Docutec Card

Sare sozialak

Teknologiaren abiadurari jarraitzeko entrenatu beharra dago. Korrikalari saiatu izan beharra dago. Ez baita erraza azkeneko asmakizunik berrienaren jakitun izatea.

Gainera berriena harrapatu dugunerako, beste zerbait asmatzen digute, ta akabo, berriz ere atzean. Euskadi Irratiko entzungai honetan teknologia berrien olatuak zer eragiten dien azaldu digute hiru gonbidatuk.
 

Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria: Teknologiaren abiadurari jarraitzeko entrenatu beharra dago.Korrikalari saiatu izan beharra dago. Ez baita erraza azkeneko asmakizunik berrienaren jakitun izatea.

Esataria 2: Eta gainera berriena harrapatu dugunerako ba beste zerbait asmatzen digute, ta akabo, adibidez, orain smsak erabiltzea.. buf… zaharkitua geratzen ari da eh? Hori ez da puntaren pintan ibiltzea. Ez eta pentsatu ere! Orain whatsapp-ak bidali behar dira eta whatspparen olatua ez baduzu harrapatu ez omen zara inor eh? Horrela bizi du jendeak, jende askok teknologiaren mundu hau.

Esataria: Facebooken eta Twitterren ere egon beharra dagoela ematen du. Helbide elektronikoz mezu arruntak bidaltzea oso zaharkitua geratzen ari da. Orain badirudi sare sozialetan idatzi behar duzula bururatu zaizun azken txistea, sormenak eman dizun azken burutazioa edo egiten ari zarena edo bizilagunak esan dizuna, zerbait kontatzea da kontua. Fakun Aznarez, hola, egun on!

F. A:: Hola, Manu.
Esat.: Zu nahiko aktiboa zaitugu sare sozialetan, gustukoa duzu teknologiaren abiadura?
F. A.: Bai, bai, gustuko dut. Jaso eta eman, jaso eta eman… batzuetan gehiago eman jaso baino bai, bai… mantentzen dut halako harreman birtuala baina benetakoa hainbat txikitako lagunekin. 14.000 kilometrotan daudenekin…
Esat.: Zure kasuan lagungarri da. Sare sozialak balio izan dizute urrutian dituzun lagunak eta ezagunak eta gertuago izateko.
F. A.: Bai eta berreskuratzeko harremana.
Esat.: Oier Zearra. Oier, hola, egun on!
O. Z:: Hola, egun on!
Esat.: Zein da zure jarrera teknologia berri eta azkar hauen aurrean?
O. Z.: Bueno, nik uste dut tresna baliagarriak direla, orain, norberak ikusi beha du ze puntutaraino erabiltzen dituen baina nik egia esan nahiko desfasatuta gelditu naiz zentzu horretan: Facebooken badaukat perfil bat eta… baina ez diot kasurik egiten. Ia hilabeteak ere badaramatzat sartu ere ez naizela egiten, baina argi dago hor dagoen tresna bat dela eta… Hori telebista bezala izaten da ez? Gero norberak aukeratu behar du nola erabili eta… berez nik ez dut uste ez ona eta ez txarra denik…
Esat.: Desfasatuta geratzea oso erraza da ze teknologiek daramaten abiadan normala da.
O. Z.: Bai, egia da gaur egun iada ohitu egin garela eta nik uste dut ba hortik ihes egitea ia ezinezkoa dela. Duela urte batzuk facebook edo twitterri buruz hitz egitea arraroa zen eta gaur egun, bueno, komunikabideen maila ere bai, ez? Albisteak eta jakiteko… hori da azkeneko modu errazena ez? Twitter bidez jende asko komunikatzen da eta gauza askotaz horrela enteratzen gara.
Esat:: Ana Elordi, egun on!
A.E.: Bueno, bueno, zen bat abiadura eta zenbat hartu eta eman… bueno, bueno… Ia niretzako gehiegi da.
Esat.: Zuretzako gehiegi da?
A.E.- Ba igual desfasatuta egongo naiz baina niretzako ez da hain… ez dakit, pixka bat pasatzen gabiltza ia, ez? Arinegi nahi dugu joan…
Esat.: Bai zuk adibidez Ana zer egiten duzu lagun bidali nahi badiozu enkargu bat uso hegalari bat bidaltzen diozu?
A.E.: Bai zera!! Oitz mendian sua egiten dut zera…
Esat:: Ja, ja…
Esat.2: Ez pasa, ez pasa Manu…
Esat.: Joaten zara bizilagunaren etxera tinbrea jotzen  diozu eta iasta ez?
A.E.: Nahikoa da, nahikoa da…eske benetan, gehiegi da. Mezuak ondo daude. Nik horiek ere erabiltzen dut. Oraindik facebook eta twitter edo hori ez dut erabiltzen. Ta whatsapp-arena ia bada bale, ikasiko dut baina trankil, ez dago halako presarik. Zenbat gauza esan behar dugu egunean bada? Beno, beno, ia benetan pixka bat barregarri ere izaten gara, ezta?
O.Z.: Horrek denak erabili gabe ere bizi leike ez? 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
May 28, 2012
Number: 989585
Source:
Duration: 00:03:50
Number of visits: 7563