Docutec Card

Kerman mintzalagun bila. Kermanen magia

Kermanen lagunak bizilagun batekin batekin arazoak ditu. Kermanek arazo horiek konpontzeko magia trikimailu bat proposatzen du.

 
Egiturak:
 

  • goian/gainean, behean/azpian... postposizioak nahastu gabe nola erabili;
  • baieztapenak egiteko *noski baietz ez baizik eta jakina edo bai horixe egiturak erabiltzea proposatzen digute.
Transcription:[+] Transcription:[-]

KERMAN: Eta, mutil kontuetan nola zabiltza?
ANE: Ba betiko moduan, mutilik gabe.
KERMAN: Baina ez al zaizu inor gustatzen? Hori bai ez dizudala sinetsiko...
ANE: Bueno, gustatu, gustatu...bai.  Nire bizilaguna gustatzen zait...
KERMAN: Ez esan!!! Nor? Zure behean bizi den bizarduna?
ANE: Kerman, mesedez! Tipo hori nire aitaren kintakoa da...
KERMAN: Orduan zure goian bizi dena? Ilehoria? Begi-urdina?
ANE: Bai, Kerman, bai... Horixe...
KERMAN: Banengoen ba ni! Kar, kar... Ziur nengoen asmatuko nuela, kar, kar...
ANE: Bueno, asmatu, asmatu... Hiru bizilagun besterik ez gara... Eta hasieran nire behekoa zela esan duzu...
KERMAN: Tira Ane ulertzen didazu... Eta? Esan al diozu zer edo zer? Gonbidatu duzu zurekin irtetera?
ANE: Keba!... Kristoren lotsa ematen dit... Bere aurrean nagoenean ez zait hitzik ateratzen...
KERMAN: Eta, portalean topo egiten duzuenean zer egiten duzu ba? Eskailera behean ezkutatzen zara?
ANE: Hori ere ez, Kerman. Egunon esaten diot!
KERMAN: Beraz, ezagutu, ezagutzen zaitu. Orain bere arreta erakartzea lortu behar duzu. Badakit! Eskaileran estropezu egin duzun itxura egin eta egin jauzi bere goian!!!! (gainera)
ANE: Kerman, erotu al gara?
KERMAN: Ane! Sekulako ideia da eta! Begira, horrela!
ANE: Kerman!!!!!!

AZALPENA:
Ez nahastu «goian» eta «behean», «gainean» eta «azpian» posposizioekin, ez baititugu era berean erabiliko. Horrenbestez, «Kerman zure goian bizi da» edota «Ane eskailera behean ezkutatu da» okerrak dira euskaraz. Horien lekuan, «Kerman zure gainean bizi da» eta «Ane eskailera azpian ezkutatu da» esango dugu.

ANE: Benetan, Kerman, ezagutzen duzu ligatzeko beste moduren bat? Zure adinean esperientzia gehiago izango zenuela uste nuen...
KERMAN: Nire adinean??? Ane, mesedez ...
ANE: Aber Kerman, ni ez naiz tipo baten gainera botako... Ez nago horren etsita...
KERMAN: Benetan? Ez dakit nik ba...
ANE: Aizu, Kerman!!!!
KERMAN: Txantxa zen, emakumea... Kar, kar... Ulertu dut, zuk zerbait sotilagoa nahi duzu, ezta?
ANE: Hori da... Ezagutzen duzu ligatzeko modu sotilen bat?
KERMAN: Noski baietz!  Zerbait sotila... Eta aldi berean... Sofistikatua...Zer iruditzen?
ANE: Ez legoke gaizki... Zerbait bururatu zaizu, ala?  
KERMAN: Noski baietz!!!! Sistema sotila, sofistikatua eta erromantikoa da ere.
ANE: Nola!!!! Kontatu, kontatu!!
KERMAN: Noski baietz!!!!  Magia trikimailu bat erakutsiko dizut. Zure bizilagun hori zur eta lur utziko duzu!
ANE: Magia trikimailu bat? Ez dakit nik hori oso ideia ona izango den...
KERMAN: Noski baietz!  Ideia bikaina da! Zure bizilagunaren arreta erakarriko duzu, bai ala bai!
ANE: Hori argi dago... Baina onerako? Ala txarrerako?
KERMAN: Zeinen ezkorra zaren, Ane!!!Trikimailua erakutsiko dizut! Begira, begira...

AZALPENA:
Gogoan izan, baieztapena adierazteko «noski baietz» forma desegokia dela. Horren ordez, «jakina», «bai horixe» edota «noski» erako moldeak balia ditzakegu. «Trikimailuren bat bururatu zaizu? jakina!» eta « kontatuko didazu?bai horixe!»,  esate baterako

KERMAN: Ea ba Ane, adi egon... Zer daukat nik eskuan? Ondo begiratu...  
ANE: Kerman, argi dago, bost zentimoko txanpona daukazu eskuan...
KERMAN: Tira, orain eskuan gordeko dut txanpona. Beste eskuarekin hauts magiko batzuk botako ditut txanponaren gainean...
ANE: Kerman, ziur zaude hori dela trikimailua?  
KERMAN: Jakina, trikimailu profesionala da! Pazientzia pixka bat! Tira... Hauts magikoak bota... Ezkerreko eskua, eskuinekoaren azpian jarriko dut orain...
ANE: Eta txanpona hor jarraitzen du?  
KERMAN: Noski! Begira! Baina, orain mugimendu magiko bat egin eta... Hara! Bi txanpon!!!!
ANE: Hori al zen trukua, Kerman?
KERMAN: Bai! Zure mutil horri ikaragarri gustatuko zaio, ikusiko duzu.
ANE: Zuk uste?
KERMAN: Noski! Bere arreta erakarriko duzu, bai ala bai...
ANE: Kerman... Eskertzen dizut... baina oso trikimailu kaskarra da.
KERMAN: Kaskarra, Zer ba?
ANE: Oso nabaria da bi txanponak kolarekin pegatu dituzula...
KERMAN: Kolarekin? Ez ba!!!!
ANE: Ikusten??
KERMAN: Tira, baina horrela, zu eta zure mutila, pega-pega eginda geratuko zarete, kar, kar...
ANE: Kerman!!!!!

AZALPENA:
Kermanek magia trikimailuekin batere iaioa ez dela erakutsi digu gaur. Lehen zatian, «gainean» eta «azpian» postposizioak, «behean» eta «goian» hitzekin ez nahasteko esan dizuegu. Hala, «Txanpona mahai gainean utzi dut» edota «Ane nire azpian bizi da» esango dugu. «Txanpona mahai goian utzi dut», «Ane nire behean bizi da» eta mota horretakoak baztertu egingo ditugu.

Bestalde, ideiak baieztatzerakoan «noski baietz!» forma desegokia dela gogorarazi dizuegu. Horren lekuan, «jakina», «bai horixe» edota «noski» erabil ditzakegu. «Benetako trikimailua da? Jakina, trikimailu profesionala!» esate baterako.

Hauxe gaurko saioa lagunok, zuek betikoa: honekin edo harekin baina egin!

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment