Docutec Card

Kerman mintzalagun bila. Kerman abeslari

Kermani ezkontza baterako musika aukeratzen laguntzeko esan diote. Gauzak, ordea, ez dira hain errazak.
Egiturak:
- Iraun aditza beti singularrean: *hiru ordu iraungo ditu / hiru ordu oraungo du.
- Deklinabide-kasu bereko elementuen elkarketa: *astearteak eta ostegunetan joaten da / astearte eta ostegunetan joaten da.

Transcription:[+] Transcription:[-]
KERMAN: Waka, wakaaa...
ETOR: Otoi, Kerman... Urduri jartzen nauzu zure abestitxoarekin. Utz nazazu lan egiten.
KERMAN: Barkatu Etor... Goizean entzun dut irratian eta orain ezin dut burutik kendu...Gogoratzeko erraza da, ezta? Waka, waka weei...
ETOR: Bai, bai... Ba nik lana badut.  
KERMAN: Zer ari zara ba egiten?  
ETOR: Musika jarri behar dut Gontzal Mari eta Tatianaren ezkontzan. Eta musikaren zerrenda egiten ari naiz. Lagunduko nauzu?
KERMAN: Noski!!! Kantu pila beharko duzu gainera. Dantzaldiak lau ordu iraungo ditu!
ETOR: Ez, horrenbeste ez...
KERMAN: Eta bazkaltzen dugun bitartean ere musika jarri beharko duzu... Aurreko urtean lehengusu baten ezkontzan egon nintzen. Hiru ordu iraun zituen bazkariak.
ETOR: Ez dut uste horrenbeste iraungo duenik. Baina arrazoi duz, lot gaitezen lanari. Ezkongaiak jatetxean sartuko direnean, zein kantu jarriko dut?Ezkontza martxa?  
KERMAN: Zein da martxa hori? Hau al da: "martxa, martxa, nahi dugu martxa, martxa..."
ETOR: Nork daki zertaz ari zaren... Nik diodana da, martxa oso ospetsua. Hori jarriko dut eta kito.
KERMAN: Eta zenbat minutu irauten ditu martxa horrek? Agian labur geratuko da... Badago beste martxa bat, oso polita... Agian hobe hori jartzea: Entzun: "Sebastian bat bada zeruan..."
ETOR: Kerman, mesedez...
KERMAN: Are hobeto! Zer iruditzen guk geuk zerbait abesten badugu? Ezusteko polita emango genieke... Hauxe abestu genezake: "txantxibiri, txantxibiri gabiltzanean..."

AZALPENA
Gogoan izan, «iraun» aditza singularrean jokatuko dugula. Hortaz, «dantzaldiak lau ordu iraungo du» edota « bazkariak hiru ordu iraun zuen» esango dugu. «Dantzaldiak lau ordu iraungo ditu», «bazkariak hiru ordu iraun zituen» eta tankerakoak, ordea, baztertu egingo ditugu.

KERMAN: Tarta mozten dutenean ere kantu bereziren bat jarri beharko duzu...
ETOR: Eta? Zein proposatzen duzu? Baduzu ideiarik?
KERMAN: Gonbidatuak (GONBIDATU) eta ezkongaien gustuko kantu bat izan beharko da. Utzi pentsatzen... Zer iruditzen hau? "maite zaitut, maite, maite zaitut..."
ETOR: Ez dakit ba... Nik uste musika instrumentala jarriko dudala, eta kito.
KERMAN: Eta zein kantu jarriko duzu dantzaldiari hasiera emateko? Oso garrantzitsua da kantu hori.Zer iruditzen hau? Izugarri gustatzen zaie gure koadrilako mutil eta neskei!  Edonor jartzen du dantzan!! "pipirirpip...hei! hei!"
ETOR: Kerman! Kerman! Kermaaaan! Nahikoa, nahikoa! Balsa jarriko dut. Hori da eta ezkontza guztietan egiten dena...
KERMAN: Baina zein bals? Kontuan izan nagusiak eta gazteengan pentsatuta hautatu behar duzula musika...Nik hauxe proposatzen dizut... "hala kinkirrinera, hala xamorrera etor plaza berriko..."
ETOR: Kerman, gauza klasikoa da balsa. Gero jarriko diet gazteei  maite duten musika.
KERMAN: Baina helduen gustuko musika ere jarri beharko duzu. Amak eta izeba Karmenek dantza ikastaroak egiten dituzte astearteak eta ostegunetan. Eta dantzatzeko irrikaz daude.
ETOR:Tira ba, baina... zer dantzatu nahi dute zure amak eta izebak? Pasodoblea? Arin-arina? Fandangoa?
KERMAN: Ez... Street dance ari dira ikasten...
ETOR: Street zeeeer?
KERMAN: Street dance! Begira...
ETOR: Ene...

AZALPENA
«Astearteak eta ostegunetan dantza ikastarora joaten gara» eta tankerako esaldiak okerrak dira euskaraz. Horien lekuan, «astearte eta ostegunetan dantza ikastarora joaten gara» edota «astearteetan eta ostegunetan dantza ikastarora joaten gara» esango dugu.

KERMAN: Ba, zerrenda bukatzear daukagu, Etor!
ETOR: Ez dakit nik ba...
KERMAN: Etor, lau ordu iraungo du dantzaldiak. Honekin nahikoa!
ETOR: Agian, baina ez dakit kantuak egokiak diren...
KERMAN: Denetik daukagu Etor! Gazte eta helduengan pentsatuta aukeratutako kantuak.Pertsona klasiko eta modernoen gustuko abestiak. Aitona-amonek eta umeek maite dituzten doinuak... Neska eta mutilen...
ETOR: Kerman! Nahikoa da! Gainera, ni ez nago hain ados hautatu ditugun kantuekin...
KERMAN: Benetan? Ez da posible! Denetik daukagu eta! Gazte eta nagusien gustuko...
ETOR: Kerman! Hori errana didazu! Nik uste dut zerbait falta dela...
KERMAN: Zerbait falta? Kantu bakoitzak hiru bat minutu irauten du... Nik uste nahikoa daukagula...
ETOR: Baliteke... Baina ez dakit egokiegiak diren...
KERMAN: Hara! Arrazoi duzu! Zerbait falta da!!!! Orain jabetu naiz!!!
ETOR: Ez zara berriro kantuan hasiko, ez?
KERMAN: Ez ba! Dantzan hasiko naiz.  Cooooonga!

AZALPENA
Gontzal Mariren eta Tatianaren ezkontzarako musika bila ibili dira gaur gure lagunak. Lehen zatian, «iraun» aditza singularrean jokatuko dugula ikusi dugu. Beraz, «dantzaldiak lau ordu iraungo du» edota « kanta bakoitzak hiru minutu irauten du» dira esaldi egokiak. «Dantzaldiak lau ordu iraungo ditu», «kanta bakoitzak hiru minutu irauten ditu» eta tankerakoak, aldiz, baztertu egingo ditugu.

Bestalde, «astearteak eta ostegunetan dantza ikastarora joaten gara» eta mota horretakoak txartzat eman ditugu. Horren lekuan, «astearte eta ostegunetan dantza ikastarora joaten gara» edota «astearteetan eta ostegunetan dantza ikastarora joaten gara» esango dugu.

Hauxe gaurko ikasgaia lagunok, zuek badakizue, ezta? Honekin edo harekin, baina egin!

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment