Docutec Card

"Alaba jaio zenean, jende asko gerturatu zen haurra nolakoa zen ikustera"

Argider Mujika lazkaotarrak bakar-bakarrik hazi eta hezi ditu bere hiru seme-alabak.

Intseminazio artifizial bidez gelditu zen haurdun, eta bere esperientziaz aritu da Xabier Madariagarekin ETB 1eko Ur Handitan saioan.
 

Transcription:[+] Transcription:[-]

Argider Mujika.- Zenbat jende gerturatu zen ikustera umea nolakoa zen. Ez dakit zer espero zuten, edo beste arraza bat edo… edo, ez dakit bada, bi besoen partez hiru edo, ez dakit.
Xabier Madariaga.- Argider Mujika, hiru seme-alabaren ama monopalentala (gurasobakarra) da, sei urteko alaba eta hiru urteko seme bikiak. 36 urte zituela egin zuen lehen intseminazioa.
A.M.- Bada, ez daukadalako bikoterik, zer gelditu behar naiz, umerik gabe? Familia izan gabe? Bueno, nik ama izan nahi nuela aspalditik nahiko garbi neukan. Beti izan naiz oso umezalea eta bueno, era batera ez bada, bestera ama izango nintzela behintzat, bada, garbi neukan. Aurretik ere izanda nituen bikotea eta bat eta beste, baina bueno, bada, ez zen ondo atera eta emakumeok izaten dugula hortxe momentu bat, ez? ordulari biologikoa esaten dudana nik, martxan jartzen dena, bada, esaten duzuna, bada, “oraintxe edo ez dut egingo”, ez? eta bueno, bada, erabaki nuen, bada, bueno, nik bakarrik izango nuela, behintzat.
Eta oso garbi neukana zen umeak izateagatik bakarrik ez nintzela inorekin… inoren bikote izango. Ze, gainera, pentsatzen dudalako bestela ere bikote-bizitza, bada, azkenean harremanak zailak baldin badira, bada, umeak izateagatik bakarrik elkartzen baldin bazara pertsona batekin, pentsatzen dut horrek oso fetxa kaduzidade motza daukala.
Eta guk, gauza batzuetarako, alde txarrak badauzkagu, baina horretarako, adibidez, gaur egun, gure alderdi onak badauzkagu. Batez ere emakume izateak. Igual mutil batek kasuistika berdinean, bada, zailagoa dauka guk baino, ze mutil bat imajinatu baldin badago bikoterik gabe eta aita izan nahi baldin badu, bada, oso zaila dauka, egia esan.
Adopzioarena ere begiratzen aritu nintzen, baina buf, alde batetik, oso garestia, prozesua oso luzea, nazionaletarako aukera gutxi. Orduan, adopzio gehienak ematen ari ziren internazionalak deitzen ari direnak, ez? eta klaro, kasuistika horietan, bete behar dituzu zu zauden estatuak, estatu horretako baldintzak gehi beste estatuaren baldintzak. Eta, adibidez, hainbat estatuk, bada, familia monoparentalak (gurasobakarrak) ez dituzte onartzen, ez?
X.M.- Argiderrentzat eramanerraza izan da intseminazioak in vitro egitea.
A.M.- Araitzekin oso-oso haurdunaldi ona izan nuen eta bueno, zentzu horretan, disfrutatu nuen, bada, asko. Inolako arazorik ez nuen izan bukaera arte.
Araitz jaio zenean, bai utzi ninduen oso harrituta zenbat jende gerturatu zen ikustera umea nolakoa zen. Horrek utzi ninduen… hori ez nuen espero, egia esan. Kuriositatez, ez dakit, edo… zer espero zuten edo, ez dakit. Aber, jende mordo bat, bada, nire lagunak eta nire ingurukoa, eta normala da, baina harreman handiegirik ez neukan jendea ere, jo bada, aber, aber… esaten zidaten eta umea ikustera, kuriositatez… ez dakit zer espero zuten, edo beste arraza bat edo… edo, ez dakit, bada, bi besoren parez hiru, edo… ez dakit.
Aitaren kontuarekin eta horrela ere, nire umeek galdetzen dutena baino gehiago, jendeak galdetzen du. “Galdetu ez dizute ja zure umeek ez dakit zer” eta “Esan al diezu?” edo “nola esango diezu?”… gehiago da jendeak dauzkan kezkak beraiek dauzkaten kezkak baino.
Gazteak etorri zaizkit aholku eske. Batzuk ja ama izan dira, nirekin hitz egin eta gero, eta etorri zaizkit… adineko jendea, batez ere. Eta esatera, eta horrek inpaktatu egin nau, ez? Jo, ze suertea zurea, horrelako zerbait egiteko aukera izan duzula, guk ez genuen izan. Eta, pixka bat oilo-ipurdia jartzen dizute, esaten duzu, igual honek bere garaian nik eduki ditudan aukerak eduki izan balitu, igual egingo zuen, baina klaro, orain dela 50 urte, 60 urte, zeinek? Izaten ziren, ezkondu gabeko jendeak umeak-eta izaten zituen, baina klaro, hori hain gaizki ikusita zegoen, edo kendu egiten zizkieten edo ezkutatu egiten zituzten, edo bueno, jakin ezazu ze basakeria, e?

 

BESTE ERA BATERA ESANDA

Gerturatu zen ikustera. Ikusteko hurbildu zen.

Bi besoen partez hiru. Bi besoen ordez hiru.

Seme bikiak. Bizkiak.

Nahiko garbi neukan. Argi samar nuen.

Umeak izategatik bakarrik elkartzen baldin bazara. Umeak izateko, horretarako bakarrik, elkartzen bazara.

Alde txarrak. Desabantailak.

Bete behar dituzu baldintzak. Ezaugarri edo kondizioak bete behar dituzu.

Ez dituzte onartzen. Ez dituzte ontzat ematen.

Eramanerraza izan da. Eramangarria izan da, eramaten erraza.

Jendeak dauzkan kezkak. Jendeak duen ezinegona edo zalantza.

Aholku eske. Aholkua edo gomendioa eskatzera.

Oilo-ipurdia jartzen dizute. Zirrara sortzen dizute.

Jakin ezazu ze basakeria. Auskalo zein astakeria! 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Apr 11, 2017
Number: 9554434
Source:
Dialect:
  • Gipuzkera
Duration: 05:09
Number of visits: 4181