Learn playing / Recipies


recetas
Imprimir
estrella gris estrella gris estrella gris estrella gris estrella gris
  • Author: Outmane (Eibarko Udal Euskaltegia)
  • Type: pastas
  • Keywords: eibarko udal euskaltegia, pizza, instrukzio, osagai, prestatu, errezeta, ikasle, aholku, agintera
  • Number of visits: 498
  • Comments: 0

Pizza

OSAGAIAK:
2 piper italiar
Tipula bat
100gr oliba (50gr oliba zuri eta 50gr oliba beltz)
50gr tomate-saltsa
50gr perretxiko
200gr Mozzarella gazta
300gr irin-ore

 

NOLA PRESTATU:
Lehenbizi, piperrak, tipulak, perretxikoak eta olibak zati txikitan moztuko ditugu. Ondoren, dena nahastuko dugu katilu batean. Gero, zartagina su gainean jarriko dugu, nahasketa botako dugu bertara eta gutxi gorabehera 5 minutu utziko dugu frijitzen. Bitartean, irin-orea sartuko dugu labean forma hartzeko (bakarrik 2 minutu). Hartuko dugu irin-orea eta tomate-saltsa pixka bat jarriko diogu gainean Mozzarellarekin. Orain nahasketa botako diogu irin-orearen gainean eta berriro Mozzarella. Amaitzeko, labean sartuko dugu irin-orea. 15 minutu pasa ondoren, atera egingo dugu eta prest egongo da. Ala! Jatera!

Outmane (Eibarko Udal Euskaltegia)

 
 

Comments
Login for comment

You may be interested