Docutec Card

Krisi garaian, liburutegiak bete-beteta

Krisi garaian, liburutegietako erabiltzaileen kopuruak gora egin duela eta, Bakartxo Iguaran (Usurbilgo liburuzaina), Iñaki Suso (Nafarroako liburuzainen elkarteko presidentea) eta Unai Alonso (Mungiako liburuzaina) hizketan izan dira Euskadi Irratian.


Azken aldian liburutegira joatea egokitu bazaizu jabetuko zinen akaso jende asko zebilela, aurreko aldietan baino jende gehiago zegoela liburu-mailegua egiten edo bertan egunkaria irakurtzen. Azken urteotan baino erabiltzaile gehiago dago, eta ez dakigu gure inpresioa den baina esango genuke krisiaren eragina ere izan litekeela. Bat al zatoz?
 

Transcription:[+] Transcription:[-]



Esataria: Azken aldian liburutegira joatea egokitu bazaizu jabetuko zinen akaso jende asko zebilela, aurreko aldietan baino jende gehiago zegoela liburu-mailegua egiten edo bertan egunkaria irakurtzen. Azken urteotan baino erabiltzaile gehiago dago, eta ez dakigu gure inpresioa den baina esango genuke krisiaren eragina ere izan litekeela, Jone.

Jone: Liburu-dendetako salmentak jaitsi diren proportzio berean igo direla erabiltzaileak liburutegietan, hori jaso dugun inpresioa, liburuak edota egunkariak erosteko dirua eskas eta zaletasuna doan asetzeko modua bilatu ei duela jende askok liburutegietan.

Esataria: Eta inpresioa hori benetakoa ote den galdetzeko gonbidatu ditugu gaur liburuzainak. Bakartxo Iguaran etorri zaigu Usurbildik, Sutegi liburutegitik. Bakartxo, egun on.

Bakartxo Iguaran: Egun on.

Esataria: Liburuak utzi dituzu Usurbilen, ezta, hantxe geratu dira?

B. I.: Bai, arratsaldera arte.

Esataria: Zenbat liburu dauzkazue?

B. I.:  Oraintxe, horrela, buruz ez nuke esango, baina 20.000 inguru edo.

Esataria: 20.000?

B. I.: Bai, baina guk, gaur egun, hitz egiten dugu gainera dokumentuez.

Esataria: A, dokumentuak?

B. I.: Klaro, liburutegian liburuez gain dauzkagu ikus-entzunezkoak, CDRom-ak… orduan, dokumentuez hitz egiten dugu guk, bai.

Esataria: Jende asko al dabil liburutegietan?

B. I.: Izugarri, pila bat.

Esataria: Bai, e?

B. I.: Bai, bai, guk esaten dugu… azkenean, krisia da arrazoietako bat, ba bueno, Jonek esan duen bezala, jendeak diru gutxixeago dauka, edo dauka diru hori beste zerbaitetarako behar du eta jotzen du liburutegira periodikoa leitzera, aldizkariak leitzera, liburuak edo ikus-entzunezkoak hartzera…, baina, baita ere, pentsatzen dugu azkeneko urteetan zerbitzuak asko ugaritu ditugula eta gainera esango nuke kalitatezko zerbitzuak eskaintzen ditugula. Orduan, jendea etortzen da eta lehenengo inpresioa edo kontaktua ona izaten badu itzultzen da, eta....

Esataria: Beraz, izan daiteke krisia baina izan daiteke baita ere zerbitzua hobetu duzuelako eta kalitatea hobetu duzuelako, ezta?

B. I.: Bai, dudarik gabe. Eta, gero, beste faktore inportante bat da etorkinena, asko gerturatzen dira liburutegietara, asko.

Esataria: Eta irakurtzeko zaletasuna daukate?

B. I.: Ba, irakurtzeko baino gehiago esango nuke nik… batetik, internet erabiltzen dute, igual familiarekin harremanetan jartzeko eta… eta gero, beste gauza kurioso bat, pelikulak hartzen dituzte gaztelera praktikatzeko edo, gaztelera ikasteko metodoak, euskara ikasteko metodoak ere bai batzuk… Orduan, hori da kolektibo inportante bat liburutegietan, bai.

Iñaki Suso, Alloko liburuzaina da eta ASNABI, Nafarroako Liburuzainen Elkarteko presidente. Iñaki, egun on.

Iñaki Suso: Kaixo, egun on.

Esataria: Nafarroan igo dira erabiltzaileak, liburutegietako erabiltzaileak?

I. S.: Baita, baita ere. Nabaritzen da hori, atzerritarren kontua, batez ere, pelikulen kontua erdaraz, gaztelaniaz hitz egiten ikasteko, bai, bai, nabaritu dugu, bai.

Esataria: Bueno, eta egin dezagun sartu-irtena baita ere beste liburutegi batean, Mungiakoan. Hantxe egiten du lan Unai Alonsok. Unai, egun on.

Unai Alonso: Egun on, bai.

Esataria: Unai, zuenean zer, jende asko al dabil?

U. A.: Ba bai, bai, denon antzera ere igartzen da, bertan gero eta gehiago gara eta bueno, bai, igartzen da, bai.

Esataria: Etorkinak baita ere ikusten dituzue?

U. A.: Ba bai, eta, bueno, nire lankideekin bat nator guztiz, batez ere interneteko zerbitzua erabiltzen dute, eta sarri askotan ere pelikulak, ez dakit, mintzamena lantzeko edo belarria edo entzumena, en fin… igartzen da, bai.

Esataria: Jone!

Jone: Zuek harreman estu-estua daukazue liburu-saltzaileekin. Zuen lana gehitu den neurri berean jaitsi zaie haiei lana eta salmentak?

B. I.: Bai, hala esaten dute beraiek… lehengoan batekin egon nintzen eta beldurtuta zegoela esaten zidan; berak egozten zion, neurri batean, liburu elektronikoari. Nik nire zalantza azaltzen nion, ez daukat hain argi horregatik bakarrik ote den edo… uste dut jende asko ere liburutegi publikoetara joaten dela behar duen horren bila, azkeneko nobedade horren bila edo… bai.

Jone: Bat zatozte, Iñaki?

I. S.: Bai, bai, erabat, erabat. Nahiz eta gu ere diruz eskas izan, saiatzen gara hori, azken nobedadeak erosi eta pixka bat merkatuan agertzen diren liburuak, edo dokumentuak…, saiatzen gara gure liburutegitan izaten.

 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
May 21, 2012
Number: 982488
Source:
Duration: 00:04:07
Number of visits: 3520