Docutec Card

Marka zurien pagotxa bukatu egin da

10 urtez gora egin ondoren, badirudi goia jo dutela marka zuriko produktuek.

Azken datuen arabera, erosleak markako produktuak erosteko joera hartzen ari dira berriz ere.

 


 

Hiztegi lagungarria

Transcription:[+] Transcription:[-]

Mirari Garaia esataria.- Marka zuria edo komertziala. Sarritan zalantza izaten dugu, bai prezioan baita kalitatean ere, asko berdindu direlako.
Orain datuek diote marka zurien salmentak dagoeneko goia jo duela. Produktu zurien 147.000 erreferentzia daude egun eta gure kontsumoa honela finkatzen da:
- Jogurt eta esneetan erosten ditugu gehienbat marka zurikoak eta ondoren, etxerako produktu eta txokolateetan. Gure poltsan ohiko bihurtu izan dira.
Emakumezkoa.- Zerbait goxoa edo ona baldin bada erosteko, ez du ezer ez ikusi behar, ezta?
Gizonezkoa.- Marka batekin daukat esperientzia ona eta bueno, bada, hori ez dut aldatzen, baina normalean bai, begiratzen dut marka zuriak, e?
Esataria.- Hamar kontsumitzaileetatik bederatzik marka zuriak kontsumitzen dituzte, baina azken hiru urteetako igoera hori eten egin da.
Aditua.- Zergatik? Bada, merkatua ja saturatu delako. Alde batetikan, marka zuriko ez diren produktuek zer egin dute? Lehia ikusita, prezioa jaitsi, apurtxo batean, zenbaitetan, eta horrek ekarri du lehia gehiago produktuen artean.
Esataria.- Zuria eta marka, etsaiak izan dira, baina egun elkarren alboan aurkitzen ditugu saltokietan. Berrikuntza ere eskaini dute: biojogurtak eta kalitate altuko produktuak eskainiz, baina badirudi boom-a amaitu egin dela.
Eta zein izango da etorkizuna? Bada, adituek diote euren marka bakarrean oinarritutako saltokiak pixkanaka-pixkanaka beste marka batzuk sartzen joan beharko direla kontsumitzaileak horrela eskatuko duelako, baina, beti bezala, denborak esango du.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Mar 15, 2017
Number: 5366122
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 01:37
Number of visits: 7915