Docutec Card

Nola akabatzen dira ordenagailuko birusak?

Gure ordenagailuak erasotzen dituzten birusak gero eta ugariagoak dira. Zer egin dezakegu zomorro hauekin arazorik ez izateko?

Josu Barandaia, informatikan aditua, Euskadi Irratiko @ (a bildua) saioan izan da eta antibirusei buruzko gaiaz hitz egin du. Bere aholkuei esker, errazago gertatuko zaigu hemendik aurrera gure ordenagailua birus gaiztoetatik babestuta mantentzea.

Transcription:[+] Transcription:[-]

-Segurtasunari begiratuko diogu gaur eta gure etxean, segurtasunari buruz hitz egiten dugunean gehien aipatzen dugun gai horretaz hitz egingo dugu gaurkoan: antibirusak hartuko ditugulako hizpide eta noski, horretarako, ba gure tekniko partikularra behar dugu. Josu Barandaia, egun on!
-Egun on denoi, egun on, Xabier.
-Beno, teknikoki esan dugu etxean segurtasuna aipatzen dugunean beti antibirusak ateratzen zaizkigula eta horretaz hitz egingo dugu, baina antibirus denak ez dira berdinak, ezta, Josu?
-Ba ez, antibirus mota desberdinak daude. Bueno, alde batez, bi sektore desberdinetan klasifikatuko ditugu…
-Bai.
-Batzuk dira etxeko antibirusak, etxean edukitzeko, etxe normal batean edukitzeko, bakarrik gure ordenagailua, ba horixe, defendatuko duena, eta gero, bestaldetik, dauzkagu, beti bezala informatikaren munduan, antibirus enpresarialak.
-Enpresarialak, enpresakoak.
-Sare osoak horixe defendatzeko ba programaturik daudenak, edo zerbitzarietan jartzeko, ba ez dakit, web orri zerbitzariak ba horixe babesteko, edo korreo-zerbitzariak babesteko…beste funtzio desberdinak eta aurreratuagoak dauzkatenak eta gero, ba honen barnean, badaukagu beste azpisailkapen bat.
-Beste bat.
-Ba beste alde batetik dauzkagu gure ordenagailuak instalatzen dutena, instalatzen direnak eta dena ordenagailuan egiten dutena eta ja, badauzkagu gutxi gora behera eta badirudi ba tendentzia horixe izango dela, ba bakarrik gure ordenagailuan programa txiki bat instalatzen duguna eta kalkulu guztiak eta analisi guztiak hodeian egiten dutenak; hau da, zerbitzari zentral batean.
-Cloud computing-a, gurean…
-Cloud computing-a erabilita, cloud antibirusak.
-Hori da, gurean hainbeste aipatu izan ditugunak lainoan lan egiteari buruz…ba, askotan hitz egin dugu dokumentuak nola editatu bertan, musika ere bai nola entzun handik eta oraingoan ere bai ikusi dugu antibirusak ere bertan egon daitezkeela.
-Ba bai, eta bertan dago gainera etorkizuna, cloud computing-ean eta birtualizazioetan. Jada aspaldi hitz egin genuen birtualizazioari buruz, egunen batean hartuko dugu…
-Errepikatuko dugu, noski
-Horixe, freskatzeko gaia, zeren oso inportantea izango da eta ez bakarrik zerbitzuetan, baina bueno, horretaz hitz egingo dugu ba bueno, hurrengo batean.
-Gaur antibirusak.
-Antibirusak.
-Gaur antibirusak. Eta bueno, prentsatzen hasita, antibirus denek ez dute ordenagailu bererako balio, ezta? Bat hautatu beharko dugu gure ordenagailuari ongi datorkiona.
-Bai, batez ere ba bueno, alde batetik daukagu gure ordenagailua, daukan potentzia, betidanik dakigu antibirus batzuek errekurtso gehiago kontsumitzen dituztela beste batzuek baino, baina bueno, gaur egun hauxe ez da izango arazo bat.
-Ez da garrantzitsuena, horixe.
-Ba nahiko optimizaturik daude eta edozein ordenagailutan instalatzeko aukera daukagu.
-Orduan, zer begiratu behar dugu, Josu?
-Baina bai, fijatu egin behar gara, batetik, interneteko konexio finko bat baldin badaukagu, hau da, ADSL bat, jada gaur egun pentsaezina da ez edukitzea, baina badago horrelako jendea.
-Josu, badaude beste batzuk pintxoarekin funtzionatzen dutenak.
-Horixe da, eta gero, bestaldetik, daukagu batez ere gure sistema eragilea. Klaro, edozein programa bezala antibirus bat software bat baino ez da, bada, sistema eragile batentzako diseinaturik daude, badaude antibirusak Linux sistementzako, nahiz eta jendeak prentsatzea horrelakorik ez dela existitzen, badaude antibirusak ere bai Mac ordenagailuetarako.
-Horretarako ere gutxi daudela uste dute…
-Badaude antibirusak gaur egun ere bai Android sistementzako eta antibirus gehien soportatzen duena edo antibirus gehiago probaturik daukana da Windows sistementzat.
-Bueno, Windows-ek beti arazo gehiago izan dituelako baita ere, ezta?
-Bai, bueno, egunen batean sartuko gara jada horretan, zeren jendeak prentsatzen du horixe dela Windows txarra delako edo ez dakit zer eta gaur egun OSX sistema bat Windows sistema bat baino inseguruagoa da…
-Baina ez.
-Nahiz eta ez egotea birus asko, baina bueno, horixe beste gai bat da.
-Hori beste gai bat da, bai.
-Birusak daude edozein sistema eragilerentzat…
-Hori garbi.
-… baina zelan Windows den munduan gehien erabiltzen den sistema…
-Ba birus gehiago ditu.
-…birus gehiago garatzen dira Windows sistementzat…
-Noski!
-…beste sistementzat baino. Gero, bakoitzak dauzka bere ezaugarriak, seguruagoak direnak eta abar, baina bueno, ja ez gara horretan sartuko, beste egun baterako utziko dugu.
-Josu, birusak programak dira eta norbaitek programatzen ditu eta birusak sortzen dituenak mina egin nahi du eta mina egin nahi du ahalik eta ordenagailu gehienetan eta ordenagailu gehienek Windows erabiltzen badute Windowserako egingo du.
-Horixe da, oso ondo azalduta, Xabi.
-Kar, kar, kar…pixkanaka. Bueno, zer hartu behar dugu kontuan antibirus bat hautatzerakoan gure ordenagailuan, Josu?
-Bueno ba, lehenengoa…
-Sistema eragilea, bai.
-…nola ez, gaur egungo egunetan, izango da dirua, ez?
-.Bai.
-Azkenean, badaude aukerak etxean erabiltzekoak, hau da, hasiko gara hitz egiten gure etxeko ordenagailuaz, ez sistema enpresarialetan. Etxeko ordenagailuetan badaude aukera nahikotxo edo doanekoak direnak. Badaukagu, adibidez, Avast!, Free, badaukagu AVG Free, badaukagu Panda Cloud, badaukagu Clan antibirus…badaude antibirus pila bat eta jada ia-ia… AVIRA ere badaukagu, ia-ia antibirus garatzailea denez, badaukate bere soluzio doanekoa, ez dauzkate ezaugarri berdinak, baina nahiko potenteak dira eta nahiko aukera ona izaten dira.
-Gogoratzeko, Josu: Avast!, AVG…
-Avast!, AVG, Panda Cloud, AVIRA Free…eta horiek dira batzuk, hau da…
-Hauek doakoak dira.
-Jendea askotan saiatzen da horrelako soluzioak pirateatzen. Emaiozue aukera bat aukera libreei eta aukera doanekoei…
-Funtzionatzen dutelako…
-Hauek normalean e-mail kontu bat baino ez dute behar zuk erregistratzeko eta normalean ba urte osorako protekzioa daukazu eta gero, ba hauxe, daukazu aukera ere bai, errenobatzeko, inongo kargurik ez…
-Bueno ba, orduan, inbertsio txiki hau egitea komeni da.
-Bai, bai. Hau da, denbora-inbertsioa da, erregistroa egiteko, ez du inongo…
-Ez dago dirurik tartean.
-Ez dago dirurik bere aldean eta nahiko aukera inportanteak dira. Nik, adibidez, asko erabiltzen dut Avast! Eta Panda Cloud. Desberdinak dira euren artean. Adibidez, Avast! dena instalaturik egon behar da.
-Dena ordenagailuan, bai.
-Aktualizazioak eta ordenagailura deskargatzen dira, analisiak ba ordenagailuak berak egiten du bere errekurtsoak kontsumituta…orduan, ordenagailu potenteetan ba nahiko aukera ona da zeren nahiko soluzio potentea da eta bere detekzio-maila oso altua da eta gero, beste aldetik, erabiltzen dudana da Cloud antibirus bat, Panda Cloud, adibidez.
-Horretarako, Internet…horretarako Internet behar dugu.
-Aukera berdinak dauzka, gutxi gora behera, ba gure ordenagailua era errealean babesten du, guk artxibo bat zabaltzerakoan, berak artxiboaren konportamendua inbestigatzen du eta ja bertan erabaki bat hartzen du: blokeatu, pasoa eman, edo gehiago ikertu…baina, zein da desberdintasuna? Adibidez, Panda Cloud honetan, aktualizazioak ez dira jaisten gure ordenagailura…
-Dena webean dagoelako.
-Horixe da! Analisia bera ez da geure ordenagailuan egiten, orduan gure ordenagailuaren errekurtsoak ez dira kontsumitzen…ba horixe, dena enpresaren, panda, kasu honetan, enpresaren zerbitzarietan egiten da eta. Soluzio aurreratua da.
-Josu, hau erabiltzeko pentsatzen dut sistema eragile arrunta eduki behar dela, baina Interneterako sarrera potente bat edo azkarra eduki beharko da analisia azkarrago egiteko, ezta? Datuak joan-etorrian egongo direlako…
-Bai, hau da, aber… ba 300 KBeko konexioa baldin badaukazu, ba igual ez da zure soluzio aproposena izango…
-Horretarako ez.
-Baina 100 Mb-etik gora horrelako cloud zerbitzuek ondo funtzionatzen dute, zeren azkenean horretarako garatuta daude eta transmititzen dituzten paketeak nahiko txikiak dira eta nahiko era arinean egiten dute.
-Eta seguruak dira, Josu?
-Bai, oso seguruak izanen dira. Non dago arazoa momentu honetan? Ba, Interneteko konexioa ez baldin badaukazu, ba zerbitzuak ez duela funtzionatzen eta beste motatako antibirusak, nahiz eta Interneteko konexiorik ez eduki, baliteke igual azkeneko aktualizazioak ez edukitzea, baina sistemak ondo funtzionatzen du, zeren analisia berak egiten du berak bakarrik.
-Baina Internet ez baduzu ere, suposatzen da antibirus horretara birus gutxiago sartuko direla, kanpotik fitxategi gutxiago sartzen dizkiozulako ordenagailu horri Internet edukita baino.
-Hau da, aspaldi birusak, ba bueno, disketeetan eta abar…gaur egun hori ia-ia pentsaezina da nahiz eta, eta bueno, pendriveekin batera, berriro…ba
-Bueltatu ziren, egia da, egia da.
-…berri bat etorri zen eta bueno, partxeak atera ziren pendriveak automatikoki ez exekutatzeko ezer ez, baina bueno, gaur egungo, ba horixe, birusen sarrera handiena da programa piratak, horixe askotan esaten dut, Keylogger-ak Keygin-ak, crack-ak eta abar, askotan bere barnean ekartzen dituzte birusak, gusanoak, troianoak, denetarik dakarte… eta gero e-maila. Horixe da sarrera nagusia. Orduan, klaro, Internet ez baldin badaukazu…
-Josu…
-…ba sarrera horixe mugatu egiten da.
-Eta kontuz baita ere, gezurretako antibirusekin!
-Ba, horixe ere bai, beste moda berri bat da askotan.
-Bai, egia esan, bai.
-Joaten zara orrialdeetan Xp6 berde bat eta xp antivirus system.
-Win 7a ere hortik dabil.
-Zu joaten zara orrialde batera, bera bakarrik deskargatzen da eta gero agertzen zaizu pantaila bat esanez zure ordenagailua infektaturik dagoela eta egin behar duzula ez dakit zein prozesu, kontuz horrekin! Hori egiten baduzu, permisoa ematen diozu programari bera bere barnean instalatzeko eta…
-Nahi duena egiteko
-…hau da, jakin behar duzu zer antibirus-sistema daukazun eta batekin nahikoa, ze neuk askotan ikusi dut lau antibirus desberdin instalatuta ordenagailu batean.
-Honek ez duelako egiten ondo lan hau, baina besteak bai eta biak batera lan eginda hobeto funtzionatzen dutelako…
-Ba ez, zeren biak batera lan eginda, normalean ez batak ez besteak ez du ondo funtzionatuko. Zeren azkenean saiatzen dira gauza berbera egiten eta euren bata bestearen kontra borrokatzen hasten da ba horixe, fitxategira sartzeko…eta errendimendua asko murrizten da eta azkenean ez daukazu sistema seguruago bat baizik eta sistema txarrago bat, ez?
-Eta batak bestea birus bezala identifikatzen du…
-Bai, askotan bai, horixe gertatzen da.
-Beno ba, pixka bat garbi geratu zaigu, bi antibirus mota daudela gure ordenagailuan instalatzen direnak eta lainoan daudenak eta doakoak baditugula, AVG aipatu dugu, Avast! ere aipatu dugu, Panda Cloud ere aipatu dugu eta horietako batekin ba oso ondo funtzionatuko duzuela gomendatzen dizue Josuk. Kontuz ibili, baita ere, ba gezurretako antibirusekin eta zer onartzen duzuen zuen ordenagailuan. Ez onartu ezagutzen ez duzuen programaren fitxategirik.
-Ba bai, azkenean seguru egoteko Interneten burua eduki behar da eta hori baino ez, gero ba, antibirusak lagundu egiten digute, baina lehenengo barrera geu gara.
-Barrerarik garrantzitsuena. Ba, Josu Barandaia, hurrengo astean ere hemen espero zaitut ba, gai garrantzitsuak ekartzeko eta seguru zerbait gehiago ikasiko dugula.
-Bueno, zeozer prestatuko dugu.
-Josu, hurrengo astera arte.
-Ondo ibili, agur!



 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Feb 7, 2012
Number: 888017
Source:
Duration: 11:31
Number of visits: 3293