Docutec Card

Kerman mintzalagun bila. Kermanen dohainak

Kerman lagun baten curriculuma egiten hasi da, eta berak aparteko dohairik ez duela konturatu da.
Egiturak:
- Nahiz eta... egituraren erabilera.
- Bat zenbatzailearen gehiegizko erabilera.

Transcription:[+] Transcription:[-]
KERMAN:Beraz, lan bila ari zara, ezta?
HODEI:Bai, baina nondik hasi ere ez dakit (nundik hasi ere eztakit).
KERMAN:Lehenengo eta behin, curriculum egokia idatzi behar duzu. nik lagunduko dizut curriculuma idazten. Ados?
HODEI:Eskertzen dizut, Kerman. Izan ere, kontu hauekin galdu egiten naiz.
KERMAN:Ni ere bai, ez pentsa. Nahiz eta asko egin ditut (DITUDAN), gero ahaztu egiten dut nola egin. Baina, lasai, curriculuma egiteko eredu bat aurkitu dut interneten.
HODEI:Zer ondo! zer ideia ona! Ba, goazen lanera. Nondik (nundik) hasiko naiz?
KERMAN:Lehenik eta behin, datu pertsonalak, noski. Eta ondoren, ikasketak, baina labur-labur. Nahiz eta asko ikasi duzu  ez da komeni den jartzea.
HODEI:Oso ondo. Horixe egingo dut.
KERMAN:Titulua, espezialitatea, eta kito. Nahiz eta informazio gutxi da, horrela errazago ikusiko da.
HODEI:Oso ondo.
KERMAN:Gero, lan-esperientzia. Horretan gehiago luza zaitezke. Baina, nahiz eta leku askotan lan egin duzu, hobe duzu garrantzitsuak baino ez aipatu.
HODEI:Argi dago, lanpostu garrantzitsuenak baino ez. Eta ondoren?
KERMAN:Ba, lan-esperientziaren ondoren, amaitzeko, gaitasun berezirik baduzu, ba...
HODEI:Gaitasun berezirik? Kerman, zer gertatzen zaizu?

Azalpena:
Kontuz ibili perpaus kontzesiboekin. Izan ere, "nahiz eta lan asko eduki dituzu" eta tankerakoak okerrak dira euskaraz. Horien lekuan, "nahiz eta lan asko eduki dituzun" edota, "nahiz eta lan asko eduki" esango dugu.  

HODEI:Kerman, gizona, zer gertatzen zaizu?
KERMAN:Hodei, galdera bat egingo dizut. Nire aspaldiko lagun bat zara eta ondo ezagutzen nauzu. Badut nik gaitasun berezirik?
HODEI:Zer dela eta galdera hori?
KERMAN:Galdera normal bat egin dizut, Hodei. Ez dakit zergatik harritzen zaituen horrenbeste.
HODEI:Tira, Kerman, esan egia. Zer dela eta hasi zara orain gaitasunen inguruan pentsatzen?
KERMAN:Hemen jartzen duelako: "curriculumaren amaieran, lan-esperientziaren ondoren, gaitasun berezirik duzun edo ez jarri behar duzu". Ni langile on bat naiz, baina ez daukat gaitasun  berezirik. Ala, bai?
HODEI:Kerman, zer dakit nik!
KERMAN:Ene! Ez daukat gaitasun berezirik. Pertsona aspergarria naiz
HODEI:Tira, lasai! Jende asko dago gaitasun berezirik ez duena.
KERMAN:Pertsona arrunt bat naiz orduan. Beste guztiak bezalakoa.
HODEI:Eta zer nahi zenuen (zenun), ba?
KERMAN:Ba, gaitasun bereziak dituen gizon bat izan nahi nuen: kirolaria, zientzialaria...zer dakit ba!
HODEI:Ea Kerman, denok dugu zerbait. Pentsatu pixka bat eta aurkituko duzu.
KERMAN:Patata tortilla on bat egiten dut. Horrek balio al du?
HODEI:Ez dakit.
KERMAN:Ikusten?

Azalpena:
Adi egon BAT zenbatzailearekin, batzuetan gehiegi erabiltzen baitugu. Balio generikoa duten izenekin nahikoa da -A artikulu zehaztua erabiltzea. Beraz, "langile onA naiz", edota, "gaitasun bereziak dituen gizonA da" esango dugu.

KERMAN:Hodei, ondo pentsatu. Irudimen handia daukazu zuk. Ba al daukat gaitasunik?
HODEI:Tira, zinemazale amorratua zara.
KERMAN:Bai, baina nahiz eta oso zinemazalea naizen, ez naiz zinegilea. Nirea zaletasuna da, ez gaitasuna.
HODEI:Asko irakurtzen duzu.
KERMAN:Irakurle amorratua naiz, baina horrek ez du balio, zeren, nahiz eta asko irakurri, ez dut ezer ere idazten. Hori ere zaletasuna da eta ez gaitasuna.
HODEI:Tira, Kerman! Kirola ere, asko egiten duzu
KERMAN:Bai, baina nahiz eta kirol asko egiten dudan ez dut inoiz markarik hautsi. Kirolari normala naiz.
HODEI:Ene! Kerman, zer esatea (esatia) nahi duzu, ba? Utzi pixka bat pentsatzen.
KERMAN:Ez zaitez larritu, Hodei. Nahiz eta asko pentsatu duzun ez zaizu ezer bururatu. Beraz, argi dago: ez daukat gaitasun berezirik. Onartu beharko dut, gaitasun berezirik gabeko pertsona arrunta naiz.
HODEI:Nik ere ez daukat gaitasun berezirik  eta guk bezala, jende askok ere ez.
KERMAN:Hodei, zuk EGA al daukazu?
HODEI:Bai. Baina horrek ez du ezer esan nahi, Kerman. Ez nau intelektual bihurtzen.
KERMAN:Ez, baina horra hor gaitasun bat. Izenak berak dio: Euskararen Gaitasun Agiria
HODEI:Ene! Nik hori ere ez daukat!
KERMAN:Kerman!

Azalpena:
Gaitasunik ez duela esan eta esan ibili da gaur gure Kerman. Lehen zatian, perpaus kontzesiboekin tentuz ibiltzeko gogorarazi dizuegu. Hala, "nahiz eta asko pentsatu duzuN" edota "nahiz eta asko pentsatu" dira forma egokiak. "Nahiz eta asko pentsatu duzu" eta tankerakoak, txartzat emango ditugu.
Bestalde, BAT zenbatzailea gehiegitxo erabiltzen dugula ikusi dugu. Kutsu generikoa duten izenekin -A artikulu zehaztua erabiliko dugu. Horrenbestez, "irudimen handiA duzu", edota, "gaitasun bereziak dituen gizonA da" esango dugu. "irudimen handi BAT duzu", edota, "gaitasun bereziak dituen gizon BAT da" eta tankerakoak, alde batera utziko ditugu. Hauxe gaurko saioa, lagunok. Zuek, betikoa, honekin edo harekin, baina egin!

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment