Learn playing / Recipies


recetas
Imprimir
estrella gris estrella gris estrella gris estrella gris estrella gris
  • Author: Bego (Eibarko Udal Euskaltegia)
  • Type: carnes
  • Keywords: quiche, lorraine, eibarko udal euskaltegia, behar izan, denborazkoak, hirugihar, tresna, instrukzio, osagai, prestatu, eibar, errezeta, agintera
  • Number of visits: 114
  • Comments: 0

Quiche Lorraine

OSAGAIAK:
Hiru arrautza
200ml esne-gain
Tipula bat
150gr. hirugihar
150gr. York urdaiazpiko
Hostore bat
Piperbeltz pixka bat
Intxaur muskatu pixka bat
Gazta birrindua
Olioa
Gatza
TRESNAK:
Irabiagailua
Zartagina
Irabiagailu-ontzia
Ontzia
Koilara
Labana

NOLA EGIN:
Lehenik, olioa ipini zartaginean eta tipula bota, olio errea egiteko. Bitartean, hirugiharra eta urdaiazpikoa txikitu zati txikitan eta zartaginera bota. Bertara gatza eta intxaur muskatu pixka bat bota. Gero, ontzi batean hiru arrautza, esne-gaina eta piperbeltz pixka bat bota, eta dena irabiagailuarekin nahastu. Amaitzeko, hostorea labeko ontzi batean ipini, urdaiazpikoa, tipula eta hirugiharra bertara bota. Ondoren irabiagailuarekin egin dugun nahasketa bota horren gainean eta gazta birrindua jarri. Hau egin ondoren, labean sartu 20 minutu 180ºtan.

Bego (Eibarko Udal Euskaltegia)
 

 
 

Comments
Login for comment

You may be interested