Docutec Card

Isunak txirrindulariei

Donostiako udalak isunak jarriko dizkie arauak betetzen ez dituzten txirrindulariei.

Gai horri  buruzko erreportajea egin dute Euskadi Irratian, eta gaiarekin zeresana duten protagonista batzuekin hitz egin: udaleko zinegotzi batekin, oinezkoekin eta txirrindulariekin.

 

Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria 1: Ba, Donostian ere bada kontuan hartzeko oharra: hemendik aurrera isunak jarriko dizkietela bizikletan arauak errespetatu gabe doazenei. Eta isun  horiek, ba, 50 eurokoak izan daitezke edo garestiagoak: 200 eurokoak ere izan daitezke. Arinenak, esate baterako, txirrinik gabe joatea, edo argirik gabe joatea. Horiek 50 euroko isuna izan dezakete. Baina badira isun larriagoak; esate baterako, bizikletaz joan eta telefono mugikorretik hizketan joaten direnei, edo musika entzunez joaten direnei, ba, horiei 200 euroko isuna ere jarri diezaiekete.

Jon Albisu, mugikortasun-zinegotzia da Donostiako udalean, eta berak azaldu digu zer dela-eta hasiko diren bizikletaz doazenei isunak jartzen.

J. Albisu zinegotzia: “Lau hilabete daramagu abisatzen jendeari: espaloietan ezin dela joan bizikletarekin, kaskoak ezin daitezkeela eraman, eta telefonoz ezin dela hitz egin bizikleta gainean… Eta, bueno, momentu bat iritsi da istripu asko daudela, eta behartuta gaude muga bat jartzera. Erabilera asko igo da azken urte hauetan. Eta ikusi dugunez, istripuak ere igo dira,  %20a horrela igo dira. Eta, orduan, bermatu nahi badugu bizikletaren erabilera ikusten dugu, neurri batean, mugak ipini behar direla. Eta, batez ere, udan askoz gehiago. Hau da [%20] urteko media; orduan, neguan askoz gutxiago da. Uda etorri da, ikusten duzuenez, eta ikusten dugu erabilera goraka joaten baldin bada, azidenteak ere gero eta gehiago egongo direla. Orduan, behartuta gaude, nahi eta nahi ez mugak jartzera, segurtasun aldetikan”.

Esataria 1: Mugak jarri behar direla, eta entzun duzue, ba, esate baterako, txirrina eta beharrezkoak izango direla hemendik aurrera; bai, behintzat, ibili nahi baduzue Donostiako kaleetan, betiere. Ba, Euskadi Irratia Donostiako kaleetan izan da eta oinezkoei zein txirrindulariei galdetu die ea nolakoa den, ba, euren arteko elkarbizitza, eguneroko elkarbizitza hori, ezta.

Haurdun dagoen oinezkoa: Normalean, errespetuarekin ibiltzen dira, nire uztez; bueno, niri gertatu zaidana, e, igual haurdun egoteagatik kontu gehiagorekin ibiltzen dira, ez dakit, baina nirekin oso ondo.
Esataria 2: Zu sartzen zara bide gorrietan, oinez zoazenean?    
Haurdun dagoen oinezkoa: Batzuetan konturatu gabe, bai, eta saiatzen naiz ateratzen. Baina batzuetan ez naiz konturatzen eta barruan nago.

Oinezko gizona: Nola ibili behar duten? Bakoitzak bere obligazioak konplituta. Bizikleta gainean doazela beraiek markatuta daukaten lekutik, eta guk haiek errespetatu behar ditugu, baina haiek ere bai gu. Atzo bezala, hor Kontxan ia gizon bat harrapatu zuten, orain egin duten berri horretan. Bizikletak a toda metxa.
Esataria 2: Eta oinezkoak ere sartzen gara bidegorrietan?
Oinezko gizona: Hori errespetatu egin behar da. Nik hona etortzen garenean, beti esaten dut, “kontu hor, hori bizikleten bidea da eta”. Baina, hara, ari gara jartzen, egunetik egunera atzeraka. Atzeraka, konpleto zienporzien. Kale Getarian ere lehengoan hor bagindoazen nire andrea eta biok eta bizikleta batek ia bota gintuen. Indarrean.
Esataria 2: Udaletxea hasiko da isunak jartzen.
Oinezko gizona: Badago premia!

Oinezko neska: Bueno, ba, ni bizikletaz joaten naiz ahal dudanean bidegorritik, baina batzuetan espaloitik sartzen naizenean jendea kexatzen da bastante. Jendeak nahi du desmontatua joatea,  bizikleta eskuan  hartu eta zu ibiltzen. Jende asko dagoenean karreteratik joaten naiz; eske batzuetan saiatzen naiz bidegorritik joaten, baina batzuetan buelta handia eman behar duzu eta, bueno,
Esataria 2: Badakizu hasiko direla isuna jartzen?
Oinezko neska: Ja, enteratu naiz. Bueno, ba, ez zait gehiegi gustatzen, batez ere musikagatik. Jode, igual eguraldi ona egiten duenean eta horrela bizikleta hartzea Donostiara etortzeko oso ondo dago eta musikarekin… Bueno, ni beti joaten naiz musikarekin… batez ere horregatik. Eta kaskoarena ere, bueno, sin mas. Bueno, gero espaloitik ibiltzearena eta horrela, ulertzen dut. Badakit nik gaizki egiten dudala.

 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
May 30, 2012
Number: 992516
Duration: 00:04:13
Number of visits: 6674