Docutec Card

Seme-alabak etxean heztearen abentura

Zenbait familiatan, hezkuntza-sistema ofizialari irtenbide bat eman nahian, gurasoek beraien seme-alabak etxean hezteko erabakia hartu dute.

Miren da horietako bat. Berak eta senarrak euren gain hartu dute seme-alaben hezkuntza, euren bizi-erritmoa errespetatuz, haurrek dituzten interesen araberako hezkuntza eman nahi dielako.

Irratsaio honetan, bere bizitza-filosofiaz, etxean hazteko hartu zuten erabakiaren arrazoiez eta abarrez hitz egingo digu.
Audio osoa hemen entzun dezakezu.

Transcription:[+] Transcription:[-]

KAZETARIA.- Miren, egun on!
MIREN.- Egun on.
KAZETARIA.- Bueno, zure etxera etorri gara. Eskerrik asko zure etxean hartzeagatik, eta zurekin batera zure seme-alabak hemen dira, nahiz eta aste-barrua den eta umeak gaixorik ez dauden.
MIREN.- Hori da. Ongi etorria!
KAZETARIA.- Bai, ze beste etxe batzuetan, segur aski umeak gaur goizean goiz jaiki eta ikastolara eramango zituzten, zuk berriz, zure haurrak etxean hezteko hautua egin duzu. Zergatik?
MIREN.- Ba, hori bikote-erabakia izan da. Jatorrian jatorrian, egon dena, bikote-harreman honetan seme-alabak izan ditugunetik da nahia haurren beharrak errespetatzeko bizitzaren hasieratik eta baita ere familia bezala ditugun beharrak.
KAZETARIA.- Esan behar da zu formazioz irakaslea zarela, zure senarra medikua dela. Miren, hezkuntza-sisteman lanean ari zinenean irakasle moduan zer da gustatzen ez zitzaizuna, hango umeentzat eta orain zure seme-alaba direnentzat?
MIREN.- Bai. Haur Hezkuntzan gaur egun oso zabalduta daude haur-eskolak, 0-3ko zentroak. Bada, hor esan behar duguna da gizarteak behar bat duela, ze ama eta aita ateratzen dira lanera behar ekonomiko batengatik, baina hori ez dela haurraren, haur txiki baten beharra. Orduan, gure planteamendua zen, bikote bezala, bada, nola kostatzen zaigun haurraren “egin gabetasun” hori oraindik errespetatzea. Ze haurraren beharra, ez emozionala, ez neurologikoa, ez fisiologikoa, oraindik ez da Haur Hezkuntzako zentro 0-3ko horietan egotea. Eta gero, jarraitzen dugu hezkuntzan aurrera, eta ikusten dugu, bada, haurren beharrak gehienetan ezin direla errespetatu, edukiek pisu handia dute, curriculuma, baino haurrek duten barruko interesak, eta beraien barruko curriculuma inork ez duela ikusten, ze homogeneizatzen ditugu guztiak gela batean. Eta gero erritmoa, beti hitz egiten dugu, eta idatzita dago hezkuntza-sistemako liburu guztietan erritmoak errespetatu behar direla. Hori teorian badakigu, baina gero praktikara, bada sistemak jaten du haurren erritmoa. Gaude hain ohituratuak [ohituak] sistema honetan bizitzera, ez ditugula oinarrizko gauzak zalantzak ipintzen.
KAZETARIA.- Bederatzietan haurra ikastolara sartu behar baldin bada, joan behar baldin bada, umeak zortzietan edo zazpi eta erdietan esnatzen ditugu, zure seme-alabak adibidez, ez dira egunero ordu berdinean jaikitzen?
MIREN.- Ez, zerikusia du, aurreko egunean edo aste horretan zer gertatu den, zer ekintzak egon diren, zer harremanak, zer bizipenak. Nire galdera da: behar dute horrenbeste ordu eskolan egon? Zazpi ordu, gainera batzuk bazkaldu … Ni txikia nintzenean jangelan gelditzen nintzen, eta gogoratzen dut zelako nekea, arrastaka eramaten nuen ostirala iritsi arte. Eta orain hain modan jarri den Finlandiako hezkuntza, ezta? Beraiek lehen hezkuntzan eta bigarren hezkuntzan hiru eta lau ordu, egunean ematen dituzte eskolan bertan. Eta Finlandian esaten dute: “eta gero eskolaz kanpoko jarduerarik ez, haurrek behar dutena da jolastu”. Eta zein ongi Finlandia hor dagoela esateko eta gogorarazteko hau guri, ze gero gainera arratsaldeetan eskolatik aterata kristoren extraeskolar [eskolaz kanpoko] pila dituzte. Eta beraien erritmoa non gelditzen da?

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2 / B1
Apr 5, 2017
Number: 8306831
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 03:30
Number of visits: 3705