Docutec Card

Kerman mintzalagun bila. Azkenean bikote

Kerman eta Aitziber lagunen ezkontzara gonbidatuta daude, eta dena prestatzen ari dira.
Egiturak:
- Ez jarri -a gaztelaniazko femeninoak adierazteko: *oso erromantika zara / oso erromantikoa zara.
- Harridurazko esaldiak.

Transcription:[+] Transcription:[-]

KERMAN: Horrela ez, Aitziber. Ezkerreko hanka luzatu behar duzu orain.
AITZIBER: Kerman, nik ezin dut bi orduan aurreskua dantzatzen ikasi. Esan nizun ba nik ez nuela dantza egin nahi ezkontzan!
KERMAN: Aitziber, Gontzal Mari eta Tatianari sekulako ilusioa egingo die... Ezusteko ederra izango da. Aurrera... Tatari, tatari...
AITZIBER: Kerman, ni ez nago lotsagarri geratzeko prest!Ondo egiten ez badut  ikasten ez dut egingo, eta kito!
KERMAN: Aitziber! Ez zaitez histerika jarri... Oso ondo egingo duzu, ikusiko duzu...
AITZIBER: Ez dakit nik ba...  Gainera, ezkontzako arroparekin zail samarra izango da...
KERMAN: Zer ba? Printzesa jantzita etorri behar duzu?Hau ilusioa!!!!Soineko luzearekin, kapela batekin... Dagoeneko irudikatzen zaitut. Oso erromantika  egongo zara... Kar, kar...  
AITZIBER: Kerman, kendu burutik ideia hori! Dotore joango naiz, baina normal. Nire estiloan!
KERMAN: Zure estiloan? Ezkontza batera? Ez dakit nik ba... Ezkontzak oso klasikak izaten dira eta...
AITZIBER: Zu lasai, Kerman. Nik badakit ezkontza baterako janzten. Benga, goazen segitzea dantzarekin ...
KERMAN: Ondo da, ondo da... Orain hanka gora, eta gero atzera...Honela... Tatari... Aizu... Eta ligarik jantziko duzu? Oso erotikak dira ligak, kar-kar...
AITZIBER: Kerman, gauza horiek ezkongaiek jartzen dituzte eta ez gonbidatuek...
KERMAN: Baina agian ezkongaiak zuri oparituko dizu!!! Batek daki!!! Non jarriko duzu? Hemen? Hemen?
AITZIBER: Kerman!!!!! Nik ez dut ligarik nahi...
KERMAN: Ez???? Noski!!! Zuk lore-sorta nahi duzu!!!! Izan ere, esaten dutenez, ezkontza batetik beste ezkontza bat ateratzen da... Kar, kar... Ta-ta-tara, ta-ta-taraaaaa...
AITZIBER: Kerman!!!!

AZALPENA:
Gogoratu euskaraz ez daukagula genero gramatikalik. Horrenbestez, ezkontzak oso klasikak dira», «oso erromantika egongo zara» edota « ez zaitez histerika jarri» esaldiak txartzat emango ditugu. Horien lekuan, «ezkontzak oso klasikoak dira», «oso erromantiko egongo zara» eta «ez zaitez histeriko jarri» esango dugu.

KERMAN: Ta-ta-raaaa...
AITZIBER: Kerman, nahikoa da! Gero jarraituko dugu honekin. Orain ezkontzan irakurri behar dudan eskaintza idazten lagundu behar didazu...
KERMAN: Aitziber, zer alferra zara! Pixka bat gehiago, animo... Ta-ta-raaaaa...
AITZIBER: Ez da alferkeria kontua, Kerman! Oraindik ez dut hitz bat ere idatzi ... Lagundu egin behar didazu. Zin egin zenidan!
KERMAN: Ondo da, ondo da... Ea ba... Zer esateko asmoa daukazu?
AITZIBER: Hor dago koxka! Ez dakit ideaiarik ere! Zer esaten da halakoetan?
KERMAN: Jesus, Aitziber... Zer irudimen gutxi daukazu! Zer esango da ba? Oso bikote polita egiten dutela...Euren artekoa benetako amodioa dela... Lagun ederrak direla... Ikaragarri maite dituzula...
AITZIBER: Kerman! Zer gosaldu duzu gaur? Azukrea merengearekin? Nik ez dut halakorik esango...
KERMAN: Aitziber! Zer ezkorra zara! Ezkontzetan halakoak esaten dira... Gainera ez duzu gezurrik esango...
AITZIBER: Bai. Hori ere egia da... oso bikote polita egiten dute... Eta ikusten da elkar maite dutela...
KERMAN: Egia! Zer bikote polita osatzen dute bi horiek... Sekulako inbidia ematen didate...
AITZIBER: Bai... Niri ere inbidia handia ematen didate...
KERMAN: Nabaria da kimika dagoela bien artean... Zer ondo ulertzen dute elkar! Elkarrekin egoteko jaioak direla esan liteke...  
AITZIBER: Hala da... Konturatu al zara nola begiratzen dioten elkarri...
KERMAN: Jakina!!! Zer begirada goxoak botatzen dizkioten elkarri! Eta konturatu zara nola ibiltzen diren? Beti eskutik lotuta...
AITZIBER: Eta konturatu al zara nola musukatzen diren inor begira  ez dagoenean?
KERMAN: Bai... Zer muxu goxo...

AZALPENA:
«Zer alferra zara!», «zer irudimen gutxi daukazu!» eta tankerako esaldiak okerrak dira.gogoan izan, halako harridura perpausei «-en» atzizkia erantsiko diegula.hortaz, «zer alferra zaren!» eta «zer irudimen gutxi daukazun!» dira forma egokiak.

AITZIBER: Tira, zera... Hobe da eskaintza bertan behera uztea. Orain ez daukat burua idazteko...
KERMAN: Ezta nik ere... Ene... Zer bero dagoen hemen!!! Ez zaizu iruditzen?
AITZIBER: ba ni hotzak nago... Dardarka ari naiz...
KERMAN: Egia! Agian gaixotzen hasiko zinen...Nire lehengusina medikua da, deituko diot?
AITZIBER: ez, ez, utzi, pasako da... Aurreskua dantzatuko dugu? Igual horrela berotuko naiz...
KERMAN: Zer ideia ona eduki duzun! Gainera hobe dugu gehiago praktikatu... Bestela ezkontza egunean histeriko jarriko zara... Kar, kar...
AITZIBER: Hauxe zen hasierako kokapena, ezta?
KERMAN: Hori da bai! Zer azkar ikasi duzun! Kar, kar... Dantzari klasikoa ematen duzu... Hori da hori gorputz jarrera estilizatua...
AITZIBER: Oso gaizki egiten dut eta, badakizu... Ez dut sekula ondo egingo...
KERMAN: Bai ba... Konfiantza falta zaizu... Errepikatzea eta errepikatzea da kontua... Ikusiko duzu...
AITZIBER: Bueno, zein da hurrengo pausoa?
KERMAN: Tira, orain, zera... Ez dakit! Ahaztu egin dut! Ene... Zer alproja naizen!
AITZIBER: Baina, zuk ederki dakizu eta aurreskua dantzatzen!
KERMAN: Bai, baina... Tira, Aitziber, burua ez daukat hemen... Izan ere... Zer ezustekoa eman didazun lehen! Ez dakit... lotsatuta, aztoratuta nago orain...
AITZIBER: Bueno, konfiantza falta zaizu... Errepikatzea eta errepikatzea da kontua... Ikusiko duzu...
KERMAN: Zuk uste?

AZALPENA:
Guztiz maiteminduta ikusi ditugu gaurko saioan Kerman eta Aitziber. Lehen zatian esan dizuegunez, euskaraz ez daukagu genero gramatikalik. Horrenbestez, «ezkontzak oso klasikak dira», «nire lehengusina medika da», «oso erromantika zara» eta tankerako esaldiak txartzat emango ditugu. Horien lekuan, «ezkontzak oso klasikoak dira», «nire lehengusina medikua da» eta «oso erromantikoa zara» esango dugu.

Bestalde, «zer alferra zara!», «zer azkar ikasi duzu!» eta mota horretako esaldiak okerrak direla gogorarazi dizuegu. Gogoan izan, halako harridura perpausei «-en» atzizkia erantsiko diegula. Hortaz, «zer alferra zaren!» eta «zer azkar ikasi duzun!» dira forma egokiak.

Hauxe gaurko ikasgaia lagunok, zuek betikoa: honekin edo harekin, baina egin!

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment