Docutec Card

Tximistak jotzen bazaitu?

Tximistak jotzen bazaitu zer gertatuko da zure gorputzean? Ze ondorio? Eta ez jotzeko zer egin behar dugu?

Tximisten inguruan aritu da Aitor Bergara fisikaria irratsaio honetan eta azalpen eta aholku ugari eman ditu.

Transcription:[+] Transcription:[-]


- Tximistak jotzen bazaitu, nolabait, gorputza neurri handi batean ura denez, ura nahiko eroale ona denez, orduan sortzen du korronte bat, eta zure gorputzean zehar korronte bat pasatzen da. Orduan, zure gorputzean zehar korronte bat pasatzen bada, orduan, korrontearekin lotuta daukagu Joule efektua, eta Joule efektua da energia disipatzen dela, hori da edozein motorretan gertatzen dena, motorrak ere berotuta geratzen dira. Hori da… barnetik pasatzen diren korronteengatik gertatzen da. Ba, gure gorputzarekin gauza bera, korronte bat pasatzen bada, orduan berotu egiten da eta erre egin daiteke. Eta horrek badauka bere… nahiz eta ez hil, baina badauka bere… erredurak sortu ditzake. Hori alde batetik. Gero, beste aldetik, badaukagu, nola ez, gorputzean badaukagu nerbio sistema, nolabait, eroankortasunarekin edo konduktibitatearekin lotuta dagoena. Azken finean, nerbio sistemak nola bidaltzen du informazioa? Ba korronte txikiak badira ere, ba… korronteak bidaliz. Ba horrek jasaten du eragin handiena. Eta, horrekin lotuta, hainbat kalte neurologiko sortu ditzake tximistak berak, zeren, klaro, nerbio sistema ez dago ohituta horrenbeste… korronte handiak jasateko, eta hori da tximista baten aurrean gertatzen dena. Eta azkeneko efektua, eta agian inportanteena, eta izatez hil egiten zaituena, da beste nerbio oso berezi batekin dago lotuta, eta hori da nerbio… bihotzarekin lotutako nerbioa, bihotzaren funtzionamendua kontrolatzen duen nerbioa. Eta hori kaltetu egiten bada, orduan bihotza gerta daiteke geratzea edo arritmiak sortzea, eta horrek nolabait hiltzen zaitu neurri handi… gehienetan. Baina, ez pentsa, badaude…, estatistiken arabera, esaten dute nola %70ak, tximistak jotako %70ak, nolabait, bizirik ateratzen direla. Orduan, nahiz eta bat-batean edo hurbil halako tximistaren bat erortzen denean erabat ikaratuta geratzen garen, gero efektuak, behintzat horrela iruditzen zait niri, ez dira horren larriak.

- Eman ditzagun aholku praktiko batzuk. Beste noizbait ere aipatu izan dugu. Adibidez, mendian harrapatzen bagaitu tximistak, zer egin behar da, Aitor?

- Hortxe badaude… gauza edo neurri orokorrena eta mantendu egin behar dena da… ez dugu destakatu behar, o sea, ez destakatzea. Eta horrek zer esan nahi du? Ba, nolabaiteko puntak, tximistak erakartzen dira puntengatik, zeren puntetan, normalean, karga metatzen da. Eta orduan, zuk destakatzen baduzu, hau da, esate baterako, landa batean bazaude, nolabait erabat leuna bada eta zu bazaude hortxe, landa horretan dagoen zutunik dagoen bakarra, orduan punta zu zara eta orduan zu zara kasu honetan destakatzen ari zarena eta orduan tximistak zure ingurunean jo ezkero, zuregana joango da. Hori da dagoen efekturik… mantendu edo kontuan hartu egin behar den neurririk orokorrena.

- Non bilatu babesa, Aitor, non babestu gaitezke?

- Non babestu? Ba, leku ziurrena, kotxea.

- Kotxea? Kotxe barruan sartzea?

- Kotxe barruan, lehen aipatu dugun arrazoiarengatik: ez kotxea, kotxe gurpilak gomazkoak direlako eta goma isolatzailea denez babesten gaituelako, ez da horregatik, hor badago mito bat. Mito hori dago, nolabait… goma badugu, edo gomazko zapatak erabiltzen baditugu, orduan nolabait babestuak gaudela eta isolatuak, lurrarengatik isolatuak gaudela… Hori ez da egia, gomazko zapatak ez du ezer egiten tximista baten aurrean.

- Begira!

- Hori bai, kotxearen barruan bagaude, igotzen baditugu leihatilak, hori inportantea da ere, orduan hortxe ziur gaude; kotxea jotzen badu ere, ez zaigu ezer gertatuko, zeren kotxea bera da, lehen aipatu dugun bezala, Faraday-ren kaiola hori, kotxearen ingurutik pasako da korrontea baina gu barruan egonik.

- Kotxeak babestuko gaitu. Ez badaukagu kotxerik hurbil?

- Ez badaukagu kotxerik hurbil… ez destakatzea. Horrek zer esan nahi du? Ba bagaude… mendian bagaude, esate baterako, koba batean sartzen bagara, perfekto, inoiz ez zuhaitz baten azpian, hori inoiz ez, eta esaten dutena da hobe dela etzan egitea, ez destakatzeko, eta etzaten bagara zoruan bertan, orduan hori da egon gaitezkeen lekurik ziurrena, etzan egitea. Eta hondartzan bagaude, eta hondartzan harrapatzen bagaitu, zuzenean hondartzatik, uretatik atera behar gara. Hori da beste arau orokorra, ze hori da leku arriskutsua, hondartzak leku arriskutsuak izaten dira, uraren barruan egonik hori bai arriskua dela, zeren ura bera eroalea delako, orduan ingurunean jotzen badu, orduan harrapatuko gaituelako.

- Tximistak harrapatzen bagaitu hondartzan, uretan harrapatzen bagaitu, atera uretatik berehala?

- Uretatik atera.

- Eta mendian, arbolarik ez badaukagu, zuhaitzik ez badugu ondoan?

- Etzan egin zoruan eta hortxe geratu ekaitza pasatu arte.

- Etzan?

- Etzan eta itxoin.

- Buruz behera etzan?

- Buruz behera edo buruz gora, berdin dio.

- Bale, etzan, oso ondo, oso ondo.

- Eta badago beste leku bat oso arriskutsua dena, da itsasoan egonik, barkuan zoazela. Barkuak oso arriskutsuak dira, batez ere, lehen aipatu dugun arrazoiarengatik, zeren hori da… barkuak itsasoaren erdian egonik destakatzen duelako, batez ere masta handi bat badauka, beleroak kasu honetan… beleroen kasuan, oso arriskutsuak dira zeren mastak erakartzen dutelako tximista beraiek. Orduan, gaur egun ere mastak metalikoak dira eta iparrorratzaren efektua egiten du eta kabinaren barruan bazaude momentu horretan itsasoan harrapatzen bazaitu ez da horren larria izango, baina masta bera egurrezkoa bada, orduan bai, larria izan daiteke, erabat hautsi egin dezakeelako barkua eta zu ere, barruan bazaude.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
May 24, 2012
Number: 987115
Source:
Duration: 06:43
Number of visits: 5635