Docutec Card

Takoiak debekatu beharko lirateke?

Leku publikoetan tabakoa erretzea debekatuta dago. Zergatik agertzen dira telebista publikoan aurkezleak osasunerako tabakoa bezain txarrak diren takoi luzeak jantzita? Xabier Amuriza eta Karlos Ciden iritziak daude irratiko pasarte honetan.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria. Xabier Amuriza eta Karlos Cid-ekin ari gara. Gustukoak eta ez gustukoak biltzeko momentua da. Xabier hasiko da: gustukoetan takoiak eta Erresuma Batuko parlamentua. Xabier.
Xabier Amuriza. Bai. Eta gustatu zitzaidan ekimen hori. Hor neska batek, Nicola Thorp, ez dakit horrela ahoskatzen den, eta horrek abiatu du sinadura-bilketa bat, eta badirudi arrakasta handiz, gainera, gai hori ba britainiar parlamentuan planteatzeko eta planteatzen bada ba, behar bada arrakasta izan dezan.
Beno, kontua da, ba toki luze eta zorrotzak erabiltzearen edo erabiltzea, erabiltzera behartzearen kontrakoa. Eta orduan, ba hori ideia iruditu zait… Baina ni pixka bat aurrerago joango nintzateke…
Esataria. Bai.
Xabier Amuriza. Eta aurrerago joatea da ni takoi luze eta zorrotzenen kontrakoa naiz. Eta horren kontra kruzada bat egin behar da. Hori da, osasunaren kontrakoa baldin bada, elegantziaren kanontzat ezin da takoi luzea eta zorrotza eta deserosoa eta osasunaren kontrakoa… Oinak rampan ibiltzeko ez dira, arrapalan ibiltzeko ez dira… Orduan ni horren kontra saiatuko naiz eta oso adibide hurbileko bat jartzeko, telebistaz aritu garenez gero ba, ba, esate baterako,  ba euskal telebistan eta ETB 2an, eguraldia ematen dutenak ba, oso takoi luzeekin…  Batzuk ez hain zorrotzekin agertzen dira… Seguruenik takoi horiek gero han utziko dituzte. 
Esataria. Um.

Xabier Amuriza. Zapata horiek, eta eguna ez dute horrela egingo.
Esataria. Bai.
Xabier Amuriza. Orduan, lanerako egokiak ez badira eta lanean horrekin ez bazara ari, ba lanean ari zaren gauza batean ezin duzu elegantzia horren ideia ematera atera. Eta horiek ez dira pertsona baten gorputzak  jasan ditzakeen ba oinetakoak. Beraz, nik horren kontra…  Eta orduan, ba, Afrikako…
Esataria. Akabo takoien diktadura!
Xabier Amuriza. Afrikako emakume-jirafa, pixka bat horrela, errukarri jartzen ditugun moduan, ba lepoa luzatuz eta luzatuz eta iruditzen zaigu hori basakeria bat, ba niri basakeria bat iruditzen zait takoi luze eta zorrotzekin ibilaraztea, eta elegantziaren kanona hori izatea.
Esataria. Um!
Xabier Amuriza. Eta beraz ba hori aplika dezagun! Eta nik uste dut hor ba, ez bakarrik ba kanpaina baten alde, baizik eta kontra ere egin behar dugula. Eta orduan, nik mediku guztiei entzun diet hori gorputzaren eta anatomiaren oso kontrakoa dela. Beraz, kontrakoa baldin bada, tabakoa debekatu zenez, zergatik ez gara debekatzen hasten neurri batetik gorako takoi luzeak eta, neurri bateko zorroztasunez, zergatik ez ditugu debekatzen?            
Esataria. Bai.
Xabier Amuriza. Ba hori da pixka bat planteatzen dudana eta ez dakit Karlosek zer usteko duen.
Esataria. Bai.  Gogora dezagun…
Karlos Cid. Nik salbuespen bat proposatu nahi dut, salbuespen bat.
Esataria. Bale. Zein da salbuespena?
Karlos Cid. Gaur salbuespenak ari naiz aipatzen.
Esataria. (barreak)
Karlos Cid. Ba Kanariar Irletako Inauteriak.
Esataria. Hor erabil litezke takoi zorrotz eta luzeak.
Karlos Cid. Hor, hor Xabierrek erabil ditzake horrelako takoiak eta nik ere bai, problemarik gabe. Ikusten ditudanean ikuskizun horietan horrelako takoi erraldoiak dauzkaten emakume eta gizonezkoak, ez dakit, niri gustatzen zait, eta zer abilezia duten dantzatzeko eta… Hori da behar bada inauterien os, osagai nagusietako bat eta…
Esataria. Bai.
Karlos Cid. Salbuespen bakarra, Kanariar Irletako Inauteriak.
Xabier Amuriza. Baina hori akrobazien barruan sartuko litzateke, ezta?
Esataria. Karlos Cid. (barreak)
Xabier Amuriza. Hori, hori ez da zuk eguraldi bat ematen duzunean eman behar duzun irudia. Edo ezkontza batera joateko edo ez dakit, halako kanonetan edo… Hori, hori beste kontu bat.
Esataria. Bai.
Xabier Amuriza. Akrobazia akrobazia da. Akrobazia moduan onartzen dut, eta haiek han bukatuko dute, baina gero ez dira ateratzen ba telebistan, ez lukete atera behar lan normal bat egiten horrelako takoiekin. Eta gainera, ez dakit Kanariar Irletakoak handiak bai, baina hain zorrotzak diren, e?.
Esataria. Ya.
Xabier Amuriza. Ez dakit. Ez dakit. Baina hori nik akrobazian sartzen dut.
Esataria. Beno, gogora dezagun kontua Erresuma Batutik etorri zaigula. Han enpresa batzuek emakumeak behartzen dituzte, behartzen dituzte eta jarri behar izaten dituzte takoi luze eta zorrotzak, eta horri buruzko eztabaida hasi dute Erresuma Batuko parlamentuan eta pentsatzen dute ba akaso isuna jarri beharko lieketela enpresa horiei beraien emakume langileak horretara behartzen dituztelako.                
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Mar 15, 2017
Number: 5361153
Source:
Duration: 04:11
Number of visits: 3073