Learn playing / Recipies


recetas
Imprimir
estrella gris estrella gris estrella gris estrella gris estrella gris
  • Author: Miren (Eibarko Udal Euskaltegia)
  • Type: postres
  • Keywords: eibarko udal euskaltegia, bizkotxo, pastel, postre, instrukzio, ijito, errezeta, krema, agintera
  • Number of visits: 326
  • Comments: 0

Ijito-besoa

BIZKOTXOAREN OSAGAIAK:
5 arrautza
10 koilarakada azukre
5 koilarakada irin
Gurina
Irina

PASTEL-KREMAREN OSAGAIAK: (Hobeto bezperan egitea)
4 arrautza (3 gorringo – 1 osoa)
7 koilarakada azukre
2 koilarakada irin
½ litro esne
Azukre hautsa

NOLA EGIN:
Pastel-Krema: Arrautzak, azukrea eta irina bota ontzi batean eta nahastu. Esnea berotu. Gero, esne beroan poliki-poliki aurreko nahasketa gehitu, nahastu egurrezko koilararekin. Egosi, etengabe nahastuz, loditu arte. Laga hozten eta gero sartu hozkailuan.
Bizkotxoa: Edukiontzi oso lehor bitan jarri arrautzak, zuringoak alde batetik eta gorringoak bestetik. Zuringoak elur-puntuan jarri. Azukrea gorringoari bota (10 koilarakada) eta nahastu zuritu arte. Bota irina gorringoetara eta sardexka batekin nahastu. Bota gorringoak zuringoetara. Nahastu dena. Jarri gozogintza papera erretilu batean. Bota nahasketa eta zabaldu, forma karratua hartu arte . Jarri erretilua labean beheko aldean. 200º an goitik eta behetik. 10 minutu eduki. Gero, kendu labetik eta oraindik beroa dagoenean, tolestu bizkotxoa. Ireki bizkotxoa berriro eta pastel-kremaz bete. Berriz tolestu. Azukre hautsa bota dekoratzeko.

Miren (Eibarko Udal Euskaltegia)

 

 
 

Comments
Login for comment

You may be interested