Learn playing / Recipies


recetas
Imprimir
estrella gris estrella gris estrella gris estrella gris estrella gris
  • Author: Maria (Eibarko Udal Euskaltegia)
  • Type: carnes
  • Keywords: eibarko udal euskaltegia, behar izan, denborazkoak, barraskilo, instrukzio, osagai, prestatu, garbitu, errezeta, ikasle, aholku, agintera
  • Number of visits: 311
  • Comments: 0

Barraskiloak

OSAGAIAK:
Kilo bat barraskilo
2 kipula
2 berakatz-ale
6 piper txorizero
Porru bat
300gr. urdaiazpiko
100gr. urdai
Pipermin bat
Perrexila
Ardo zuria

BARRASKILOAK NOLA GARBITU
1. Ordu bat ur hotzarekin
2. Ordu erdi ur epela eta gatzarekin
3. Ordu erdi ur epela, gatza eta ozpinarekin

BARRASKILOAK NOLA EGIN
Kazolan ipini barraskiloak urarekin. Ura irakiten hasten denean, kendu. Beste kazola batean ipini ura, porrua, kipula bat, berakatz-ale bat, ardo zuria eta gatza. Sartu barraskiloak eta egosi ordu eta erdi.

SALTSA NOLA EGIN
Zartaginean ipini olioa, kipula bat zati txikitan eta txorizeroen okela. Beste zartagin batean, olio apur batekin, egin urdaiazpikoa eta urdaia zati txikietan. Egin minutu batzuk eta sutatik kendu. Saltsan sartu barraskiloak eta gehitu beste saltsa, urdaiazpikoarena. Bota pipermina eta gatza. Dena batera egosi, ipini ordu erdi ala berrogei minutu. Gainean bota perrexil apur bat. Eta jan hurrengo egunean.

Maria (Eibarko Udal Euskaltegia)

 

 
 

Comments
Login for comment

You may be interested