Docutec Card

Kerman mintzalagun bila. Kerman eskuzabal

Kermanek ez du postrerik jan eta euskaltegira joan aurretik zerbait gozoa erostea erabaki du. Bere lagunak gozoa jateko gogoa ere badu.

Egiturak:
 

  • Gogoan izan zenbait hitzek -a itsatsia dutela euskaraz: arrautza, premia, ideia, familia...
  • -agatik eta -t(z)eagatik atzizkiak ez nahastu. Lehena, arren edo nahiz eta egituren parekoa da; bigarrenak berriz kausa adierazten du





 

Transcription:[+] Transcription:[-]

KERMAN: Bai, ama bai...  Postrea jan gabe irten naiz... Baina presaka nenbilen! Gainera, nahikoa bazkaldu dut gaur! Arroza eta arrautz pare bat! Baina postrerik ez... Tira, lasai, txokolatezko gozokiren bat erosiko dut, ados? Bai, euskaltegira joan baino lehen jango dut. Zin dagizut...
ITXASO: Txokolatea erosi duzu...
KERMAN: Zer?
ITXASO: Txokolatea erosi duzula...
KERMAN: Bai, eta? Zerbait jateko premi handia nuen eta gozoki bat erosi dut.  
ITXASO: Eta? Besterik gabe jateko asmoa daukazu?
KERMAN: Ba bai. Horretarako erosi dut: jateko. Zertarako bestela? Idei txarra iruditzen zaizu, ala?
ITXASO: Oso itsusia da ingurukoak gonbidatu gabe jaten hastea...
KERMAN:Ingurukoak? Baina, baina... Bakarrik nago eta!!!Nik ez dut inguruan ikusten pertson ezagunik!!!  
ITXASO:Ezezagunak ere gonbidatu beharra dago, gizona. Ez al nauzu gonbidatu nahi? Ez zara horren zekena izango!
KERMAN: Zekena, ni? Nire familin ez dago halakorik!Oso eskuzabalak gara denok! Horretan ez izan zalantzik!
ITXASO: Ba ea erakusten duzun...
KERMAN: Zer nahi duzu? Txokolatezko gozoki bat? Ba erosi egingo dizut.
ITXASO: Bi hobeto!!!!
KERMAN: Ene!!

AZALPENA:
Gogoan izan, euskaraz hitz batzuek «a» itsatsia daukatela. Hala, «arrautza», «premia», «ideia», «pertsona», «familia» edota «zalantza» dira forma egokiak. «Arrautz», «premi», «idei», «pertson», «famili» eta «zalantz», berriz, txartzat emango ditugu.

KERMAN: Tori, zure txokolatina.
ITXASO: Bi ziren...
KERMAN: Ene... Tori!
ITXASO: Tira, ba on egin! Ikusiko duzu, orain zure txokolate horrek hobeto egingo dizu. Partekatzen jakitea gauza ederra da...
KERMAN: Ez dut uste partekatuagatik gozoagoa egongo denik, baina tira...Zuk arrazoi! Orain banoa, gero arte!
ITXASO: Hara! Kruasana erosi duzu ere. Ideia bikaina!
KERMAN: Zu berriro! Ezin liteke! Munduko beste puntara joateagatik bertan topatuko zintudan.
ITXASO: Kruasan bat erosi duzula esaten ari nintzen!
KERMAN: Bai, kruasan bat erosi dut. Baina kruasana eskatzeagatik ezin izango dizut eman. Bakarra daukat eta.
ITXASO: Tira gizona, hori ez da arazoa! Beste bat eros dezakezu!
KERMAN: Ezinezkoa. Dirurik gabe geratu naiz zure txokolatina hori erosiagatik.
ITXASO: Ez dio axola. Zuk daukazun kruasan hori zatitu dezakegu ere.
KERMAN: Zatitu? Erotu al gara?
ITXASO: Ez ba, oso erraza da. Begira, nik egingo dut...
KERMAN: Inola ere ez! Zuk esateagatik ez dut nire kruasana zatituko, kito!
ITXASO: Zeken halakoa!
KERMAN: Ezin liteke! Ezin liteke!

AZALPENA:
Ez nahastu «eginagatik» eta «egiteagatik» motako egiturak, ez baitute esanahi bera. «Zuk hori eginagatik ez naiz haserretuko» eta tankerako esaldiek kutsu kontzesiboa daukate. «Hori egiteagatik ez zaituzte zigortuko» eta horrelakoek, berriz, kausa adierazten digute.

KERMAN: Tori! zure kroasan zatia! Eta orain banoa. Bestela berandu ailegatuko naiz euskaltegira, zurekin kontu-kontari ibiltzeagatik!
ITXASO: Zure zatia nirea baina handiagoa da...
KERMAN: Nolaaaaaa? Ene!!!! Beste zati bat emango dizut! Ala, ba al duzu ideia hoberik?
ITXASO: Ez, beste zati bat ematen badidazu, nahikoa!
KERMAN: Tori ba! Pozik? Orain ez dago zalantzarik! Zure zatia neurea bezain handia da.
ITXASO: Baliteke...
KERMAN: Nola? Baliteke? Hala da!!!! Kito!! Benetan, mundu osoan zehar ibiliagatik ez nuke zu baino pertsona astunagorik topatuko.
ITXASO: Oraindik ere uste dut zure zatia nirea baino handiagoa dela.
KERMAN: Ene!!!! Zuk ez daukazu lotsarik!!!! Nola izango da ba handiagoa? Asko begiratuagatik nik gauza bera pentsatzen segitzen dut. Zure zatia nirea bezain handia da!
ITXASO: Baliteke... Baina neu naiz hemen gonbidatua. Eta gonbidatuak zatirik handiena beharko luke...
KERMAN: Ezin liteke...  Tori beste zati bat!!! Eta beste bat! Eta beste bat! Ene! Orain pozik al zaude?
ITXASO: Zatirik onena zuretzat gorde duzu, adarra...
KERMAN: Ene... Tori adarra, tori nire txokolatina, tori nire poltsa eta tori dena!!!

AZALPENA
:
Mintzalagun aprobetxategia topatu du gaurko saioan gure Kermanek. Lehen zatian esan dizuegunez, euskaraz hitz batzuek «a» itsatsiaren beharra daukate. Hala, «arrautza», «premia», «ideia», «pertsona», «familia» edota «zalantza» dira forma zuzenak.  «Arrautz», «premi», «idei», «pertson», «famili» eta «zalantz», ordea, txartzat emango ditugu.

Bestalde, «eginagatik» eta «egiteagatik» motako egituren arteko aldea ikusi dugu. Gogoan izan, «zuk hori eginagatik ez naiz haserretuko» eta tankera horretakoek kutsu kontzesiboa daukatela, hau da, «zuk hori egin arren». «Hori egiteagatik ez zaituzte zigortuko» eta horrelakoek, berriz, kausa adierazten digute.
 
Hauxe gaurko ikasgaia lagunok, zuek badakizue: honekin edo harekin, baina egin!

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment