Learn playing / Recipies


recetas
Imprimir
estrella gris estrella gris estrella gris estrella gris estrella gris
  • Author: Elena (Eibarko Udal Euskaltegia)
  • Type: verduras
  • Keywords: eibarko udal euskaltegia, pastel, instrukzio, osagai, barazki, errezeta, ikasle, aholku, agintera
  • Number of visits: 335
  • Comments: 0

Barazki-pastela

OSAGAIAK:
Barazkiak
Kipula bat
2 berakatz-ale
Porru bat
Alberjinia bat
Kuiatxo bat
Piper gorri bat
1 edo 2 azenario

Bestelakoak:
4 arrautza
150 gramo gazta, birrinduta (hobe Emmental gazta bada)
Katilu bat esne
Olioa
Gatza
Gozatzeko, piperbeltz apurtxo bat
Oregano apurtxo bat

NOLA EGIN:
Lehenengo, zuritu kipula, berakatza, porrua eta azenarioak eta txiki-txiki egin. Ondoren, barazkiak garbitu alberjinia, kuiatxoa eta piper gorria, eta hauek ere txiki-txiki egin. Jarraian, zartagin handian olioa berotu eta lehenengo kipula eta azenarioa frijitu pixka bat eta gero piper gorria, alberjinia, eta kuiatxoa, eta azkenik, gehitu porrua eta berakatzak. Gatzaz eta oreganoz ondu, eta gorritu dena. Erretiratu sutatik eta kendu olioa. Ontzi batean irabiatu arrautzak, segidan gehitu esnea eta gazta birrinduta; nahastu. Ondoren, bota barazki guztiak eta ondo nahastu. Laberako ontzi batean irauli nahaste guztia eta sartu labean 30 minutuz (200 graduan). Azkenik, aurkeztu azpil batean tomate-saltsarekin batera.

Elena (Eibarko Udal Euskaltegia)

 

 
 

Comments
Login for comment

You may be interested