Docutec Card

Haurrentzako jaki egokiak

Zein dira haurrei eskaini beharreko elikagarri osasuntsuak? Bereziki umeei zuzenduta saltzen diren hainbat produktu ez dira hauentzat egokiak. Irati Jimenezen hitzak

Haurrak elikatzea izaten da gurasoen lan garrantzitsuenetako bat, baina gurasoek, ustez, onena ematen dietelakoan, jaki ez hain osasuntsuak ere ematen dizkiete haurrei.

Zein dira horiek? Nola atzeman? Jaki hauen inguruko argibide ugari azaldu dizkigu Irati Jimenez-ek saio honetan.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria 1: Gure osasuna zaintzeko eguneroko elikadura zaindu beharko genuke, hori gauza jakina da. Eta jakina da umeengan ere aparteko garrantzia duela jaten dugunak, elikadurak.

Esataria 2: Umeak elikatzea izaten da gurasoen lan garrantzitsuenetako bat, baina gurasoek, ustez, onena ematen dietelakoan, produktu ez hain osasuntsuak ere jaten dituzte txikienek, batzuetan jale txarrak direlako, eta, tira, zerbait jate aldera ia edozer ematen zaielako, edo ezjakintasunagatik, produktu guztien osagaiak ezagutzen ez direlako. Merkatuan gainera produktu asko daude bereziki umeei zuzenduak. Deigarriak dira oso eta ustez osasungarriak dira. Baina hau ez da beti horrela izaten nonbait eta gaur Irati Jimenez, Consumer Eroski webguneko Euskara edukien arduradunak esango digu umeentzat egokiak ez diren elikagaiak zeintzuk diren.

Esataria 1: Irati Jimenez, hola, Irati, egun on.

Irati Jimenez: Kaixo, egun on.

Esataria 1: Umeentzako bereziki egindako produktu asko dago merkatuan baina guztiak ez dira osasungarriak.

I. J.: Ez, ikasi beharko genuke, akaso, publizitateak esaten duenaz horrenbeste fidatu gabe, etiketak irakurtzen eta hiru-lau oinarri buruan argi-argi esaten umeei ez emateko, Mariluk esan duen  bezala, ustez osasuntsuak edo haientzako berariaz eginiko produktuak eta azkenean haien osasunari, eta bereziki elikadura ohiturei, momentukoak zein etorkizunekoak, onurarik egiten ez dietenak.

Esataria 1: Beraz, etiketak ondo irakurri behar dira. Eta gero esan diguzu hiru-lau oinarri eduki behar direla kontutan?

I. J.: Bai, hori da. Hasteko, esate baterako, opilak, madalenak, briocheak eta antzekoak horiek maiz aipatu ditugu trans gantzak edo partzialki zein osorik hidrogenatuak direnak. Horiek ez dira etxean izateko moduko produktuak, printzipioz. Oso-oso tarteka hartu beharrekoak dira, hasteko opilak eta horrelakoak, eta hartzen direnean izan beharko lukete bereziki etxean egindakoak edo esango dugu modu tradizionalean egindakoak. Industrialak direnean, begiratu etiketari eta gehien, gehien, gehienetan jarriko du “Gantz partzialki hidrogenatuak” dituztela. Gantz hidrogenatuak osasunarentzat kaltegarriak dira, eta bereziki bihotzaren osasunari begira, gure dietatik kendu beharrekoak. Beraz, horiek, etxean egindakoak edo nolabait leku tradizionaletan modu tradizionalean egindakoak Ekilore olioarekin edo landare olioarekin egiten direnak, horiek ongi. Baina gantz hidrogenatuak dituztenak, horiek alde batera utzi behar dira, bereziki umeen eskuetatik aldendu.

Esataria 2: Gosaritarako zerealak, Irati, izaten dira umeentzako bereziki egiten diren beste produktu horietakoak, ezta?

Esataria: Zerealak gosaritakoak.

I. J.: Horiek esaten zaigu… adibidez, bitamina iturri gisa saltzen dizkigute eta mineral iturri gisa ere bai, burdina ematen dutela, kaltzioa, B taldeko bitaminak ere ugari. Kontua da, egia izan liteke mantenugai horiek guztiak badituztela gosaritarako zereal askok, baina horiekin batera, zerealek azukre asko izaten dute, eta gatza ere nahikotxo. Eta gantzak ere bai. Beraz, umeei zeintzuk dira gehien gustatzen zaizkienak? Bada, txokolatea daukatenak, eztia daukatenak, eta oso-oso azukretsuak direnak. Askotan izaten dituzte 100 gramo bakoitzeko erdia ere azukre hutsa izan liteke. Beraz, horiek baino askoz egokiagoak dira haurrentzako azukrerik erantsi gabeko zerealak. Beraz, fijatu etiketetan, askoz naturalagoak izaten dira. Arto malutak dituztenak, muesliak eta horrelakoak. Eta horiek ez badira umeen gustukoak, ba bueno, besteak har litzakete, baina oso tarteka, esan bezala, izan behar dira gutizia moduan edo hartuak, eta egunero txokolatea, eztia eta azukre erantsia dituzten zerealak ez dira gosaritan hartzeko modukoak, edo behintzat ez dira komenigarrienak.

Esataria 1: Beraz, ez gara esaten hasiko, baina… “txokoezdakitzer”… Horiek ez dira komenigarrienak, ezta?

I. J.: Halakoak, hori da. Maila batean esaten digute “Bitaminak eta abar dituzte”. Bai, baina horien ondoan horrenbeste azukre daukate erantsita, eta gatza ere bai izugarri. Beraz, ez dira egunero jateko modukoak.

Esataria 1: Bueno, zer gehiago, Irati, zer produktu gehiago dira?

Esataria 2: Ba, esaterako, jogurtetan askotan frutak zatiak egoten dira, ezta, eta esaten digute… fruta hartzeko modu bezala saltzen dizkigute jogurt horiek. Izan litezke… ez dira osasunaren kontrakoak, jakina, eta izan litezke zaporetsuak eta gustura hartzeko modukoak, baina inolaz ere ez dira frutaren ordezkoak, oso-oso fruta gutxi daukate, hau da, sagar ertain batek, adibidez, 150 gramo baldin baditu, jogurt batekin hartuko dugu, gehienez-gehienez, 12 gramo fruta. Beraz, egunean pentsatzen baldin badugu behintzat bi pieza fruta hartu behar direla, hiru, barazkien kopuruarekin alderatuta, beti esaten dena, bost arrazio buruko gutxi gorabehera. Jogurtak fruta izan arren, ez da inolaz ere fruta horren ordeko. Beraz, gustura hartzen baldin badugu ongi, baina ez frutaren ordeko, nahiz eta fruta izan jogurtak.

Esataria 1: Bale.

I. J.: Beste batzuk… adibidez, aipatzen dira askotan esnea eta zukua nahastuta izaten dituzten edari moduko batzuk, ezta? Eta horietan esaten zaigu dituztela, alde batetik esnearen onura guztiak, proteinaz ari dira, eta kaltzioaz ere bai, eta beste aldetik frutaren bitaminak ere bai. Inolaz ez dira esnearen ordeko. Oso esne gutxi daukate, gehienez-gehienez, etxe batzuk izaten dute %20, 30 ere bai, baina ez da edalontzi baten erdia ere. Beraz, esnearen ordeko ez dira. Umeak esnea hartu behar du, edo esnekiak, horietatik aparte, gustatzen baldin bazaizkio. Eta zuku kantitatetik ere gutxi izaten dute, etxe batzuk oso-oso gutxi, %7 inguru, hau da, apenas frutarik emango digute. Eta gehien-gehien daukatenek %41 inguru izaten dute. Horietan, bueno, izan liteke zuku kantitate polit bat, baina ez da frutaren ordekoa. Eta gainera esaten dute, adituek esaten digute, kontu izateko. Izaten dituzte oso zapore azukretsuak eta askotan fruta pila bat nahastuta, eta umeari kosta egiten zaio gero frutaren zaporea antzematen eta zapore hori gustura hartzen. Beraz, tarteka ohitu behar du benetako frutaren zaporera, eta gustatuko baldin bazaio fruta behintzat, fruta razio osoak eta naturalak hartzea.

Esataria 1: Oso ondo. Umeek oso gustura jaten dituzten sanjakoboak, kroketak, enpanadilak, horiek zer?

I. J.: Horiekin ere kontuz. Aurrez prestatuta dauden jaki industrialetan, jaki industrial horiek askotan agertzen dira menuetan, egia da haur askori gustatu egiten zaizkiela, jantokietan ere bai tamalez agertzen dira, baina gehigarri pila bat dituzte, emultsionatzaileak, zapore emaileak, egonkortzaileak, lurrinak, koloranteak…, eta gai nagusiak, osagai nagusiak, aldiz, esate baterako, sanjakoboa bada, urdaiazpiko egosia oso gutxi daukate. Edo arrainarekin eginda baldin badaude, arraina oso gutxi. Beraz, tarteka umeak gustura hartuko ditu eta har litezke, baina gehien bat pentsatu zerbait jaten dela, arrautza, irina eta horrekin datozen gehigarri guztiak. Beraz, horiek ere noizbehinka hartzekoak dira ez dira inolaz ere… arraintak, adibidez, ez da arrainaren ordeko, eta sanjakoboa ez da haragiaren ordeko. Arraina eta haragia datozen moduan freskotan, edo plantxara egina, edo ogi birrindu apur batekin frijituta jan behar dira, ezin dira inolaz ere bata bestearen ordeko izan.

Esataria 2: Jaki hauek guztiak gainera aipatu duzu, Irati, oso zaporetsuak dira eta umeak ohitu egiten dira honetara.

I. J.: Bai, bai, askotan izaten dituzte azukre nahikotxo, esan bezala, alde batetik zerealak eta aipatu ditugu, gatza ere bai, berez zerealen kasuetan eta aipatzen da, eta gantzak. Gantzak, behin edo aipatu genuen, zaporea oso ondo eramaten du elikagaian, nolabait. Eta orduan, gatza, gantza eta azukrea daukan eta gehigarriz beteta dagoen zapore horretara ohitzen baldin bada umea, gero nekez jan nahiko du zerbait naturalagoa eta freskoagoa dena, ez? Beraz, alde batetik, osasunari begiratu behar zaio, eta ez eman gantz gehiegi, bereziki saturatuak eta direnak, ez gatza, ez azukrea, koloranteak, halakoak, osasunaren ikuspuntutik umeak gu baino ahulagoak direlako gainera. Baina beste batetik, etorkizunean izango dituen elikadura ohiturei begira ere, umetatik ohitu behar du bere burua arrainaren zaporera, haragiaren zaporera, benetako laboreen edo zerealen zaporera. Bestela, gero nekez hartuko ditu ohitura horiek, eta bizitza osorako beti pentsatu behar dugu elikadura osasun iturri nagusia dela eta errazen zaintzeko modukoa, eta egunero kontutan hartu behar duguna.

Esataria 1: Bueno, modu sinple batean laburtuta, sanoena da etxean bertan prestatzen duguna, Irati?

I. J.: Bai, bueno, kontu izan behar dugu, prestatuta datozen jakiekin beti etiketara begiratu behar da, zeren gatz asko izaten dute, eta gantz eta azukreak ere bai, bereziki horrelako prestatutakoetan, kroketak, sanjakoboak, urdaiazpikoak… horiek gatz nahikotxo izaten dute, eta Osasunaren Mundu Erakundeak aspaldi esan du gatz gehiegi hartzen dugula.

Esataria 1: Baina adibidez sanjakoboak etxean egin genezake. Guk geuk erosi jamón de york, gazta, eta guk geuk egin, ezta?

I. J.: Bai, ziur jakingo dugu horrela urdaiazpikoa ona dela eta geuk neurtuko dugu irina, zenbat irin botatzen diogun, arrautzak ere guk aukeratutakoak izango dira, eta, beraz, osasuna mantentzeko akaso ez da izango munduko gauzarik erosoena baina sukaldatzen ikasi behar dugu eta egunero sukaldatu.

Esataria 1: Oso ondo. Irati, datorren astean beste lezio bat.

I. J.: Oso ondo.

Esataria 1: Irati Jimenez, eskerrik asko.





 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
May 22, 2012
Number: 984579
Source:
Duration: 00:08:38
Number of visits: 4013