu, limoi-azala eta kanela-adaxka atera, azukrea bota, eta intxaurrekin egindako orea gehituko diogu. Jarraian, egurrezko koilara batez eragingo diogu nahasturari ondo urtuta gelditu arte.
Orduan, sutan berriro ipini eta ostera ere eragingo diogu sarritan nahasturari. Gutxienez 30 minutuz izango dugu su txikian eta, bukaera aldera, ogi-mamiak gehituko dizkiogu. Ondo eragin eta gero saltsa nahikoa lodituta dugunean, sutatik atera eta gure postrea prest izango dugu.
Urtsuegi atera zaigula iruditzen bazaigu, luzaroagoan eduki dezakegu sutan. Lodiegi badago, ostera, esne gehiago isuri eta arindu egingo dugu, betiere sutatik atera aurretik.


Amaitzeko, lauzpabost ontzitxotan banatuko dugu orea. Kontuan hartu, batetik, intxaur-saltsa gutxi janda ere, laster asebeteko garela; eta bestetik, sutatik kendutakoan are gehiago lodituko dela saltsa berez. Nahi izanez gero, ontzitxoak dekoratu egin daitezke menta hostoekin, txokolate zati batzuekin, edo zuek egoki deritzozuenarekin.
Jaki hau, gustuaren arabera, beroa, epela nahiz hotza jan daiteke.
On egin!

 
 

Comments
Login for comment

You may be interested