Learn playing / Recipies


recetas
Imprimir
estrella gris estrella gris estrella gris estrella gris estrella gris
  • Author: Javi (Eibarko Udal Euskaltegia)
  • Type: carnes
  • Keywords: oilagor, eibarko udal euskaltegia, ehiza, osagai, eibar, errezeta, ikasle, aholku, agintera
  • Number of visits: 271
  • Comments: 0

Oilagorrak bere zukuarekin

Lau pertsonarentzako OSAGAIAK:
4 oilagor
Foiea, 60 gr.
Hainbat oilasko-gibel
Brandy pixka bat
Oporto pixka bat
Salda zuria
Arto-irina
Esne-gain zurrusta bat
4 opil txigortu

OSAGAIAK:
3 Baratxuri-ale
2 Exalota
Azenario bat
Porru bat
Tomate txiki bat
Ezkai-pixka bat
Aleko piperbeltza
Intxaur muskatua
Gatza
Olio pixka bat

NOLA EGIN:
Oilagorra lumatu. Luma txikiak kentzeko oilagorra sutan pasatu. Burua moztu eta gorde, bana itzazu labanaz bularkia eta izterrak, eta atera ezazu bere oskoletik sabela (jateko onena da) Karkasak sueztituko ditugu olio pixka batekin su handian, eta bi baratxuri-ale, porrua, azenarioa eta tomatea gehituko ditugu, dena txikituta. Piperbeltza ere bai. Barazkiak bigundu direnean, Oportoa eta ezkaia gehitu behar ditugu. Gehitu salda zurrusta bat eta utzi oso su leunean egosten ordu bat edo bi. Bitartean, olio pixka baten burua eta oilagorraren izterrak frijitu. Erretiratu eta gorde. Olio horretan, ogia frijitu. Lapiko txiki batean exalota sueztitu, eta oilasko-gibelak eta sabelak gehitu. Gatza eta piperra bota, eta brandy-pixka bat eta Oporto pixka bat gehitu. Intxaur muskatua gehitu eta foiea, esne-gain-zurrusta bat eta ezkai pixka bat ere bai. Txikiagotzen utzi eta irabiagailuarekin birrindu. Hozkailuan gorde. Oilagorraren zukua iragazi eta koilarakada batzuk soilik geratuko dira. Bularkia erre olio pixka batekin. (Plantxak oso bero egon behar du). Bularkiak gorrituta egon behar du, eta barrua gutxi eginda.

NOLA AURKEZTU:
Plater batean bularkiak jarri eta izterrak ipini alboan. Ondoan, oilagorraren sabelaz eta oilasko-gibelekin egindako pate koilarakada eder bat eta inguruan zuku kordoi eskuzabala. Eta guztiaren gainean oilagor frijituaren burua.

Javi (Eibarko Udal Euskaltegia)

 

 
 

Comments
Login for comment

You may be interested